Gizartea. Per capita errenta. Banaketa (eu)
- Per capita errentak ikusteko, sakatu hemen.
- Per familia errenten banaketa ikusteko, sakatu hemen.
Per capita errentak, berez, ez da adierazlerik onena gizarte bat aberatsagoa edo pobreagoa den esateko; horretarako askoz egokiagoa da per familia errenta. Hala ere, jeneroen arteko alde ekonomikoak aztertzeko datu asko ematen ditu, eta halaxe landuko dugu sarrera honetan.
Jeneroen arteko aldea: bilakaera
2019 urteko datuak, nahiz eta onak ez izan, aurreko urteetakoak baino hobeak dira.
2001 urtean emakumeen per capita errenta gizonen %30a zen. Arrazoi nagusia biztanleria aktiboa zen, orduko gizon langileen kopuruak andreena bikoizten zuen eta (%58 vs. %33). Gainera, emakumeen profil profesionalak ere eskasagoak ziren eta soldatak, beraz, apalagoak[1].
Ordutik hona, bi epe nabaritzen dira. Hasierakoan (2001-2013) emakumeen errentak gizonarenak baino azkarrago hazten dira, gehien bat andra gehiago sartu zirelako lan merkatuan (%33tik %41ra pasa zen); soldatak ere altuagoak izango ziren, belaunaldi gazteak prestatuagoak datoz eta.
Bigarren epean (2013-2019) hazkunde erlatibo hau ia gelditu da, gora-beherak gora-behera. Aztertu beharko zen zergatik, epe honetan emakumeen biztanleri aktiboak gora egin duelako, pixkat (%41tik %43ra), eta heziketa maila hobetu dutela.
Pertzentzilak jeneroka: 2017 urteko egoera
Pertzentila Gizonak Emakumeak Guztira 20. pertzentila 9.464 € 30 € 2.332 € 25. pertzentila 12.071 € 1.113 € 5.743 € 30. pertzentila 14.765 € 3.078 € 8.387 € 40. pertzentila 20.103 € 7.529 € 11.778 € 50. pertzentila 23.961 € 10.388 € 16.178 € 60. pertzentila 27.656 € 13.289 € 21.285 € 70. pertzentila 31.538 € 17.397 € 25.933 € 75. pertzentila 33.060 € 20.094 € 28.623 € 80. pertzentila 36.032 € 23.048 € 31.619 € 90. pertzentila 43.922 € 32.696 € 39.340 € 95. pertzentila 55.171 € 41.868 € 48.474 € 99. pertzentila 105.221 € 62.612 € 81.383 €
Pertzentilek erakusten duten grafikak pertsonen sarrera maila adierazten du. 2017 urtean %40ko pertzentilek 11.778 €tako errenta zuen: honek esan nahi du data horretan Soraluzeko biztanleen %40ak errenta hori baino gutxiago kobratzen zuela, eta gainontzeko %60ak gehiago.
Grafikak gizonen eta emakumeen pertzentilak erakusten ditu. Nabarmentzen den lehen gauza zera da, urte horretan gizonek emakumeek baino gehiago dezente gehiago irabazten zutela[2]
Gogoratu 2017 urtean Espainiako gutxieneko soldata (SMI) hileko 707,7 €takoa zen, urteko 707,7 € x 14 hilabete = 9907,8 €; hau da, 10.000 bat euro. Emakumeen erdien errentak SMIa baino txikiagoak ziren, arrazoi desberdinengatik: soldatapeko lanik egiten ez zutelako, pentsio baxuak zituztelako, egun osoan jarduten ez zirelako... Nolabait esateko, lan mundutik kanpo zeuden. Gizonen kasuan, %20a zen lan mundutik kanpo zena.
Eta lan munduan sartu eta gero gauzak ez ziren parekideak. Lan egiten zituzten emakumeen %60ak (hau da, emakume guztien 30a) 10.000 eta 25.000 €tako sarrerak zituen, gutxi gorabehera. Gizonen kasuan, ehuneko hau % 37a da (hau da, gizon guztien %30a).
Eta 25.000 euro (bi SMI t'erdi) baino errenta altuagoak emakumeen %20ak zuen (lan egiten zutenen %40ak), eta gizonen %50ak (lan egiten zutenen %63ak).
Erreferentziak
- Datuen Excela ekartzeko Biltegi digitalera joan.
- EUSTAT. Pertsona eta Familia-Errentaren estatistika (2001-2017).
- ↑ Gogoratu hemen ez direla sartzen beltzean edota soldata barik lan egiten zutenak: umezaintzan, gaixoen zaintzen, kontratu gabekoak, etxekoandreak...
- ↑ Errenta osoaren barruan errenta mota asko batzen dira. Handienak lan errentak badira, transferentziakoak ere garrantzitsuak dira. Eta honetaz gain kapital errentak eta jarduerenak daude.