Ezozibidea (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ==Kokapena== Ezozibidea Deba errekaren eskuma aldean kokatzen da eta, izenak adierazten duen moduan, Gsbolats kaleari segida emate...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:56, 17 otsaila 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Ezozibidea Deba errekaren eskuma aldean kokatzen da eta, izenak adierazten duen moduan, Gsbolats kaleari segida ematen dio Ezozia bailarara joateko.

    Erdialdean errotonda dauka, bertatik Mendiola industrialdera doan adarra irtetzen dela.

    Kale nagusiak, Ezoziaruntz doanak, 350 bat metro ditu, eta Mendiola industrialdera doan adarrak, berriz, 275 bat metro. Zabalera 8 eta 10 metrotakoa da, espaloien eta aparkalekuen arabera.


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Gerra aurreko Soraluzen herria Gabolats kaleko 36 zenbakian bukatzen zen. Hortik gora hasten zen Ezozia bailarako mandabidea, trenbideraino igotzen zena eta handik Arrizabaleta, Mendiola baserritik Ezoziako santutegira heltzen zena.

    Gipuzkoako beste hainbat herritan santutegietarainoko errepideak egin ziren modutan (Arrate, Arantzazu...) Soraluzen ere Ezoziarako errepidea egiteko asmoa zegoen, baina ez zen gauzatu.

    1950. hamarkadako azken urteetan errepide honen lehen zatia egin zen, gaur egungo Ezozibidea. Gabolats kale bukaeran hasi, eta poliki poliki igotzen, beti trenbidearen ezkerretik, Arrizabaleta pareraino; bertan trenbidearen gaineko zubia eraiki zuten errepideari bukaera emateko. Errepide bukaeratik harrizko aldapa pikoa egin zuten Arrizabaletaraino, aurreko mandabidearekin elkartzeko.

    Mandabidearen lehen zatia ia desagertu zen; hau da, Gabolats bukaeratik trenbideko orratzain-etxolarainokoa[1]. Bakarrik eskilara estuak geratu ziren, oinoezkoek erabiltzeko modukoak.

    Ezozibidea eginda, 1960. hamarkada hasieran etxeak egiten hasi ziren. Hiru multzotan egin ziren, beti Ezozibideko ezkerraldean. Bigarrena eraikitzeko errekalderako adarra erantsi zioten kaleari.

    1970 hamarkadan Mendiolako industrialdea egin zenean bi sarrera eman zizkioten: bata Deba gaineko zubi baten bidez eta bigarrena Ezozibidetik bertatik, errekalderako adarra luzatuz. Lotura hauen eraginez bertako trafikoa asko igo zen. Eta trenbidea kendu zutenean, bertatik ibilgailuentzako bidea zabaldu zuten, Ezozibideko goikaldetik hain zuzen. Honek ere trafikoari eragin zion, txarrerako.

    2000 hamarkadan, berriz, eta Eusko Jaurlaritzaren Izartu programa barruan, Soraluzeko barne sahiesbidea eraiki zuten. Habiapuntua Ezozibideko errotonda izan zen, trenbide zaharretik Olearaino.

    Ostean, errotondatik gora espaloia eraiki zuten, Arrizabaleta parkea egin zuten eta erabilgarri ez zen trenbide zatia aparkaleku gisa antolatu zuten.


    Etxe eta atariak

    Esandako moduan, hiru etxe multzo daude:

    • Kalebarren. 1 zenbakia. Lehen etxea Kalebarreni dagokio. Mendiolaetxea zen, eta Txilingoa ere esaten zitzaion. Etxaburuetatik aldetik lehen solairura sar daiteke, Bolia taberna bertan dagoela (Eusko Alkartasunekoek pisu osoa erosterakoan taberna zabaldu zuten). Gerra aurretik ere taberna egon zen, eta gero Elduaien altzari-denda.
    • 1 zenbakia. Etxaburuetari dagokio, nahiz eta berez Goikokaletan egon. Beheko aldean Comercio Arcelus dago. Aspaldi eskola izan zen etxe honetan, eta 1955ko urtarrilak 22ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) diruz lagundutako eskola izendatu zuten.


    Erreferentziak

    1. Caseta del guardagujas del ferrocarril.