Ezoziako plaza (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: thumb | right | 600px | Ezozia auzoa goitik ikusita (Kontrargi 2002) ==Geografia== Ezozia bailarako...)(r)en berrikusketa, ordua: 01:31, 2 urria 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Ezozia auzoa goitik ikusita (Kontrargi 2002)


    Geografia

    Ezozia bailarako bihotza, bertan Ezoziako santutegia, goiko eta beheko plaza, Ezozia baserria, Armendia eta Espilla.

    Inguruan Aldasoro, Armendiako errota, iturria behekoa.iribe ondokoa ere.



    Atseden lekua

    Eibar-Gasteiz autopistako zulaketa lan handietan ateratako harri eta lurrekin eraiki zen Ezoziako atsedenlekua. Ezoziako beheko plazaren atzekaldeko ingurua errekazuloraino bete eta jolastokia, aparkalekua eta bolatoki berri berria egin ziren. Ezoziako santutegia eta Ezozia baserriak inguratzen duten plaza bere horretan utzi da, zuhaitz handien gerizpe eta inguruko harmaila ederrarekin.

    Plaza, atsedenlekua eta santutegi ingurua dira auzoko leku erreferentzialak, besteak beste, bertan daudelako auzoko jatetxea, Armendia; bertan euskal sukaldaritza tradizionaleko jaki goxoenekin egiten dute lan. Ezozia jatetxea, aldiz, itxita dago 2000. urtetik aurrera.


    Historia

    Goi Erdi Aroan, hiria

    Irigoin eta Iribe


    Izena 1979 2002
    Armendia Armendia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Indalecio Ojanguren).jpg Armendia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Espilla Espilla baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Indalecio Ojanguren).jpg Espilla baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Ezozia Ezozia baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Ezozia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Ezozia auzoa (J.C. Astiazarán 1979)


    Bitxikeriak [1]

    Ezoziako Andramaria
    (Arantza Cuesta Ezeiza)

    Ezoziako Santutegiaren kondaira

    Ezoziko ermita haitz malkartsu baten gainean dago eraikia, horma altu eta sendoak ditu eta harri losez eta galtzadaz egindako elizaurre eder bat dauka. Ermitak, Espillako dorretxearekin (Soraluzeko lehenengo baserria dela esaten da) eta berriztutako Ezozi eta Armendiko baserriekin batera etxe multzo bat osatzen du, Ezozi auzoko erdigune edo auzotarren bilgune moduan izendatu genezakeena. Ermitaren inguruko erreferentziarik zaharrena XVI. mendea baino lehenagokoa da.

    Bada, gaurko egunotararte belaunaldiz belaunaldi transmititu den Ezoziko ermitaren inguruko kondaira ezagun bat. Kontatzen denez, hasiera baten, ermita eraikitzeko lanak Arrieta izeneko goragoko lursail baten hasi omen ziren (gaur egun ermita dagoen baino goragoko lur sail baten). Asmo horrekin, ermita bertan eraikitzeko beharrezko ziren harriak batu omen zituzten leku horretara.

    Hara non, inork ezer somatu gabe, gauetik goizera harriak Ezozi baserriaren ondoko haitzetara aldatuta azaltzen omen ziren. Gertatzen zena ezin sinistuta, Irigoien baserriko andreak bere begiz ikusi nahi izan zuen lan hauen egilea zein zen eta gau batez zelatan gelditu zen.

    Zelatan zela, bapatean argi zuri bat inguruan zuela Amabirjiña bera ikusi omen zuen idi eta gurdiarekin harriak Ezozi baserrirantz garraiatzen. Irigoieneko andreak baina, Amabirjinak begiratu zionean begi bat galdu zuen bere jakinmin eta ausardiagatik.

    Ezoziko Amabirjina, kristautasun garaietan oso maitatua izan da Soraluzen, Gipuzkoa osoan eta Bizkaiko leku batzuetan. Garai batean, jendea tropelka etortzen omen zen santua ikusi eta berari errezu egitera. Duela gutxi, konponketa eta eraberritze lanak egin dira ermitan eta barrukaldea, ataria eta teilatua berri berri jarri zaizkio. Azkenaldian Soraluzetar askok aukeratzen dute ermita hau, euren ezkontza ospakizuna egiteko.


    Mapa

    Mapa kargatzen...


    Santutegia eta ermita

    Ezozia bailarak izen bereko santutegia du, eta San Roke ermita (garai batean Santa Kruz izenekoa).

    Ezoziako santutegia. Ikuspegi orokorra 4.jpg San Roke ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Ezoziako santutegia San Roke ermita


    Baserriak

    2002eko datuak

    Gaur eguneko baserriak

    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (68. orrialdea)