Gvipvscoa (eu)

    Sorapediatik
    Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
    Gvipvscoa/ Guipuzcua
    Egilea Lambert Andreae
    Johannes Matalius
    Urtea 1595
    Hiria Amsterdam / Kolonia
    Tamaina
    Gvipvscoa (Lambert Andreae 1595).jpg


    Mapa zertan den

    Mapa honi buruz bi jatorri aipatzen dira.

    Mapa Lambert Andreae-rena izan daiteke, Amsterdam-en inprimatutako Konrad Löw-en liburuan agertzen dela: Hispania, Francia, Austrasia & Heluetia geographice historiceq[ue] tabulis aeneis delineatae : in qua singularum cuiusque prounciarum natura, caeli soliq[ue] constitutio, incolarum mores, civitatum oppidorumque nominis origines, & Provinciae cum externis commercia, & earum propiae artes, una cum Principum qui eis praefuerunt serie ac genere sic indicantur...

    Edo Johannes Matalius-ena (1520-1597) da, eta Atlas Hispania tabulis aeneis expressa bildumaren parte da, Kolonian argitaratua. Mapaz gain, liburu honetan Gipuzkoako azalpena dator, eta Asturietako[1], Bizkaiako eta Gipuzkoako 64 herrien izenak.


    Irudiak


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze inguruko herriak baino nabarmenagoa agertzen da.

    Gainera, 64 herrien izenen artean agertzen da, Pasaia (Passage) eta Pravia (Prauia) artean.


    Bitxikeriak

    Iparra goian egon beharrean, mapa honetan eskuman geratzen da.


    Erreferentziak

    1. Bi Asturiak: Oviedokoa eta Santillanakoa.