Garbancito (eu)

    Sorapediatik
    (Ignacia Mugicak kontatuta, 1960. urte inguruan)

    Bein bazan Garbancito izeneko mutiko bat. Oso mutiko txikixa zan, verduritas jaten ez ebalako. Ama oso triste eta asarre euan.

    Egun batian, amari erosketak eitxia aztu eiñ jakon. Eta eziñ eban bazkarixa prestau.

    Zein juango da koperatibara? galdetu eban amak.

    Neu, ama, neu! esaotsan Garbancitok.

    Garbancito koperatibara juan zan, bere abestixa kantatzen. Txoritxuak be, berarekin kantatze eben. Koperatibara sartu eta Karmenek ez eban ikusi, oso txikixa zalako. Hala ere, erosketak oso ondo eiñ otsazan amari.

    Etxera zijuala, eurixak arrapatu eiñ eban. Txikixa izango zan, baina argixa be! Eta Garbancito aza orri baten azpian izkutatu eiñ zan.

    Baina bertatik pasatzen zan bei goseti batek KLAUSK! eiñ eta irentsi eiñ eban aza orria, Garbancito eta guzti. Beiaren tripan oso iluna zan. Eta bakarrikan zala ta, Garbancito ikaratu eiñ zan.

    Bazkaltzeko orduan Garbancito ez zan etxera ailegatu. Ama eta aitxa kezkatu eiñ ziran. Oso oso triste jarri ziran, bila eta bila. Arratsaldian, digestiñua einda gero, beiak askatu ein eban barrukua, kaka eiñ eban. Eta Garbancito an agertu zan!

    Aitxa, Garbancito bila zebilala, oiuak entzun ebazan. Kaka pilotik etozen! Bertara juan eta an euan Garbancito, kakamokordo erdi erdian! Aitatxoa oso pozik jarri zan. Etxera eruan eban Garbancito eta an garbitu ein eben.

    Ordutik aurrera, Garbancitok verduritas eta beste gauza asko jaten zittuan. Gero eta aundiago euan eta ama oso pozik euan. Ez zan berriro Garbancitorekin asarretu, motibo orregatikan beintzat.