Gaceta de Madrid. Liberalak (eu)

    Sorapediatik
    Sarrera honetan Gaceta de Madrid aldizkarian agertutako berriak (1900 arte) agertzen dira, bolondres liberalekin zer ikusia dutenak.
    Soraluzekin lotura duten berri guztiak ikusteko, sakatu hemen.
    Gaceta de Madrid 1895.jpg


    Boluntario liberalak eta soldadutza

    Boluntarioak zer ziren

    Soraluze armagile herria izanik, mugimendu handiko tokia zen: jende berri asko zetorren bertara, batzuk garraiotan, soldadu moduan beste batzuk, bertan lanera etorritakoak ere ez ziren gutxi. Eta, jende berriarekin batera ideiak ere etortzen ziren. Beraz, liberalismoak sustrai sendoak bota zituen bertan XIX mendean; agian Eibarren beste ez, baina kontutan hartzekoak.

    Espainiako hirurteko liberalean (1820-1823), Debarroko miliziak sortu ziranean, Soraluzeko 43 lagunek parte hartu zuten. Bigarren karlistadan, hainbat eta hainbat soraluzetar liberalen lerroetan borrokatu zuten. Hasieran herrian bertan antolatutako Voluntarios de la Libertad[1] taldean. Karlistak Soraluzen sartu (1872/08/13) baino lehen, liberal askoe ta asko Domnostiara erbesteratu zen, eta bertan eratu ziren Batallón de Emigrados[2]-en parte hartu zuten.

    Guztira, 140 izenik gora jaso dira.

    1876/07/25. Foruen deuseztapena

    Gaceta de Madrid, 207 zbk. 213. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.

    Bigarren karlistada bukatu ostean, Madrilgo Gorteek lege berri bat onartu zuten, foruak deusezten zituenak. Ordutik aurrera berezko zerga-sistema desagertuko zen, eta soldadutza derrigorrezkoa izango zen. Azken puntu honi buruz, legeak halaxe zioen:

    Art. 2.® Por virtud de lo dispuesto en el artículo anterior, las tres provincias referidas quedan obligadas desde la publicación de esta ley á presentar, en los casos de quintas ó reemplazos ordinarios y extraordinarios del Ejército, el cupo de hombres que les correspondan con arreglo á las leyes.
    ...
    Art. 5.® Se autoriza también al Gobierno, dando en su día cuenta á las Cortes:
    ...
    Tercero. Para incluir entre los casos de exención del servicio militar á los que acrediten que ellos ó sus padres han sostenido con las armas en la mano, durante la última guerra civil, los derechos del Rey legítimo y de la Nación, sin que por estas exenciones se disminuya el cupo de cada provincia.

    Bigarren artikuluaren ondorioz, soldadutza derrigorrezkoa zen eta "kinto" sistema[3] Euskal Herrian ere ezarri zuten.

    Baina bostgarren artikuluak esaten zuen Euskal Herrian liberalen semeak "berez" libratzen zirela eta, soldadu kopurua mantendu behar zenez, gainontzekoek bete beharko zutela beraien tokiak.

    1895/nn/nn. Ley de quintas

    Gaceta de Madrid, 258 zbk. 3. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.

    Ia hogei urte beranduago, soldautza antolatzen zuen lege berri batean (2 de Abril de 1895).

    Eta, zerrendak oso nahasiak zirela, eta edozein moduan eginda, eta... berriro egiteko eskatu zuten, eta Gaceta de Madrid-en argitaratzeko.


    Boluntario liberalen zerrendak

    1896eko martxoko hainbat egunetan argitaratu zituzten herriz herriko zerrendak. Hortik aurrera, noiz ipinian zuzenketak etaizen solteak gehitzen zituzten. Eta, Soraluzeri dagokionez, 1903 urtean beste izen mordo bat sartu zen zerrendan.

    Zerrenda hauei esker liberal soraluzetarren izenak ezagutzen ditugu. Den-denak ez daude (hil zirelako, semerik ez zutelako, ordurako herritik alde egin zutelako...) baina ia berrehun izenek osatzen dute zerrenda.

    1896/03/22.

    Gaceta de Madrid, 258 zbk. 3. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.

    1903/04/16.

    1903/08/11.

    1903/12/03.

    1910/04/28.

    Beste liberal bat, baina Valentzian

    1873/09/03.

    Erreferentziak

    1. Askatasunaren Boluntarioak.
    2. Erbesteratuen Batailoia.
    3. Sistema honen bidez, probintzia bakoitzak kopuru jakin bat esleituta zuen, eta urtero zozketa egiten zen gazte guztien artean, kupoa bete arte. Gutxi gorabehera bostetik batek soldadu joan behar zuenez, "quinto" esaten zitzaion sistemari. Hori bai, inork nahi ez bazuen soldadutzara joan behar, libratzea zeukan diru polit bat ordainduta. Aberatsak libratzen ziren, eta beren tokiak pobreek bete behar!