Difference between revisions of "Frontoia (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Line 21: Line 21:

''(handitzeko, sakatu gainean)''

''(handitzeko, sakatu gainean)''

<gallery>

<gallery>
15_Frontoia._Lehen.jpg                           | Frontoia osorik zenean

15_Frontoia._Lehen.jpg                                 | Frontoia osorik zenean
Frontoia._Futbol_partida.jpg                     | ''Foballean''

Santa_Maria_la_Real_parrokia._Frontoia_eta_maristak.jpg | Parrokia eta frontoia
Frontoia._Soraluce_zinema.jpg                   | ''Soraluce'' zinema

Frontoia._Futbol_partida.jpg                           | ''Foballean''
15_Frontoia._Orain_(Kontrargi_(2018).jpg         | Frontoia gaur egun
(Kontrargi 2018)

Frontoia._Soraluce_zinema.jpg                           | ''Soraluce'' zinema
Frontoia._Eremu_txikia,_gaur_eguneko_kantxa.jpg | Eremu txikia, gaur eguneko kantxa

15_Frontoia._Orain_(Kontrargi_(2018).jpg               | Frontoia gaur egun
(Kontrargi 2018)
Frontoia._Eskola_nazionalak.jpg                 | Eskola nazionalak

Frontoia._Eremu_txikia,_gaur_eguneko_kantxa.jpg         | Eremu txikia, gaur eguneko kantxa
Frontoia._Ikuspegi_orokorra_01_(Google_2013).jpg | Ikuspegi orokorra
(Google 2013)

Frontoia._Eskola_nazionalak.jpg                         | Eskola nazionalak
Frontoia._Ikuspegi_orokorra_02_(Google_2013).jpg | Geratzen diren harmailak
(Google 2013)

Frontoia._Ikuspegi_orokorra_01_(Google_2013).jpg       | Ikuspegi orokorra
(Google 2013)

Frontoia._Ikuspegi_orokorra_02_(Google_2013).jpg       | Geratzen diren harmailak
(Google 2013)

Frontoia._Harmailak_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg                          | Geratzen diren harmailak
(J.C. Astiazarán 2019)

Frontoia._Harmailak_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg                          | Geratzen diren harmailak
(J.C. Astiazarán 2019)

Frontoia._Harmailak_eta_Galipoteko_eskilarak_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | Harmailak eta Galipoteko eskilarak
(J.C. Astiazarán 2019)

Frontoia._Harmailak_eta_Galipoteko_eskilarak_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | Harmailak eta Galipoteko eskilarak
(J.C. Astiazarán 2019)

Latest revision as of 00:22, 24 May 2020

Kokapena

Frontoia Santa Maria la Real parrokiaren hegoaldean luzatzen da, Santa Ana kalearen paraleloan.

Ibilgailuz bertaratzeko bide bakarra du, Frontoiko aldapa hain zuzen. Frontoiko aldapa Udaletxe ostea eta parrokiaren atzetik Frontoira doa.

Loading map...

Argazkiak

(handitzeko, sakatu gainean)

Historia

1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuenean, harresiak eraikitzeko eta Placencia de Soraluce modu ofizialean sortzeko, Frontoia dagoen eremua harresiz kanpo geratu zen.

XVIII mendean bertan gaur eguneko frontoia eraiki zuten, errebote luzean aritzeko. Orduan egingo zuten, segururena, Kalegoeneko azken etxeko bigarren pisura dagoen harrizko pasabidea, Galipotaren gainetik.

Gerra ostean frontoiak aldaketa ugari izan zuen. Lehenik eta behin parrokiak zinea eraiki zuen karkaba gainean, sakristia azpian zuela. Zine albotik elizak osteko karkabaraino pasabidea zegoen, Elizburu kaleraino (22 de Septiembre garai hartan). Pasabide hau beti umel eta lokatzetan zegoen, azpitik Artetatik datorren erreka pasatzen zelako.

Gero Madinatarrak txaleta eraiki zuten, sarrera bat Frontoitik eta bestea Santa Ana kaletik zituela.

1960 urtean Eskola nazionalak eraiki zuten. Garai hartako Gipuzkoako Gobernadore Zibilaren izena eman zioten: José María del Moral. Honekin batera maisuen etxeak egin zituzten, eskolak baino gorago, hauek ere Frontoi kalekoak. Frontoiko aldapa ere garai berekoa da.

Ordurako inork ez zuen errebotean egiten Soraluzen. Errebote frontoiko eremu txikian eskuzko pilotan egiten zen, eta eremu handian foballean. Bion artean, pasamarra ondoan, saski-baloirako porteriak jarri zituzten.

1970-1980 urteetan frontoia estali zuten, lehengo aldiz. 1990. urteetan, institutua egin zuten atzeko partean, Frontoi kalean hau ere, eta frontoiaren estalkia berriztu zuten.

Parrokian berriztu zutenean Soraluce zinea bota zuen, erabiltzen ez zelako. Artetako erreka ondo bideratu zuten eta gainetik kale zabala egin zuten elizari buelta ematen, Elizburu kalearekin bat egiten duena.

Azken aldaketak bertako etxeak bota eta berriak egitea izan da... hemen ere harmailak eraitsiz. Honekin batera igogailua eraiki zuten, Santa Ana kaletik frontoira datorrena.

Aldaketa guzti hauekin errebote-frontoiko harmaila ia guztiak desagertu izan dira: zine parekoak, eskola nazional parekoak, txaletaren parekoak... 30 bat metro geratzen dira, frontoira sartu eta mendebaldera, garai bateko aztarnak.

Etxeak eta atariak

Frontoiko hiru etxek bazuten izena: Elizaostea (edo Pandonekoa), Barateruanekoa eta Porterokoa. Azken hau Atziolatza Zarreko jantzetxea zen.

Erreferentziak