Francoren bisita SAPAn (eu)

    Sorapediatik

    Aurrekariak

    SAPA sortu zenetik, Soraluzeko lantegiak hainbat politikoen bisita izan zuen; esateko, José María Gil Robles, Defentsa ministroarena (1935ko abuztuan) eta Rafael Aizpun, Komertzio ministroarena (1935ko irailean).


    Francoren bisita

    1941ko irailak 15ean Francisco Franco jeneralak ere SAPAren Soraluzeko lantegia bisitatu zuen. SAPAri esleitutako lanen egoera bertatik bertara jakiteko interesa zegoen, eta lantegiaren premiak eta gabeziak zuzendarien ahotatik ezagutzeko.

    Argazietan ikusi daitekeenez, Francisco Francorekin hainbat militar etorri ziren: Juan Vigón teniente jenerala (Aire ministroa), José López Pinto jenerala (VI barruti militarraren kapitain jenerala eta Arabako gobernadore militarra gerra garaian), José Moscardó Ituarte jenerala (Francoren Etxe Militarraren buruzagia eta JONSen Miliziarena) eta Agustín Muñoz Grandes jenerala.

    SAPAko zuzendaritzaren aldetik hiru lagunek artatu zuten Franco: Alejandro de Calonje y Motta (SAPAko zuzendari-jerentea), José Sirvent Dargent (SAPAko injeniari-burua eta INIren lehendakaria 1963-1969 tartean) eta Rafael Hernández Francés (SAPAko zuzendaria). Horiekin batera herriko alkatea ere agertzen da, Miguel Larrañaga (Aispua).

    Langileen artean Pío Placencia Arluciaga (SAPAko lantegiaren Maisu Nagusia), Luis Angel Elizburu (SAPAko lagilea) y Remigio Bolumburu Ojanguren (SAPAko langilea) agertzen dira.


    Argazkiak

    Bisita ilustratzeko Vicente Martín argazkilaria etorri zen, Donostiako Foto Car estudiokoa. Erreportaia Kutxaren fototekan dago gordeta[1]. (handiago ikusteko, sakatu)


    SAPArako beste bisita

    Ia hogei urte geroago, 1958ko abuztuak 18an, Francisco Franco jeneralak Aodoaingo SAPA bisitatu zuen.

    Aurreko bisitarekin alderatuta, oso desberdina izan zen. Armadaren eskaerak jaisten hasi zirenez, bisita honekin SAPAren zuzendaritzak Francoren babesa lortu nahi zuen. Bigarren bisita honetarako lantegia apaindu zuten, kanpotik eta barrutik, eta NODOrako grabazioak egin zituzten.

    1. Kutxateka. Erreportaia: Franco jeneralaren bisita SAPAren Soraluzeko lantegiari 1941. urtean.