Gipuzkoako Arkitektura Gida 1850-1960 (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Liburua (eu) | izena = Gipuzkoako Arkitektura Gida, 1850-1960 | irudia = Gipuzkoako_Arkitektura_Gida_1850-1960._Azala.jpg | egilea = Euskal Herriko...)(r)en berrikusketa, ordua: 13:26, 9 urria 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Gipuzkoako Arkitektura Gida, 1850-1960
    Gipuzkoako Arkitektura Gida 1850-1960. Azala.jpg
    Egilea Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala. Gipuzkoa
    Hizkuntza Euskaraz eta erdaraz
    Urtea 2003
    Argitaletxea Nerea
    Hiria Donostia


    Izenburu osoa

    Gipuzkoako Arkitektura Gida, 1850-1960
    Guía de Arquitectura de Gipuzkoa, 1850-1960


    Liburua zertan den

    Gida hau bi erakundeen arteko elkarlana izan da: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arkitektura Zerbitzua eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritza.

    XIX mendeko bultzada ekonomiko, demografiko eta industriazaletik abiatuta, Gida honek probintzian sortutako arkitektura ale nabarmenak jasotzen ditu, 1960 inguruan hasitako industrializazio orokorra artekoak hain zuzen. Ez da zerrenda oso bat, ale erakusgarrienak baizik ez dira jaso eta.

    Eraikin bakotzeko argazkia, kokapena, dokumentazio grafikoa, datu kronologikoak eta egilea/k jasotzen dira.


    Irudiak

    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze Deba erdiko eskualdean agertzen da, eta liburuak honela dio:

    Eskualde honetako ipar aldean dago Soraluze, Elgoibar ela Bergara artean. Garrantzi estrategiko nabarmena izan zuen, bertan Real Fabrica de Armas ezarri baitzen XVI. mendean. Arrasateko altzairuaz eta Eibarko ela Elgoibarko arma-lantegiez baliaturik, Soraluzeko fabrika honek XIX mendera arte gorde zuen bere garrantzia. Garai horretan, Madozek dio hiribilduak 109 etxe zituela hiri-kaskoan eta 94 sakabanaturik. Udaletxea ere bazuen: plaza, espetxea, ostatua, eskola eta parrokia-eliza ere bai. Errege bidea ongi zegoen ala posta Bergaratik zetorren.

    1.86lean, 2.000tik gora biztanle zituela, arma fabrika pribatu bar ezarri zen. Euscalduna izenekoa eta industria modernoen ildokoa. Bigarren Karlistadaren ostean, enpresak krisialdi larria izan zuen eta desagertu egin zen. Beste elkarte batek erosi zuen eta honek instalazioak.,behin berrituta, artilleriako kanoiak, metrailadoreak eta munizioa egiteko erabili zituen. 1908an berriro aldatu ziren labeak eta horrela jarraitu zuen harik eta 1935ean kapital espainiarrak erosi zuen arte. Izan berría hartu zuen: Sociedad Anonima de Placencia de las Armas. 1976an bota zuten. Bere historian zehar, enpresa honen inguruan makina bat arma lantegi sortu ziren, txikiagoak, haren lepotik. 1935ean. Soraluzek 3.000 biztanle zituen. 30etik gora lantegi txiki eta arma fabrika. Hiri dinamismoa urria zen. eta Sociedad Anonima de Placencia de las Armas-eko langileentzako etxeak konpainiak berak egin zituen. Etxe taldeari Alejandro Calonge deitu zitzaion. Geroago, 1940an, bigarren promozioa egin zen: Serafín Acholegui. Hurrengo hamarkadan ez zen besteetan izandako jauzi demografikorik aman. 1950ean. 3.491 biztanle zituen. 1960 eta 1970 hamarkadetan eman ziren aldakuntza eta hazkunde aipagarrienak.

    Hiru eraikin aipatze dira:

    • a
    • b
    • c


    Erreferentziak

    Basques et Navarrais (1878) Lucien-Louis Lande. Parisko Liburutegi Nazionala (Bibliotheque Nationale de Paris)