Evolución de las armas de fuego portátiles (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Liburua (eu) | izena = Evolución de las armas de fuego portátiles | irudia = Evolución_de_las_armas_de_fuego_portátiles._Azala.jpg | egilea = F...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:03, 27 martxoa 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Evolución de las armas de fuego portátiles
    Egilea Felix Arizaga
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 2018
    Argitaletxea Felix Arizaga
    Hiria


    Izenburu osoa

    Evolución de las armas de fuego portátiles. Breves notas sobre la armería vasca.

    Suzko arma eramangarrien bilakaera. Euskal armagintzari buruzko oharrak


    Liburua zertan den

    Liburuak, izenburuak adierazten duenez, bikoitza da.

    Lehen zatiak suzko arma eramangarrien bilakaera aztertzen du, eta bertan hainbat izen ezagun agertzen dira:

    • Aurrekarga armak. Eskopetak, arkabuzak, mosketeak... eta giltza mota desberdinak.
    • Perkusio armak. Maynard, Sharps, Derringer, Withworth…
    • Errifleak eta fusilak. Estriatuak, polborak.
    • Arma modernoen mugarriak. Lefaucheux, Smith & Wesson, Remington, Winchester, Mauser...
    • Zehaztasun armak.
    • Frankotiratzaileak. Fusil historikoak, gaur eguneko fusilak.
    • Ametrailadorak. Nordenfelt, Maxim, Vickers Mark 1, Browning, MG...
    • Pistola ametrailadorak. Luger, Mauser, Beretta…
    • Subfusilak. Star, Uzi...
    • Eraso fusilak. Sturmgewehr 44, AK 47, Cetme…

    Bigarren zatiak euskal armagintzaren errepasoa egiten du:

    • Hasierak
    • Soraluzeko Erret Lantegiak
    • Koroaren Erret Lantegiak (Trubia)
    • Euskalduna eta kainoi fabrika. SECN eta S.A.P.A.
    • Euskal armagintza XIX mende bukaeran eta XX hasieran
    • Eibarko probalekua
    • Armagintza Eskola
    • XX mende hasierako armagintza krisia
    • XX mende bukaerako armagintza krisia

    Liburua oso zabalpen mugatua izan du, egileak halaxe nahita.


    Soraluzeri buruzkoak

    Liburuak 85 aldiz aipatzen du Soraluzeko armak, armagileak edo gremioak.

    13 aldiz aurreko zatian, suzko arma eramangarrien bilakaera aztertzerakoan. Eta beste 72 aldiz bigarrenean, euskal armagintzaren errepasoa egiterakoan.


    Erreferentziak