«Garbancito (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    t (Sorapedia wikilariak «Barbantxo (eu)» orria «Garbancito (eu)» izenera aldatu du)
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    dddd
    :''(Ignacia Mugicak kontatuta, 1960. urte inguruan)''
     
    Bein bazan Garbancito izeneko mutiko bat. Oso mutiko txikixa zan, ''verduritas'' jaten ez ebalako. Ama oso triste eta aserre euan.
     
    Egun batetan, amari erosketak eitxia aztu ein jakon. Eta ezin eban bazkarixa prestau.
     
    ''Zein juango da koperatibara?'' galdetu eban amak.
     
    ''Neu, ama, neu!'' esaotsan Garbancitok.
     
    Garbancito koperatibara juan zan, bere abestixa kantatzen. Txoritxuak be, berarekin kantatzen eben. Koperatibara sartu eta Karmenek ez eban ikusi, oso txikixa zalako. Hala ere, erosketak oso ondo ein zotsazan amari.
     
    Etxera zijuala, eurixak arrapatu ein eban. Txikixa izango zan, baina argixa be! Garbancito aza orri baten azpian izkutatu ein zan.
     
    Baina bertatik pasatzen zan bei goseti batek ''KLAUSK!'' eta irentsi ein eban aza orria, Garbancito eta guzti. Beiaren tripan oso iluna zan. Eta bakarrikan zala ta, Garbancito ikaratu ein zan.
     
    Bazkaltzeko orduan Garbancito ez zan etxera ailegatu. Ama eta aitxa kezkatu ein ziran. Oso oso triste jarri ziran, bila eta bila.
    Arratsaldian, digestiñua einda gero, beiak askatu ein eban barrukua, kaka ein eban. Eta Garbancito han agertu zan!
     
    Aitxa, Garbancito bila zebilala, oiuak entzun ebazan. Kaka pilotik zetozen! Bertara juan eta an euan Garbancito, kakamokordo erdi erdian! Aitatxoa oso pozik jarri zen. Etxera eruan eban Garbancito eta an garbitu ein eben.
     
    Ordutik aurrera, Garbancitok ''verduritas'' eta beste gauza asko jaten zittuan. Gero eta aundiago euan eta ama oso pozik euan. Ez zan berriro Garbancitorekin aserre, motibo orrengatikan beintzat.
     
    [[Kategoria: Istorioak]]
    [[Kategoria: Soraluzeko euskara]]

    21:51, 22 ekaina 2018(e)ko berrikuspena

    (Ignacia Mugicak kontatuta, 1960. urte inguruan)

    Bein bazan Garbancito izeneko mutiko bat. Oso mutiko txikixa zan, verduritas jaten ez ebalako. Ama oso triste eta aserre euan.

    Egun batetan, amari erosketak eitxia aztu ein jakon. Eta ezin eban bazkarixa prestau.

    Zein juango da koperatibara? galdetu eban amak.

    Neu, ama, neu! esaotsan Garbancitok.

    Garbancito koperatibara juan zan, bere abestixa kantatzen. Txoritxuak be, berarekin kantatzen eben. Koperatibara sartu eta Karmenek ez eban ikusi, oso txikixa zalako. Hala ere, erosketak oso ondo ein zotsazan amari.

    Etxera zijuala, eurixak arrapatu ein eban. Txikixa izango zan, baina argixa be! Garbancito aza orri baten azpian izkutatu ein zan.

    Baina bertatik pasatzen zan bei goseti batek KLAUSK! eta irentsi ein eban aza orria, Garbancito eta guzti. Beiaren tripan oso iluna zan. Eta bakarrikan zala ta, Garbancito ikaratu ein zan.

    Bazkaltzeko orduan Garbancito ez zan etxera ailegatu. Ama eta aitxa kezkatu ein ziran. Oso oso triste jarri ziran, bila eta bila. Arratsaldian, digestiñua einda gero, beiak askatu ein eban barrukua, kaka ein eban. Eta Garbancito han agertu zan!

    Aitxa, Garbancito bila zebilala, oiuak entzun ebazan. Kaka pilotik zetozen! Bertara juan eta an euan Garbancito, kakamokordo erdi erdian! Aitatxoa oso pozik jarri zen. Etxera eruan eban Garbancito eta an garbitu ein eben.

    Ordutik aurrera, Garbancitok verduritas eta beste gauza asko jaten zittuan. Gero eta aundiago euan eta ama oso pozik euan. Ez zan berriro Garbancitorekin aserre, motibo orrengatikan beintzat.