«Ezozibidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ==Kokapena== Ezozibidea Deba errekaren eskuma aldean kokatzen da eta, izenak adierazten duen moduan, Gsbolats kaleari segida emate...)
     
    No edit summary
    27. lerroa: 27. lerroa:

    ==Historia==
    ==Historia==
    Gerra aurreko Soraluzen herria Gabolats kaleko 36 zenbakian bukatzen zen. Hortik gora hasten zen Ezozia bailarako mandabidea, trenbideraino igotzen zena eta handik [[Arrizabaleta baserria (eu)|Arrizabaleta]], [[Mendiola baserria (eu)|Mendiola]] baserritik [[Ezoziako santutegia (eu)|Ezoziako santutegira]] heltzen zena.
    Gerra aurreko Soraluzen herria Gabolats kaleko ''Kapatazenekoa'' izeneko etxean bukatzen zen (36 zenbakia). Hortik gora hasten zen Ezozia bailarako mandabidea, trenbideraino igotzen zena eta handik [[Arrizabaleta baserria (eu)|Arrizabaleta]], [[Mendiola baserria (eu)|Mendiola]] baserritik [[Ezoziako santutegia (eu)|Ezoziako santutegira]] heltzen zena.

    Gipuzkoako beste hainbat herritan santutegietarainoko errepideak egin ziren modutan (Arrate, Arantzazu...) Soraluzen ere Ezoziarako errepidea egiteko asmoa zegoen, baina ez zen gauzatu.
    Gipuzkoako beste hainbat herritan santutegietarainoko errepideak egin ziren modutan (Arrate, Arantzazu...) Soraluzen ere Ezoziarako errepidea egiteko asmoa zegoen, baina ez zen gauzatu.

    1950. hamarkadako azken urteetan errepide honen lehen zatia egin zen, gaur egungo Ezozibidea. Gabolats kale bukaeran hasi, eta poliki poliki igotzen, beti trenbidearen ezkerretik, Arrizabaleta pareraino; bertan trenbidearen gaineko zubia eraiki zuten errepideari bukaera emateko. Errepide bukaeratik harrizko aldapa pikoa egin zuten Arrizabaletaraino, aurreko mandabidearekin elkartzeko.
    1950. hamarkadako azken urteetan errepide honen lehen zatia egin zen, gaur egungo Ezozibidea. ''Kapatazenekoan'' hasi, eta poliki poliki igotzen, beti trenbidearen ezkerretik, Arrizabaleta pareraino; bertan trenbidearen gaineko zubia eraiki zuten errepideari bukaera emateko. Errepide bukaeratik harrizko aldapa pikoa egin zuten Arrizabaletaraino, aurreko mandabidearekin elkartzeko.

    Mandabidearen lehen zatia ia desagertu zen; hau da, Gabolats bukaeratik trenbideko orratzain-etxolarainokoa<ref>Caseta del guardagujas del ferrocarril.</ref>. Bakarrik eskilara estuak geratu ziren, oinoezkoek erabiltzeko modukoak.

    37. lerroa: 37. lerroa:
    Ezozibidea eginda, 1960. hamarkada hasieran etxeak egiten hasi ziren. Hiru multzotan egin ziren, beti Ezozibideko ezkerraldean. Bigarrena eraikitzeko errekalderako adarra erantsi zioten kaleari.
    Ezozibidea eginda, 1960. hamarkada hasieran etxeak egiten hasi ziren. Hiru multzotan egin ziren, beti Ezozibideko ezkerraldean. Bigarrena eraikitzeko errekalderako adarra erantsi zioten kaleari.

    1970 hamarkadan Mendiolako industrialdea egin zenean bi sarrera eman zizkioten: bata Deba gaineko zubi baten bidez eta bigarrena Ezozibidetik bertatik, errekalderako adarra luzatuz. Lotura hauen eraginez bertako trafikoa asko igo zen. Eta trenbidea kendu zutenean, bertatik ibilgailuentzako bidea zabaldu zuten, Ezozibideko goikaldetik hain zuzen. Honek ere trafikoari eragin zion, txarrerako.
    1970 hamarkadan Mendiolako industrialdea egin zenean bi sarrera eman zizkioten: bata Deba gaineko zubi baten bidez eta bigarrena Ezozibidetik bertatik, errekalderako adarra luzatuz. Lotura hauen eraginez bertako trafikoa asko igo zen. Ezozirako errepidea ere garai hauetan egin zuten. Eta trenbidea kendu zutenean (1.973 urtean), bertatik ibilgailuentzako bidea zabaldu zuten, Ezozibideko goikaldetik hain zuzen. Honek ere trafikoari eragin zion, txarrerako.

    2000 hamarkadan, berriz, eta Eusko Jaurlaritzaren Izartu programa barruan, Soraluzeko barne sahiesbidea eraiki zuten. Habiapuntua Ezozibideko errotonda izan zen, trenbide zaharretik Olearaino.
    2000 hamarkadan, berriz, eta Eusko Jaurlaritzaren Izartu programa barruan, Soraluzeko barne sahiesbidea eraiki zuten. Habiapuntua Ezozibideko errotonda izan zen, trenbide zaharretik Olearaino.

    Ostean, errotondatik gora espaloia eraiki zuten, Arrizabaleta parkea egin zuten eta erabilgarri ez zen trenbide zatia aparkaleku gisa antolatu zuten.
    Ostean, errotondatik gora espaloia eraiki zuten, Arrizabaleta parkea egin eta erabilgarri ez zen trenbide zatia aparkaleku gisa antolatu.

    ==Etxe eta atariak==
    ==Etxe eta atariak==
    Ingurua oso aldapatsua denez, etxe guztiek daukate behe solairutik azpiko solairuak, inoiz lokal moduan erabilita edota etxebizitzak ere.
    Esandako moduan, hiru etxe multzo daude:
    Esandako moduan, hiru etxe multzo daude:
    * '''Kalebarren. 1 zenbakia'''. Lehen etxea Kalebarreni dagokio. ''Mendiolaetxea'' zen, eta ''Txilingoa'' ere esaten zitzaion. Etxaburuetatik aldetik lehen solairura sar daiteke, ''Bolia'' taberna bertan dagoela (Eusko Alkartasunekoek pisu osoa erosterakoan taberna zabaldu zuten). Gerra aurretik ere taberna egon zen, eta gero Elduaien altzari-denda.
    * '''2-8 zenbakiak'''. Bost solairuko etxeak, batzuei igogailua jarri izan diote gero. Errepide azpiko solairuetan ''Dantzari'' diskoteka egon zen, ''Lagun Maitea'' elkartea edota lantegi txikiak.
    * '''1 zenbakia'''. Etxaburuetari dagokio, nahiz eta berez [[Goikokaleta (eu)|Goikokaletan]] egon. Beheko aldean ''Comercio Arcelus'' dago. Aspaldi eskola izan zen etxe honetan, eta 1955ko urtarrilak 22ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) ''diruz lagundutako eskola'' izendatu zuten.
    * Errotonda. Azpian bi solairuko eraikina du, udal lokalekin: judo eskola, musika taldeentzat...
    * '''10-14 zenbakiak'''. Hiru etxe hauek errekalderako adarrean egin zuten.
    * '''16-34 zenbakiak'''. Etxe hauek bost solairukoak dira, baina errepide aziko beste hiru solairuak badituzte, etxebizitzak. Errepide orokorretik ikusita, herriaren ikuspegi ezagunena osatzen dute.

    00:30, 18 otsaila 2018(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    
    Kokapena

    Ezozibidea Deba errekaren eskuma aldean kokatzen da eta, izenak adierazten duen moduan, Gsbolats kaleari segida ematen dio Ezozia bailarara joateko.

    Erdialdean errotonda dauka, bertatik Mendiola industrialdera doan adarra irtetzen dela.

    Kale nagusiak, Ezoziaruntz doanak, 350 bat metro ditu, eta Mendiola industrialdera doan adarrak, berriz, 275 bat metro. Zabalera 8 eta 10 metrotakoa da, espaloien eta aparkalekuen arabera.

    Mapa kargatzen...

    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Historia

    Gerra aurreko Soraluzen herria Gabolats kaleko Kapatazenekoa izeneko etxean bukatzen zen (36 zenbakia). Hortik gora hasten zen Ezozia bailarako mandabidea, trenbideraino igotzen zena eta handik Arrizabaleta, Mendiola baserritik Ezoziako santutegira heltzen zena.

    Gipuzkoako beste hainbat herritan santutegietarainoko errepideak egin ziren modutan (Arrate, Arantzazu...) Soraluzen ere Ezoziarako errepidea egiteko asmoa zegoen, baina ez zen gauzatu.

    1950. hamarkadako azken urteetan errepide honen lehen zatia egin zen, gaur egungo Ezozibidea. Kapatazenekoan hasi, eta poliki poliki igotzen, beti trenbidearen ezkerretik, Arrizabaleta pareraino; bertan trenbidearen gaineko zubia eraiki zuten errepideari bukaera emateko. Errepide bukaeratik harrizko aldapa pikoa egin zuten Arrizabaletaraino, aurreko mandabidearekin elkartzeko.

    Mandabidearen lehen zatia ia desagertu zen; hau da, Gabolats bukaeratik trenbideko orratzain-etxolarainokoa[1]. Bakarrik eskilara estuak geratu ziren, oinoezkoek erabiltzeko modukoak.

    Ezozibidea eginda, 1960. hamarkada hasieran etxeak egiten hasi ziren. Hiru multzotan egin ziren, beti Ezozibideko ezkerraldean. Bigarrena eraikitzeko errekalderako adarra erantsi zioten kaleari.

    1970 hamarkadan Mendiolako industrialdea egin zenean bi sarrera eman zizkioten: bata Deba gaineko zubi baten bidez eta bigarrena Ezozibidetik bertatik, errekalderako adarra luzatuz. Lotura hauen eraginez bertako trafikoa asko igo zen. Ezozirako errepidea ere garai hauetan egin zuten. Eta trenbidea kendu zutenean (1.973 urtean), bertatik ibilgailuentzako bidea zabaldu zuten, Ezozibideko goikaldetik hain zuzen. Honek ere trafikoari eragin zion, txarrerako.

    2000 hamarkadan, berriz, eta Eusko Jaurlaritzaren Izartu programa barruan, Soraluzeko barne sahiesbidea eraiki zuten. Habiapuntua Ezozibideko errotonda izan zen, trenbide zaharretik Olearaino.

    Ostean, errotondatik gora espaloia eraiki zuten, Arrizabaleta parkea egin eta erabilgarri ez zen trenbide zatia aparkaleku gisa antolatu.

    Etxe eta atariak

    Ingurua oso aldapatsua denez, etxe guztiek daukate behe solairutik azpiko solairuak, inoiz lokal moduan erabilita edota etxebizitzak ere. Esandako moduan, hiru etxe multzo daude:

    • 2-8 zenbakiak. Bost solairuko etxeak, batzuei igogailua jarri izan diote gero. Errepide azpiko solairuetan Dantzari diskoteka egon zen, Lagun Maitea elkartea edota lantegi txikiak.
    • Errotonda. Azpian bi solairuko eraikina du, udal lokalekin: judo eskola, musika taldeentzat...
    • 10-14 zenbakiak. Hiru etxe hauek errekalderako adarrean egin zuten.
    • 16-34 zenbakiak. Etxe hauek bost solairukoak dira, baina errepide aziko beste hiru solairuak badituzte, etxebizitzak. Errepide orokorretik ikusita, herriaren ikuspegi ezagunena osatzen dute.

    Erreferentziak

    1. Caseta del guardagujas del ferrocarril.