«Ezoziako jaiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: ==Aintzinako jaiak== Sasoi batean, Ezoziako jaiak Abuztuko Andramarien ostean izaten zen; zehatzago, San Roke Txikiren osteko domekan, hain zuzen. Amaiera ematen zioten he...)
     
    14. lerroa: 14. lerroa:


    ==Gerorakoak==
    ==Gerorakoak==
    1977 urtean, bi egun: domeka eta astelehena
    1977 urtean Ezoziko jaiak luzatu ziren, domeka eta astelehena hartuz. Eta hurrengo urtetik aurrera zapatu arratsaldetik hasten ziren.
    1978 bi egun, eta zapatu bezperan
    1979 ere
    1980an ere


    (1981 ere)


    ==Gaur egunekoak==
    ==Gaur egunekoak==

    19:28, 2 maiatza 2019(e)ko berrikuspena

    Aintzinako jaiak

    Sasoi batean, Ezoziako jaiak Abuztuko Andramarien ostean izaten zen; zehatzago, San Roke Txikiren osteko domekan, hain zuzen. Amaiera ematen zioten herriko jai patronalei.

    Ezoziako kofrarixaren jaia izaten zen, bertako maiordomo berriak aukeratzen zen eguna.

    Jaien egitaraua ez zen asko aldatzen urte batetik bestera. Lau zati izaten zituen: Jaia kalejira batekin (inoiz birekin) hasten zen, kalean bertan. Herriko txistulariek, herriko musika bandak edota Lizarrako dultzaineroek jotzen zuten.

    Ostean, eta Ezoziako santutegian, Meza Nagusia izaten zen, parrokiako abesbatzak abestua. Ostean, eta urtearen arabera, hainbat gauza: bertsolariak, aurreskua, dantzak, txistularien kontzertua, harrijasotzaileak, ahari-jokua, herri-lehiaketak, zozketak...

    Bazkalostean erromeria izaten zen, txistulariekin. Aurretik edo ostean, inoiz tiro al plato egon zen.

    Iluntzean erromeria jarraitzen zen, baina kalean, Plaza Zaharrean. Honekin bukatzen diren herriko jaiak.

    Gerorakoak

    1977 urtean Ezoziko jaiak luzatu ziren, domeka eta astelehena hartuz. Eta hurrengo urtetik aurrera zapatu arratsaldetik hasten ziren.

    (1981 ere)

    Gaur egunekoak

    Azken urteotan, indar asko galdu dute jaiek, batez ere, auzoan jende gutxiago bizi delako eta inguruko herrietan ere jaiak izaten direlako.

    Orain urte gutxirarte, abuztuaren azken asteburuan egiten ziren jaiak Ezozin baina auzotarrek jai eguna aldatu eta ekainaren bigarren asteburura aldatzea erabaki zuten, jendea erakarri eta behar bezelako jaiak egiteko garai aproposagoa zelakoan.

    Gaur egun ostiraleko musika kontzertuarekin hasi eta igandean mendizaleen finalista egunarekin bat eginez amaitzen diren hiru eguneko jaiak antolatzen dituzte. Tartean bola txapelketa, herri afaria, bertsolari eta herri kirolak ere izaten dira.


    Erromeria Eguna

    Aipatzekoa da duela urte batzuetatik hona Ezoziko jaien bezperan Erromeria Eguna berreskuratu dela, usadio zaharrak berrituz.


    Erreferentziak