«Gabolatseko zubi zaharra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    20. lerroa: 20. lerroa:
    Ehun urte geroago egoera txarrean zegoen, arrisku handiak sortuz. Horregatik, Udalak horma konponketa onartu zuen<ref>"...acordaron que mediante de estar de gran peligro el puente de Gabolas, es preciso se componga y se haga una paredcita" (Soraluzeko Udalaren Akta liburua, 1738. urtea).</ref>.
    Ehun urte geroago egoera txarrean zegoen, arrisku handiak sortuz. Horregatik, Udalak horma konponketa onartu zuen<ref>"...acordaron que mediante de estar de gran peligro el puente de Gabolas, es preciso se componga y se haga una paredcita" (Soraluzeko Udalaren Akta liburua, 1738. urtea).</ref>.


    [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)|Lamoten grabatu]] ospetsuan ez da agertzen, segururena ordurako etxez inguratuta zegoelako. Gainera, geroago Gabolats kalean galtzada-harriak jarri zituzten eta zubia begi bistatik desagertu zen.
    [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)|Lamoten grabatu]] ospetsuan ez da agertzen, segururena ordurako etxez inguratuta zegoelako. Gainera, geroago Gabolats kalean galtzada-harriak jarri zituzten eta zubia begi bistatik desagertu zen. XX mendearen erdialdean inguru guztia antolatu zuten, Altun errekari pasabide zabalagoa emateko; harrizko zubi zaharra zeharo desegin eta porlanezko egitura eraiki zuten.


    Hala ere, izena ez zen guztiz ahaztu. Eta XX mende hasieran [[Gabolats kalea (eu)|Gabolats]] eta [[Baltegieta kalea (eu)|Baltegieta]] arteko arteko zubi berria egin zutenean, [[Gabolatseko zubia (eu)|Gabolatseko zubia]] esan zitzaion.
    Hala ere, izena ez zen guztiz ahaztu. Eta XX mende hasieran [[Gabolats kalea (eu)|Gabolats]] eta [[Baltegieta kalea (eu)|Baltegieta]] arteko arteko zubi berria egin zutenean, [[Gabolatseko zubia (eu)|Gabolatseko zubia]] esan zitzaion.

    10:18, 19 apirila 2021(e)ko berrikuspena

    Gabolatseko zubia (lehen)
    Argazkirik ez.jpg
    Ibaia Altun
    Urtea XVI mendea
    Mota Harrizkoa
    Luzeera
    Zabalera 3,5 m
    Altuera
    Erabilera Errepidea


    Azalpen orokorrak

    Soraluzetik pasatzen ziren bi errepideek hainbat erreka zeharkatzen zituzten. Hasiera batean ibiak bilatu bazituzten ere, garraioa errazteko zubiak eraiki zituzten; aurretik egurrezkoak, eta harrizkoak gero.

    Altun errekaren gaineko zubiari, aspaldian, Gabolatseko zubia esaten zitzaion. Baina ez da nahastu behar gaur eguneko Gabolatseko zubiarekin, Deba ibaiaren gainetik egindakoarekin.

    1628. urterako Gabolatseko harrizko zubia egina zen, bertako galtzadan metro t'erdi eginagatik Domingo de Learrigartia harri-jartzaileak urte hartan zazpi erreal kobratu zituen eta[1].

    Ehun urte geroago egoera txarrean zegoen, arrisku handiak sortuz. Horregatik, Udalak horma konponketa onartu zuen[2].

    Lamoten grabatu ospetsuan ez da agertzen, segururena ordurako etxez inguratuta zegoelako. Gainera, geroago Gabolats kalean galtzada-harriak jarri zituzten eta zubia begi bistatik desagertu zen. XX mendearen erdialdean inguru guztia antolatu zuten, Altun errekari pasabide zabalagoa emateko; harrizko zubi zaharra zeharo desegin eta porlanezko egitura eraiki zuten.

    Hala ere, izena ez zen guztiz ahaztu. Eta XX mende hasieran Gabolats eta Baltegieta arteko arteko zubi berria egin zutenean, Gabolatseko zubia esan zitzaion.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak

    1. "Se pagará a Domingo de Learrigartia, empedrador, siete reales por trece estados de calzada que ha hecho en el puente de Gavolas" (Soraluzeko Udalaren Kontu Erregistroa, 1628. urtea).
    2. "...acordaron que mediante de estar de gran peligro el puente de Gabolas, es preciso se componga y se haga una paredcita" (Soraluzeko Udalaren Akta liburua, 1738. urtea).