Gure Karlos erregeaz (eu)

From Sorapedia
Revision as of 01:19, 25 March 2021 by Jcao (talk | contribs)
(diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
Jump to: navigation, search
Izenburua Gure Karlos erregeaz
Egilea/k ezezaguna
Hizkuntza Euskaraz
Iturria Rosalia Izagirre
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

Gure Karlos erregeaz
ondo gera oroitzen:
Euskal-Errietan
anaiak alkar iltzen,
eurak Durango'n bailerik baile
neskatxak engañatutzen...
Gure lege zarrak
esku onetan zebiltzan.


Jaime hirugarrena
Españian errege
jaimista batzuek
jarri omen nahi dute,
…/…
jaimista euskalduna
noizbait esnatu zaitez.


Azalpenak

Aurreko bertsoak bigarren karlistadakoa (1872-1876) ematen du, orduko jauntxoak kritikatuz. Bertan agertzen den Karlos erregea Carlos María de Borbón y Austria-Este, Carlos VII (1848–1909) izan daiteke.

Bigarren bertsoa, berriz, urte batzuk geroago prestatuko zuten: Carlos aita hil eta gero, Jaime semea errege izendatu zuten, Jaime III (1909-1931).

Dena dela, bigarren bertso honek jatorrizkoa[1] ordezkatzen du:

Osaba-illobak
asarretu-papera
ederki egin zuten
guri jartzeko gerra:
relijioa aotan artu
eta mutillak iltzera.
Karlista euskalduna,
lotsatzen ez al zera?

Berrogetamar urte geroago Andres Ezenarro Urzelai musikariak doinua bera erabili zuen Hau da barregarria bertsoa paratzeko.


Irudiak

Handitzeko sakatu gainean


Erreferentziak

  1. Gerrateko ibilerak (I). Iñaki Alkain eta Antonio Zavala. Auspoa Liburutegia (1981). Ondarruko Gazagatarren familiko Andre Bixentari jasotakoak: Guziak sei izango ziran bañan nik orain bi dauzkat buruan.