Francisco Meléndez y Polo (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = Francisco Meléndez y Polo | irudia = Paco_Vargas._Erretratua.jpg | jaio = | hil = | profila = Idazlea }} Don Francisco Melénd...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:42, 21 abendua 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Francisco Meléndez y Polo
    Paco Vargas. Erretratua.jpg
    Jaio
    Hil
    Profila Idazlea


    Don Francisco Meléndez y Polo, Portugaleko Ordem de Cristoren zalduna izan zen.


    Gurasoak

    Aita Gil Meléndez y Vargas, (Madril 1821/09/01 - 1899/10/23) izan zuen, eta ama Modesta Polo y Bálgoma. Palencian ezkondu ziren, eta sei seme-alaba izan zituzten, Francisco bigarrena izan zela.

    Franciscoren aita, Gil Melèndez, seme naturala izan zen; gurasoak Cayetano Meléndez Ayones y Peñalosa eta María de la Paz Vargas y Belluga izan ziren. Cayetano, geroago, Joaquina de la Pezuela y Ceballos anderearekin ezkondu zen. Franciscok erabilitako ezizenean Marìa amamaren abizena erabili zuen: Paco Vargas.

    Gil Melėndez y Vargas Soraluzeko S.A. Euscalduna lantegiaren zuzendaria izan zen bigarren karlistada garaietan. Halaxe agertzen da 1869ko apirilak 30an, Zuazubizcar, Isla y Cía enpresa sozietate komanditarioa izatetik 'S.A. Euscalduna sozietate anonimo izatera pasa zenean.

    Hiru urte geroago bigarren karlistada sortu zenean (1882), Gil Meléndez zuzendariak ahal zuen guztia egin zuen lantegia babesteko. Soraluzen zegoen Lutxanako Erregimenduko soldadu-saldoa nahikoa ez zelakoan, herrian Askatasunaren bolondresak konpainia sortzen lagundu zuen; lantegiko armagile gehienek alde egin zuten, karlistak zirelako: 65 besterik ez ziren geratu.

    Karlistak arma gutxi zutela eta, 1873ko udan Antonio de Lizarraga general karlistak eskualdeko herriak hartu zituen, arma gehiago eskuratzeko. La Euscalduna lantegian abuztuak 18an sartu ziren, baina ez zuten gauza handirik topa, etsaiak deseginda utzi zuten eta.


    Emaztea eta seme-alabak

    Modesta Romero Lameiro anderearekin ezkondu zen, Vigon (Pontevedra). Sei seme-alaba izan zituzten: Lucila, Salvador, Carolina, Francisco, Joaquín eta Modesta.

    Euskalduna, segururena hainbat urte Euskal Herrian egiteagatik (aitaren Soraluzeko lana zela eta).

    1936eko udan Fuentesaucon zegoen, agian uda pasatzen. Handik bidali zion liburua Aitzoli.


    Colón vizcaíno

    Erreferentziak

    Aitzolen artikulua