Ezkontza agiriak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: thumb | center | 800px | Soraluzeko agiri sakramentalak: ezkontzak urte urte ==Agiriak eta ezkontzak== Erreji...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:58, 17 urtarrila 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Soraluzeko agiri sakramentalak: ezkontzak urte urte

    Agiriak eta ezkontzak

    Errejistro Zibila sortu artean[1], ezkontzak ezagutzeko modu bakarra eliz agiri sakramentalak dira, ezkontza liburuak hain zuzen.

    Trentoko Kontzilio Ekumenikoan, 1563ko azaroaren 11n, erabaki zuten parrokia bakoitzean bataiatutakoen eta ezkontzen erregistro bat eraman beharko zela aurrerantzean. Baina ordurako halako liburuak bazeuden parrokia askotan.


    Ezkontza liburuak

    Soraluzen gordetzen den ezkontza liburu zaharrena Trentoko erabakiaren ostekoa da, eta lehen errejistroa 1587/02/08 egunekoa, Sebastian Ybarra Mendiola eta Ysabela Olariagaren ezkontzari dagokiona.

    Gipuzkoan, aldiz, Antzuolako Juan Marutegui eta Gracia Madariaga ezkondu zirenekoa da (1501).

    Inguruko herrietako ezkontza liburuen aintzinatasuna kontutan harturik, 1587. urtean hasten den liburu hau ba daiteke Soraluzeko lehen ezkontza liburua ez izatea.

    Hasiera batean, erregistroan datu hauek jaso behar ziren: ezkontzaren data eta lekua, eta ezkontideen eta aita-ama pontekoen izen-abizenak. Hamarkada batzuk geroago, beste datu batzuk eransten hasi ziren, hala nola ezkontideen gurasoen izen-abizenak, aitaren zein amaren aldeko aitona-amonen izen-abizenak, eta ezkontideen egoera zibila eta lanbidea.


    Kopurua

    1587-1900 tartean Soraluzen nn.nnn ezkontza errejistratu dira guztira.

    (Hamarka urtetako taula eta grafika hemen sartu)


    Erreferentziak

    1. Soraluzekoa 1871.ean zabaldu zen ofizialki, baina biharren karlistada bukatu arte ez zen ganoraz martxan jarri.