Difference between revisions of "Gizartea. Per familia errenta. Banaketa (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
 
Line 1: Line 1:
 
::<small>''Per familia'' errenta ikusteko, sakatu [[Gizartea. Per familia errenta (eu) | hemen]].</small>
 
::<small>''Per familia'' errenta ikusteko, sakatu [[Gizartea. Per familia errenta (eu) | hemen]].</small>
 +
 +
::<small>''Per capita'' errenten banaketa ikusteko, sakatu [[Gizartea. Per capita errenta. Banaketa (eu) | hemen]].</small>
 +
  
 
==Pertzentilak==
 
==Pertzentilak==

Latest revision as of 00:43, 15 February 2020

Per familia errenta ikusteko, sakatu hemen.
Per capita errenten banaketa ikusteko, sakatu hemen.


Pertzentilak

Soraluzeko familien errenta bilakaera, pertzentilean
Urtea 10.
pertzentila
20.
pertzentila
25.
pertzentila
30.
pertzentila
40.
pertzentila
50.
pertzentila
60.
pertzentila
70.
pertzentila
75.
pertzentila
80.
pertzentila
90.
pertzentila
95.
pertzentila
99.
pertzentila
2013 8.845 € 13.670 € 16.315 € 18.448 € 23.084 € 27.693 € 33.394 € 41.631 € 45.724 € 50.716 € 65.429 € 80.015 € 121.675 €
2014 8.711 € 12.913 € 14.953 € 17.727 € 22.645 € 27.394 € 33.148 € 40.494 € 44.880 € 49.851 € 65.195 € 79.777 € 127.293 €
2015 8.904 € 13.314 € 15.771 € 18.159 € 22.984 € 28.338 € 34.768 € 41.475 € 46.195 € 51.629 € 68.190 € 86.559 € 136.304 €
2016 9.173 € 13.939 € 16.479 € 19.313 € 24.643 € 30.539 € 36.629 € 44.691 € 49.118 € 55.226 € 72.956 € 93.568 € 143.304 € 2017 9.037 € 14.126 € 16.782 € 19.769 € 25.457 € 31.223 € 36.834 € 44.611 € 49.074 € 55.610 € 72.050 € 90.324 € 146.833 €
Igoera % 2,2 % 3,3 % 2,9 % 7,2 % 10,3 % 12,7 % 10,3 % 7,2 % 7,3 % 9,6 % 10,1 % 12,9 % 20,7

Pertzentilek erakusten duten grafikak familien aberastasuna edota pobreziak adierazten du. 2017 urtean %40ko pertzentilek 19.769 €tako errenta zuen: honek esan nahi du data horretan Soraluzeko familien %40ak errenta hori baino gutxiago kobratzen zuela, eta gainontzeko %60ak gehiago.

Pertzentilen grafikak bi gauza erakusten ditu. Alde batetik, urteko bakoitzeko marrak familien arteko desberdintasuna erakusten du (marra horizontala balitz familia guztiek errenta berdina izango zuten, marra zenbat eta aldapatsuagoa izan, orduan familien arteko desberdintasun handiagoa dago). Bestetik, bi urtetako marrak alderatuz bilakaera ikusten da (urte zaharra aldapatsuagoa bazen, errenta banaketa orekatze ari dela seinale; urte berria aldapatsuagoa bada, errenta banaketa desorekatuagoa dela esan nahi du).

Soraluzeko bost grafikak aldapatsu ba dira ere, %80 arte aldapa berbera erakusten dute; hau da, familien arteko desberdintasuna nahikoa homogeneoa da... azken muturrera heldu arte: %80-%90 tartean aldapa handitzen da, eta azken tartean oraindik gehiago: aberatsak aberatsagoak dira.

Lau urtetako (2013-2017) bilakaerari erreparatzen badiogu (aldizkako marra gorria), hiru tarte agertzen dira. Famili pobreen errentak (%30 artekoak) oso gutxi hazi dira, %2,8 guztira; lanpostu eskasak dituztelako edo, nahiz eta pobre "zaharrek" hobera egin, pobre "berriak" etorri direlako. Tarteko familiek (%40 eta %90 artekoak) %9,3 hobetu dituzte errentak, batzuk gutxiago (%7,2) eta beste batzuk gehiago (%12,7). Familia aberatsenek (%90tik gorakoek), berriz, bilakaera ezin hobea izan dute, errenta igoerak %12,9 eta %20,7koak izan dituzte eta.


E.A.E.-ko hamarrenekin alderaketa

Soraluzeko familien errenta, E.A.E.-ko dezilekin alderatuta
Urtea 1. dezila 2. dezila 3. dezila 4. dezila 5. dezila 6. dezila 7. dezila 8. dezila 9. dezila 10. dezila
2013 % 11,8 % 11,2 % 12,1 % 12,5 % 10,7 % 8,8 % 9,2 % 9,8 % 8,3 % 5,6
2014 % 11,9 % 12,7 % 11,5 % 11,9 % 10,8 % 9,6 % 8,2 % 10,5 % 7,4 % 5,6
2015 % 12,0 % 11,9 % 11,9 % 11,0 % 10,9 % 9,3 % 9,3 % 9,4 % 7,0 % 7,2
2016 % 11,2 % 11,9 % 10,8 % 11,6 % 10,4 % 8,8 %10,0 % 9,1 % 8,7 % 7,5
2017 % 12,0 % 11,4 % 10,4 % 10,3 % 11,5 % 9,8 % 9,9 % 8,8 % 8,7 % 7,2

E.A.E.-ko familia guztiak errentaren arabera ordenatu eta gero, hamar multzotan (hamarrenak, dezilak) banatu daitezke. Hamarren edo dezil bakoitzan dauden familiak bi errenta maila artean daude. Esateko, 6. hamarrenean edo dezilan daudenak familien E.A.E.-ko %50ak baino errenta altuagoa dute, baina beste %40ak baina txikiagoa.

Grafika honek Soraluzeko familien errentak eta E.A.E.-ko familien errentak alderatzen ditu. Hau da, ikuspegi orokorrean aberatsagoak edo pobreagoak gauden. Marrak horizontzalak balira (dezil guztiak %10an) Soraluzeko aberastasun profila eta E.A.E-ko familiena berdina izango zen. Aberatsagoak bagina, azpitik egongo ginake ezkerreko deziletan, eta gainetik eskumakoetan; hau da, familia pobre gutxiago izango genituzke, eta familia aberats gehiago.

Orokorrean, Soraluzeko familiek E.A.E.-ko familiek baino errenta txikiagoak dituzte: ezkerreko deziletan, "pobreen" deziletan, familien %10a baino gehiago dago, eta eskumakoetan, "aberatseen" deziletan, alderantziz gertatzen da. Dena dela, 2013-2017 epean distantzia hau pixkat murriztu da.


Desberdintasun ratioak

Soraluzeko familien errenta, desberdintasun ratioak
Urtea Azpiko %20en
errenta[1]
Gaineko %20en
errenta[2]
20/80 ratioa Azpiko %50en
errenta[3]
Gaineko %50en
errenta[4]
50/50 ratioa
2013 7.263 € 73.287 € % 9,9 15.325 € 52.037 € % 29,5
2014 6.954 € 73.544 € % 9,5 14.825 € 51.699 € % 28,7
2015 7.523 € 78.853 € % 9,5 15.418 € 54.663 € % 28,2
2016 8.001 € 83.390 € % 9,6 16.379 € 57.987 € % 28,2
2017 7.749 € 85.638 € % 9,0 16.607 € 59.110 € % 28,1

Ratio hauek familia pobreenak eta aberatsenak alderatzen dituzte, desberdintasunak nabarmentzeko.

Hiru ondorio atera daitezke:

  • Familien %20 pobreenek %20 aberatsenen hamarrena kobratzen dute.
  • Familiak erdi eta erdi banatzen, pobreenek aberatsenen laurdena pasatxo kobratzen dute (%28a).
  • 2013-2017 epean desberdintasunak pixka bat areagotu dira.


Erreferentziak

  • Datuen Excela ekartzeko Biltegi digitalera joan.
  • EUSTAT. Pertsona eta Familia-Errentaren estatistika (2013-2016).
  • EUSTAT. Pertsona eta Familia-Errentaren estatistika (2013-2016).
  • EUSTAT. Pertsona eta Familia-Errentaren estatistika (2013-2016).
  • Diru-sarrera txikienak dituzten familien %20ren batez besteko errenta.
  • Diru-sarrera handienak dituzten familien %20ren batez besteko errenta.
  • Diru-sarrera txikienak dituzten familien %50ren batez besteko errenta.
  • Diru-sarrera handienak dituzten familien %50ren batez besteko errenta.