Fiestas en Placencia de las Armas (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Fiestas en Placencia de las Armas
    Egilea/k Askoren artean
    Aldizkaria Unidad
    Data 1967/07/21
    Orriak (zazpi)
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Herriko jaiak zirela eta, Donostiako Unidad egunkariak[1] orri batzuk dedikatu zizkion Soraluzeri.

    Orri horietan artikulu batzuk agertzen dira:

    • Realidades y proyectos del Ayuntamiento (Unidad-en berriemailea). Jose Luis Larrañaga alkateari egindako elkarrizketa.
    • Programa de festejos. Uztailak 25 eta 26rako egitaraua.
    • Historia de la armería placentina (sinatu barik, seguru aski Ramiro Larrañaga).
    • Cine estudio (Zuzendari batzordea). Talde honen sorrera eta helburuak.
    • Un año de vida del nuevo colegio (E.A.). Ikastetxe berriak (goiko eskola, Estaziokoa) urtebete egin zuela, eta "Sagrado Corazón" ikastetxearen martxari errepasoa.
    • Linajes de Placencia de las Armas (sinatu barik). Irure, Mendiola, Goenaga eta Arteaga abizenen armarriak.
    • Las sociedades populares y su coordinación (Ramiro Larrañaga). Herriko elkarteek elkarrekin egindako lanak.
    • "Trío Nubay". José Luis Badiola, Ines María Maiztegi eta Jesus Urizarrek sortutako taldearen zertzeladak.
    • Deportistas placentinos que triunfan fuera. Juan Antonio Elizburu, Pachi Jiménez eta Iraola.
    • Paco Vargas, autor de "Cristóbal Colón, vizcaíno”. Paco Vargas idazlearen honen bizitza.
    • Equipo de fútbol Euzkalduna (Altuna). Goiko eskolan sortutako fulbol taldearen gora beherak.
    • Temas de Placencia de las Armas (Marcelina Arluziaga). Plaza Barriko iturriaren historia.
    • “Urkia-Zelay borda” (Atxolin). Urte hartan eraikitzen ari zen Urkiazelai aterpeari buruzkoa.
    • Uezaba esku-zabala. Umorezko ipuina, Juan San Martin jasoa Eztenkadak liburuan.
    • La Sociedad Deportiva Placencia de las Armas, un club modesto lleno de actividades (Kirol-zale). Soraluze Kirol Bazkunak antolatutako jardueren errepasoa: foballa, txirrindularitza, mendia, pilota, giza-jarduerak...
    • Reina, damas, cantineras y abanderadas de la tamborrada de Santa Ana.
    • Recordando cosas (Iñaki Lete). Soraluzeko marrazki eskolaren gogorapenak.
    • Pequeña historia de "el dibujo". Bi elkarrizketa, Soraluzeko marrazki eskolaren historia (José María Astiazarán) eta orduko jarduera (Eugenio Artolazábal) jasotzen.
    • La biblioteca municipal (A. N.). Herriko udal liburutegi berriaren lehen urteko hustuketa, Iñaki Linazasorok urtebete lehenago aurrikusitakoak gezurtatzen (Placencia).
    • La madre de Dios de Ezozia (E. Altuna). Ezoziako santutegiari lotutako istorio batzuk.

    Honetaz gain, zazpi orrialdetan iragarki ugari agertzen dira, herriko bizi ekonomikoaren adierazle.

    Hiru urte geroago, beste bost orri dedikatu zizkion Soraluzeri: Placencia de las Armas en fiestas.


    Irudiak

    Erreferentziak

    1. Arratsaldeko egunkaria, "Prensa del Movimiento"-rena.