Herlaibiako zubia (eu)

From Sorapedia
Revision as of 00:18, 18 April 2021 by Jcao (talk | contribs)
(diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
Jump to: navigation, search
Herlaibiako zubia / Errekaldeko zubia (lehen)
Errekaldeko harpasuak (Florencio Lamot 1756).jpg
Ibaia Erlei
Urtea XVI mendea
Mota Harrizkoa
Luzeera
Zabalera
Altuera
Erabilera Errepidea


Azalpen orokorrak

Soraluzetik pasatzen ziren bi errepideek hainbat erreka zeharkatzen zituzten. Hasiera batean ibiak bilatu bazituzten ere, garraioa errazteko zubiak eraiki zituzten; aurretik egurrezkoak, eta harrizkoak gero.

Erlei errekaren gaineko zubiari, aspaldian, Errekaldeko zubia esaten zitzaion. Baina ez da nahastu behar gaur eguneko Errekaldeko zubiarekin, Deba ibaiaren gainetik egindakoarekin.

Ez da erreza jakitea Herlaibiako harrizko zubia noiz egin zuten, eta topatutako dokumentazioak ez du laguntzen: 1691 urtean M. de Soroeta harginak Herlaibiako zubian aritu zen, baina ez dago garbi harrizko zubi berria egin zuen, ala zegoena konpondu besterik ez.

Irailak 12ko agiri batean, "egin zuen zubia, Errekaldekoa izenez" agertzen bada [1], irailak 29ko beste agiri batean ordainketa agertzen da, "Errekaldeko zubia zuzentzen hartu zuen lanarengatik"[2].

Harrizko zubi hau Lamoten grabatu ospetsuan ikusi daitekeena da, Herlai ibian, hain zuzen. Erlei erreka oso zabala ez denez, zubi motza izango zen. Zabaleran, berriz, errepideak beste.

Gerora errepidea zabaltzearekin batera zubia ere zabalduko zuten. Eta errepidearen alboetan etxeak egin zituzten, eta Erlei erreka estali, eta... gaur egun, zubia egon badago, baina errepidearen azpian, eta ez dago ikusteko moduan.

Hala ere, izena ez zen guztiz ahaztu. Eta XX mende hasieran Atxuri eta Maspe arteko zubi berria egin zutenean, askok eta askok Errekaldeko zubia esaten zioten, nahiz eta Errekalden ez egon.


Kokapena

Loading map...


Erreferentziak

  1. "el puente que hiço llamado de Recalde" (Soraluzeko Udalaren Kontu Erregistroa, F atala, 1. bulegoa, 1. seriea, 8. liburua 1691/09/12).
  2. "por el travaxo que tuvo en adrezar la puente de Recalde" (Soraluzeko Udalaren Kontu Erregistroa, F atala, 1. bulegoa, 1. seriea, 8. liburua 1691/09/12).