Gaztañerre (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Gaztañerre Debabarreneko jatorrizko festa da (Soraluze, Eibar, Ermua), nahiz eta gaur egun asko zabaldu den: Bergara, Berriz, Durango (urtarrilan)... Gaztainak jaso oste...)(r)en berrikusketa, ordua: 20:20, 27 apirila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Gaztañerre Debabarreneko jatorrizko festa da (Soraluze, Eibar, Ermua), nahiz eta gaur egun asko zabaldu den: Bergara, Berriz, Durango (urtarrilan)...

    Gaztainak jaso osteko jaia izaten da, mahatsarekin egiten den antzekoa.

    Euskal Herritik kanpo ere leku askotan antzeko jaiak ospatzen dira: Asturias (amagüestu), Galizia (magosto[1], Kanaria Irlak (Los Finaos), Kantabria (magosta), Las Hurdes (chiquitía)​, León, Okzitania (castanhada), Portugal (magusto), Sanabria (magosta)…


    Egutegia

    Oso gai eztabaidatsua izan da. Jaia astelehenean ospatzen da, baina ¿nolazenbatu?

    Hasierako eguna batzuk Domu Santu eguna haetzen dute, eta beste batzuk Animen Eguna. Soraluzen bigarren astelehenean egiten dela

    Gaur egun, Animen Egun[2] osteko bigarren astelehehean ospatzen da. Asier Sarasuak Eibarko iturriak arakatu zituen horretarako[3].

    Soraluzen Domu Santu osteko bigarren astelehenean[4] ospatzen da. Lehen Bergaran ere Animen egun osteko 2. astelehenean ospatzen da. Gaztaiña erriak eta marraskilluak afaltzen dira.




    Gaztainerre azoka

    Gaztainerre eguneko aurreko zapatuan ospatzen da, 1990tik aurrera.

    Azoka bikoitza izaten da.

    Gaztañerre azoka. Ganadu eta hegaztien erakusketa. Artisautza eta baserritarren produktuen erakusketa eta salmenta. Alde batetik, baserri produktuen azoka da, herriko produktuak ezagutaratzeko eta sustatzeko asmoz sortu zena. Urteko baserritar bat omentzen dute.

    Azoka sortu eta urte gutxitara herriko artisautzaren erakusgarri ere bihurtu zen.


    Eguna jatorriz, Azaroko Santu Guztien egunaren ondorengo bigarren Astelehenean ospatzen zen. Ez dakigu noiztik eta ezta ere zein den bere jatorria.

    Aurrerago kutsu erlijiotsua hartu zuen arren, uste da, bere hasietako jatorria udazkeneko solstizioaren ospakizunean egon daitekeela.


    Gaztainerre eguna

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen


    Soziedatetan (koadrilak) eta etxeetan afari bereziak: marraskiloak eta gaztaina erreak.


    Gaztañerre edo Animen Eguna Gazatainerre, Soraluze eta Eibarko jatorrizko festa da, ez da beste inon ospatzen Euskal Herrian. Eguna jatorriz, Azaroko Santu Guztien egunaren ondorengo bigarren Astelehenean ospatzen zen. Ez dakigu noiztik eta ezta ere zein den bere jatorria. Aurrerago kutsu erlijiotsua hartu zuen arren, uste da, bere hasietako jatorria udazkeneko solstizioaren ospakizunean egon daitekeela. Orduko ospakizuna, familiarekin, lagun artean edo lankideekin afari oparoa egitea izan ohi zen, bakailaoa, karakolak, etb., jaten ziren eta postre modura gaztainak. Aurrerago gaztainak jatearena desagertu egin zen, gaztainondoak gupida gabe moztu baitziren. Karakolak gaztañerre Egungo garaietan asko aldatu da ospakizun hau eta hasiera bateko zentzua guztiz aldatu zaio, usadio guztiekin gertatzen den bezala, denboraren poderioz aldatzen doaz, garaiko behar eta ohiturei egokitzeko. Orain, Gaztainerre egunean, Erregetxean feria egiten da; herriko baserritarrek beraien produktuak aurkeztu eta saltzeko aukera izaten dute, baita herriko artisauek ere. Hau goizean izaten da, ondoren bazkariak egiten dira eta gauean festarekin jarraitzen da kaleetan. Azken hamarkadan indar handia hartu duen festa bilakatu da Gaztainerre edo Animen Eguna. Gaztaiñerreko azoka

    1. Magosto. Wikipedia (gaztelaniaz).
    2. Domu Santuren biharamunean, azaroak 2an.
    3. Noiz ospatzen dugu gaztañerre eguna?. Asier Sarasua (Eibartik 2015)
    4. Eibarren Domu Santu osteko lehen astelehenean.