«Ezozia bailara (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    5. lerroa: 5. lerroa:

    ==Geografia <ref>[[Soraluzeko baserriak (eu) | Soraluzeko baserriak]]. ''(96. orrialdea)''</ref>==

    Ezozi auzoa Karakate mendiaren hegoaldeko magal zabalean kokatua dago eta eremu aldapatsu eta harritsua du bere hedadurarik gehienean. Hala ere, badira lur pataxadatxuak dituzten baserriak ere, Muneta, Arrieta, Irigoien, Ezozi eta Mendiola esate baterako. Pinudiez gain, bertako zuhaitz mota ugari ikus daiteke Ezozi auzoko basoetan; pagoak, gaztainak…eta otez eta larrez jantzitako eremu ugari ere bai zoritxarrez.
    Mendebaldetik eta iparraldetik Elgoibarko lurrekin egiten du muga Ezozik, Aginaga baserrian eta Karakate mendian hurrenez hurren. Ekialdetik berriz, San Andres auzoarekin Kirueta baserriaren lurretan eta hegoaldetik Deba ibaiarekin, Arteaga, Iribe eta Mendiola baserrien inguruan. Auzoa komunikatzen duen errepidea kaxkar xamarra da baina hormigoizko bide estua auzoko baserri guztietara iristen da sugetzar bat bailitzan, ingurunean eraginminimoa eginaz. Ez da gauza bera gertatzen Eibar-Gasteiz autopistarekin, zeinak Ezozi auzoaren hego-mendebaldeko lur malkartsuak guztiz desitxuratu bait dituen bere eraikitze lanetan.
    ===Atseden leku berria===
    Hain zuzen ere, Eibar-Gasteiz autopistako zulaketa lan handietan ateratako harri eta lurrekin eraiki da Ezoziko atsedenlekua. Ezoziko plazaren atzekaldeko errekazuloa bete eta jolastokia, aparkalekua eta bolatoki berri berria egin dira. Ezoziko ermitak eta Ezozi baserriak inguratzen duten plaza bere horretan utzi da, zuhaitz handien gerizpe eta inguruko harmaila ederrarekin. Plaza, atsedenlekua eta ermita ingurua dira auzoko leku erreferentzialak, besteak beste, bertan daudelako auzoko bi jatetxeak; Ezozia eta Armendia Jatetxeak. Bietan ere euskal sukaldaritza tradizionaleko jaki goxoenekin egiten dute lan (norbaitek errentan hartzeko zai, azken bi urteetan Ezozi itxita baldin badago ere).
    Aisialdiko guneez hitzegiten hasita, ezin gentzake ahaztu Karakateko mendigain ederra ere Ezozi auzoko lurretan dagoela. Mendiagain eder honetatik, Eibar, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako herriak ikusten dira, eta egunik eguzkitsuenetan itsasoa ere bai. Gainera, mendigaineko ibilbidean zehar sakabanaturik dauden monumentu megalitiko ugariek oso erakargarri egiten dute leku hau.
    ===Ezoziko Ermitaren kondaira===
    Ezoziko ermita haitz malkartsu baten gainean dago eraikia, horma altu eta sendoak ditu eta harri losez eta galtzadaz egindako elizaurre eder bat dauka. Ermitak, Espillako dorretxearekin (Soraluzeko lehenengo baserria dela esaten da) eta berriztutako Ezozi eta Armendiko baserriekin batera etxe multzo bat osatzen du, Ezozi auzoko erdigune edo auzotarren bilgune moduan izendatu genezakeena. Ermitaren inguruko erreferentziarik zaharrena XVI. mendea baino lehenagokoa da.
    Bada, gaurko egunotararte belaunaldiz belaunaldi transmititu den Ezoziko ermitaren inguruko kondaira ezagun bat. Kontatzen denez, hasiera baten, ermita eraikitzeko lanak Arrieta izeneko goragoko lursail baten hasi omen ziren (gaur egun ermita dagoen baino goragoko lur sail baten). Asmo horrekin, ermita bertan eraikitzeko beharrezko ziren harriak batu omen zituzten leku horretara. Hara non, inork ezer somatu gabe, gauetik goizera harriak Ezozi baserriaren ondoko haitzetara aldatuta azaltzen omen ziren. Gertatzen zena ezin sinistuta, Irigoien baserriko andreak bere begiz ikusi nahi izan zuen lan hauen egilea zein zen eta gau batez zelatan gelditu zen. Zelatan zela, bapatean argi zuri bat inguruan zuela Amabirjiña bera ikusi omen zuen idi eta gurdiarekin harriak Ezozi baserrirantz garraiatzen. Irigoieneko andreak baina, Amabirjinak begiratu zionean begi bat galdu zuen bere jakinmin eta ausardiagatik.   
    Ezoziko Amabirjina, kristautasun garaietan oso maitatua izan da Soraluzen, Gipuzkoa osoan eta Bizkaiko leku batzuetan. Garai batean, jendea tropelka etortzen omen zen santua ikusi eta berari errezu egitera. Duela gutxi, konponketa eta eraberritze lanak egin dira ermitan eta barrukaldea, ataria eta teilatua berri berri jarri zaizkio. Azkenaldian Soraluzetar askok aukeratzen dute ermita hau, euren ezkontza ospakizuna egiteko.
    ===San Rokeko Ermita===
    San Rokeren ermita izenez ezagutzen den baseliza, Ezokikoa baino gorago dagoen tontor baten gainean dago. Bertatik, Soraluzeko herria eta Maltzagako bidegurutzea ikusi litezke. Erdi Aroan bertatik igarotzen zen Elgoibar eta Soraluzeko herriak lotzen zituen errepidea eta pentsatzekoa da arrazoi horregatik eraikiko zutela ermite toki horretan. Ermitari buruz dokumentuetan agertzen diren lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. Lehenago Gurutze Santua gurtzen zen, baina XVIII.mendearen erdialdetik aurrera behintzat San Roke gurtzen da. Gurtza horren adierazgarri, 90. hamarkadan berriztu zuen ermita herritarren artean osatutako batzorde batek. Santua gurtu eta herri osoarendako babesa eskatzeko, San Roke egunez (abuztuaren 16an), prozesioa egiten da Santua herriko parrokiara jeitsiz eta urriaren 12an berriz prozesioan jasoz ermitara. Abuztuko Andramari jaien barruan, San Roke eguna ospatzeaz gain, San Roke Txiki eguna ere ospatzen da, Plazentziarren umore zorrotzaren eguna.
    ===Ezoziko Futbol Zelaia===
    1.981Eko abenduaren 8an inauguratu zen Ezoziko Futbol zelaia. Futbolzaleen gozamenerako Soraluzeko Udalak Ezozin futbol zelaia eraikitzeko erabakia hartu zuen. Erreka estali eta lur pila handia bota ostean, 95 bider 49 metroko zelaia egin zen 30 miloiko gastuarekin. 1.98 Uholdeek zelaiko lurra eraman eta izugarrizko zuloa egin zuten, azpitik doan erreka bistan utziaz. Gero berriz konpondu zen zelaia eta gaur egun ere bertan jokatzen dute Soraluze Futbol Taldeko jokalariek.
    ===''Mendiola'' Industrialdea===
    1.975Eko urtarrilean, poligonoko zubiaren eraikuntzarekin hasi ziren Mendiola baserriaren azpitik zijoan trenbidea eta Deba ibaiaren ubidea bitartean industrialdea eraikitzeko lanak. Mendiola, Iribe eta Arteaga baserriko lurretan eraiki zen industrialde osoa. Soraluzen zegoen industriarako lur eskasiak eragin zuen hain eremu gaiztoan industrialdea eraikitzeko proiektua garatzea. Kilometro inguruko luzeerarekin eta 28.000 metro karratu inguruko azalerarekin, gaur egun ia erabat betea dago industrialdea eta 10 enpresa baino gehiagok ezarri dituzte euren lantokiak bertan. Lehenengo lantegia Estampaciones Laga S.A.rena izan zen, 1.985. urtean.

    11. lerroa: 38. lerroa:

    ==Jaiak==
    ==Jaiak==
     
    Lehenago izugarrizko jendetza batzen zen Ezoziko jaietan, harrijasotze, bertsolari, ahari joku eta abar egiten ziren. Azken urteotan, indar asko galdu dute jaiek, batez ere, auzoan jende gutxiago bizi delako eta inguruko herrietan ere jaiak izaten direlako. Orain urte gutxirarte, abuztuaren azken asteburuan egiten ziren jaiak Ezozin baina auzotarrek jai eguna aldatu eta ekainaren bigarren asteburura aldatzea erabaki zuten, jendea erakarri eta behar bezelako jaiak egiteko garai aproposagoa zelakoan. Gaur egun ostiraleko musika kontzertuarekin hasi eta igandean mendizaleen finalista egunarekin bat eginez amaitzen diren hiru eguneko jaiak antolatzen dituzte. Tartean bola txapelketa, herri afaria, bertsolari eta herri kirolak ere izaten dira.

    51. lerroa: 78. lerroa:
    {| class="wikitable" | align="center"
    {| class="wikitable" | align="center"
    |-
    |-
    | Kopurua            || 33
    | Kopurua            || 22
    |-
    |-
    | Desagertuak        || 8
    | Desagertuak        || 2
    |-
    |-
    | Hutsik              || 9
    | Hutsik              || 9
    |-
    |-
    | Bizitzak            || 25
    | Bizitzak            || 24
    |-
    |-
    | Bizilagunak        || 60 
    | Bizilagunak        || 62
    |-
    |-
    | Bataz besteko adina || 46 urte   
    | Bataz besteko adina || 43 urte   
    |}
    |}

    22:49, 11 maiatza 2016(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    
    Irure auzoa (Kontrargi 2002)

    Geografia [1]

    Ezozi auzoa Karakate mendiaren hegoaldeko magal zabalean kokatua dago eta eremu aldapatsu eta harritsua du bere hedadurarik gehienean. Hala ere, badira lur pataxadatxuak dituzten baserriak ere, Muneta, Arrieta, Irigoien, Ezozi eta Mendiola esate baterako. Pinudiez gain, bertako zuhaitz mota ugari ikus daiteke Ezozi auzoko basoetan; pagoak, gaztainak…eta otez eta larrez jantzitako eremu ugari ere bai zoritxarrez. Mendebaldetik eta iparraldetik Elgoibarko lurrekin egiten du muga Ezozik, Aginaga baserrian eta Karakate mendian hurrenez hurren. Ekialdetik berriz, San Andres auzoarekin Kirueta baserriaren lurretan eta hegoaldetik Deba ibaiarekin, Arteaga, Iribe eta Mendiola baserrien inguruan. Auzoa komunikatzen duen errepidea kaxkar xamarra da baina hormigoizko bide estua auzoko baserri guztietara iristen da sugetzar bat bailitzan, ingurunean eraginminimoa eginaz. Ez da gauza bera gertatzen Eibar-Gasteiz autopistarekin, zeinak Ezozi auzoaren hego-mendebaldeko lur malkartsuak guztiz desitxuratu bait dituen bere eraikitze lanetan.

    Atseden leku berria

    Hain zuzen ere, Eibar-Gasteiz autopistako zulaketa lan handietan ateratako harri eta lurrekin eraiki da Ezoziko atsedenlekua. Ezoziko plazaren atzekaldeko errekazuloa bete eta jolastokia, aparkalekua eta bolatoki berri berria egin dira. Ezoziko ermitak eta Ezozi baserriak inguratzen duten plaza bere horretan utzi da, zuhaitz handien gerizpe eta inguruko harmaila ederrarekin. Plaza, atsedenlekua eta ermita ingurua dira auzoko leku erreferentzialak, besteak beste, bertan daudelako auzoko bi jatetxeak; Ezozia eta Armendia Jatetxeak. Bietan ere euskal sukaldaritza tradizionaleko jaki goxoenekin egiten dute lan (norbaitek errentan hartzeko zai, azken bi urteetan Ezozi itxita baldin badago ere).

    Aisialdiko guneez hitzegiten hasita, ezin gentzake ahaztu Karakateko mendigain ederra ere Ezozi auzoko lurretan dagoela. Mendiagain eder honetatik, Eibar, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako herriak ikusten dira, eta egunik eguzkitsuenetan itsasoa ere bai. Gainera, mendigaineko ibilbidean zehar sakabanaturik dauden monumentu megalitiko ugariek oso erakargarri egiten dute leku hau.

    Ezoziko Ermitaren kondaira

    Ezoziko ermita haitz malkartsu baten gainean dago eraikia, horma altu eta sendoak ditu eta harri losez eta galtzadaz egindako elizaurre eder bat dauka. Ermitak, Espillako dorretxearekin (Soraluzeko lehenengo baserria dela esaten da) eta berriztutako Ezozi eta Armendiko baserriekin batera etxe multzo bat osatzen du, Ezozi auzoko erdigune edo auzotarren bilgune moduan izendatu genezakeena. Ermitaren inguruko erreferentziarik zaharrena XVI. mendea baino lehenagokoa da.

    Bada, gaurko egunotararte belaunaldiz belaunaldi transmititu den Ezoziko ermitaren inguruko kondaira ezagun bat. Kontatzen denez, hasiera baten, ermita eraikitzeko lanak Arrieta izeneko goragoko lursail baten hasi omen ziren (gaur egun ermita dagoen baino goragoko lur sail baten). Asmo horrekin, ermita bertan eraikitzeko beharrezko ziren harriak batu omen zituzten leku horretara. Hara non, inork ezer somatu gabe, gauetik goizera harriak Ezozi baserriaren ondoko haitzetara aldatuta azaltzen omen ziren. Gertatzen zena ezin sinistuta, Irigoien baserriko andreak bere begiz ikusi nahi izan zuen lan hauen egilea zein zen eta gau batez zelatan gelditu zen. Zelatan zela, bapatean argi zuri bat inguruan zuela Amabirjiña bera ikusi omen zuen idi eta gurdiarekin harriak Ezozi baserrirantz garraiatzen. Irigoieneko andreak baina, Amabirjinak begiratu zionean begi bat galdu zuen bere jakinmin eta ausardiagatik.

    Ezoziko Amabirjina, kristautasun garaietan oso maitatua izan da Soraluzen, Gipuzkoa osoan eta Bizkaiko leku batzuetan. Garai batean, jendea tropelka etortzen omen zen santua ikusi eta berari errezu egitera. Duela gutxi, konponketa eta eraberritze lanak egin dira ermitan eta barrukaldea, ataria eta teilatua berri berri jarri zaizkio. Azkenaldian Soraluzetar askok aukeratzen dute ermita hau, euren ezkontza ospakizuna egiteko.

    San Rokeko Ermita

    San Rokeren ermita izenez ezagutzen den baseliza, Ezokikoa baino gorago dagoen tontor baten gainean dago. Bertatik, Soraluzeko herria eta Maltzagako bidegurutzea ikusi litezke. Erdi Aroan bertatik igarotzen zen Elgoibar eta Soraluzeko herriak lotzen zituen errepidea eta pentsatzekoa da arrazoi horregatik eraikiko zutela ermite toki horretan. Ermitari buruz dokumentuetan agertzen diren lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. Lehenago Gurutze Santua gurtzen zen, baina XVIII.mendearen erdialdetik aurrera behintzat San Roke gurtzen da. Gurtza horren adierazgarri, 90. hamarkadan berriztu zuen ermita herritarren artean osatutako batzorde batek. Santua gurtu eta herri osoarendako babesa eskatzeko, San Roke egunez (abuztuaren 16an), prozesioa egiten da Santua herriko parrokiara jeitsiz eta urriaren 12an berriz prozesioan jasoz ermitara. Abuztuko Andramari jaien barruan, San Roke eguna ospatzeaz gain, San Roke Txiki eguna ere ospatzen da, Plazentziarren umore zorrotzaren eguna.

    Ezoziko Futbol Zelaia

    1.981Eko abenduaren 8an inauguratu zen Ezoziko Futbol zelaia. Futbolzaleen gozamenerako Soraluzeko Udalak Ezozin futbol zelaia eraikitzeko erabakia hartu zuen. Erreka estali eta lur pila handia bota ostean, 95 bider 49 metroko zelaia egin zen 30 miloiko gastuarekin. 1.98 Uholdeek zelaiko lurra eraman eta izugarrizko zuloa egin zuten, azpitik doan erreka bistan utziaz. Gero berriz konpondu zen zelaia eta gaur egun ere bertan jokatzen dute Soraluze Futbol Taldeko jokalariek.

    Mendiola Industrialdea

    1.975Eko urtarrilean, poligonoko zubiaren eraikuntzarekin hasi ziren Mendiola baserriaren azpitik zijoan trenbidea eta Deba ibaiaren ubidea bitartean industrialdea eraikitzeko lanak. Mendiola, Iribe eta Arteaga baserriko lurretan eraiki zen industrialde osoa. Soraluzen zegoen industriarako lur eskasiak eragin zuen hain eremu gaiztoan industrialdea eraikitzeko proiektua garatzea. Kilometro inguruko luzeerarekin eta 28.000 metro karratu inguruko azalerarekin, gaur egun ia erabat betea dago industrialdea eta 10 enpresa baino gehiagok ezarri dituzte euren lantokiak bertan. Lehenengo lantegia Estampaciones Laga S.A.rena izan zen, 1.985. urtean.

    Irure auzoa. Atzekaldean, Arrate (J.C. Astiazarán 1979)

    Jaiak

    Lehenago izugarrizko jendetza batzen zen Ezoziko jaietan, harrijasotze, bertsolari, ahari joku eta abar egiten ziren. Azken urteotan, indar asko galdu dute jaiek, batez ere, auzoan jende gutxiago bizi delako eta inguruko herrietan ere jaiak izaten direlako. Orain urte gutxirarte, abuztuaren azken asteburuan egiten ziren jaiak Ezozin baina auzotarrek jai eguna aldatu eta ekainaren bigarren asteburura aldatzea erabaki zuten, jendea erakarri eta behar bezelako jaiak egiteko garai aproposagoa zelakoan. Gaur egun ostiraleko musika kontzertuarekin hasi eta igandean mendizaleen finalista egunarekin bat eginez amaitzen diren hiru eguneko jaiak antolatzen dituzte. Tartean bola txapelketa, herri afaria, bertsolari eta herri kirolak ere izaten dira.

    Bitxikeriak [2]

    Irure Hamenguako armarria
    (Kontrargi 2002)

    Santxo Jakintsuaren zezenketa

    Paco Vargas

    Salonazpiko Cristobal Colón

    Ermitak

    Irure bailarak hiru ermita ditu; horietatik bi pribatuak:

    Santa Ageda ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Gure Gipuzkoa).jpg San Esteban ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg San Martzial ermita. Ikuspegi orokorra 05.jpg
    Santa Ageda ermita,
    Zabale baserriarena
    San Esteban ermita San Martzial ermita,
    Ernizketa baserriarena

    Hiru ermitak Eibarrera zihoan mendi-bide zaharraren ibilbidean kokatuta daude.

    Baserriak

    Mapa kargatzen...

    2002eko datuak

    Kopurua 22
    Desagertuak 2
    Hutsik 9
    Bizitzak 24
    Bizilagunak 62
    Bataz besteko adina 43 urte

    Zerrenda

    Izena 1979 2002
    Arribaso Arribaso baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Arribaso baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg

    Desagertutako beste baserriak

    Gorago aipatutako Errotabarri, Igarate, Mutxaneko etxe zarra eta Sagarragaz gain, beste baserri batzuk ere desagertu izan dira.

    Borda Izenak adierazten duenez, nekazari etxea zen. Sagarraga-erreka ondoan zegoen.

    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (96. orrialdea)
    2. Soraluzeko baserriak. (97. orrialdea)