«Herriko iturriak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    38. lerroa: 38. lerroa:
    ==Azken urteetako iturriak==
    ==Azken urteetako iturriak==
    Inguruko herri guztien antzera, 1950-60 hamarkadatan Soraluze asko hazi zen. Etxe berri asko eraiki ziren, eta hainbat iturri berri ere. Eta inoiz iturri zaharrak desagertu egin dira:
    Inguruko herri guztien antzera, 1950-60 hamarkadatan Soraluze asko hazi zen. Etxe berri asko eraiki ziren, eta hainbat iturri berri ere. Eta inoiz iturri zaharrak desagertu egin dira:
    * 1960. hamarkadan [[Soraluze Kirol Bazkuna (eu)|Soraluze Kirol Bazkunak]] [[Ospital iturri (eu)|Ospital iturria]] berregin zuen. Sagar-errekako iturri hau jubilatuen helburua izaten zen, beraien ibileratan.
    * 1960. hamarkadan [[Soraluze Kirol Bazkuna (eu)|Soraluze Kirol Bazkunak]] [[Ospital iturria (eu)|Ospital iturria]] berregin zuen. Sagar-errekako iturri hau jubilatuen helburua izaten zen, beraien ibileratan.
    * 1967 urtean, [[Zubi Nagusia (eu)|Zubi Nagusia]] zabaltzearekin batera, Andikokaleko iturria Zubi Nagusira ekarri zuten.  
    * 1967 urtean, [[Zubi Nagusia (eu)|Zubi Nagusia]] zabaltzearekin batera, Andikokaleko iturria Zubi Nagusira ekarri zuten.  
    * Ezozibidean, bertako auzo berria urez hornitzeko.
    * Ezozibidean, bertako auzo berria urez hornitzeko.
    67. lerroa: 67. lerroa:
       43.177102,-2.416502 ~Kañoi fabrikaren iturria;
       43.177102,-2.416502 ~Kañoi fabrikaren iturria;
       43.173998,-2.413643 ~Zubi Nagusiko iturria;
       43.173998,-2.413643 ~Zubi Nagusiko iturria;
       43.172492,-2.425508 ~[[Ospital iturri (eu) | Ospital iturria]]~Kukupe / Zaharrena;
       43.172492,-2.425508 ~[[Ospital iturria (eu) | Ospital iturria]]~Kukupe / Zaharrena;
       43.177905,-2.415922 ~Ezozibideko iturria;
       43.177905,-2.415922 ~Ezozibideko iturria;
       43.177138,-2.420318 ~Sagar-errekako iturria;
       43.177138,-2.420318 ~Sagar-errekako iturria;
    82. lerroa: 82. lerroa:


    [[Kategoria: Geografia eta Ingurumena]]
    [[Kategoria: Geografia eta Ingurumena]]
    [[Kategoria: Iturriak]]

    14:18, 25 urria 2019(e)ko berrikuspena

    Mendietako iturriak ikusteko, sakatu hemen.

    Soraluzeri buruz idatzi zutenek behin baino gehiagotan esan zuten baserrietako iturrien ura oso ona zela, baina kalekoena gutxi eta kalitate eskasekoa. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:

    Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.


    Plaza Barriko iturria (Soraluzeko Udala 2018)

    Herriko iturri zaharrenak

    Hasiera baten, eta herria oso handia ez zenez, bertako iturriak gutxi ziren:

    • Plaza Zaharreko iturria. Aurretik nun zegoen ez badakigu ere, 1804-1809 urteetan Erregetxea egin zutenean hormaren erdi erdian jarri zuten.
    • Errabaleko iturria. Erregetxe zaharraren aurrekaldean zegoen. Bertara zetozen mando eta zaldientzat egokia, aska ederra zuen baina iturririk ez, ura menditik zuzenean sartzen zen, eta harri handi bat zuen emari handiak frenatzeko.
    • Atxurikoa. Herlaibiako iturria zen, Erlei errekaren ertzean, Atxuri eta Errekalde artean.
    • Aranekoa. Iturburuari izena ematen diona.

    Sebastian de Miñanok esan zuen moduan, iturri hauek oso emari eskasekoak ziren, eta dira.


    Plaza Barriko iturri berria

    1809 urtean Erregetxe berria erabiltzen hasi ziren, baina Erregetxe zaharrak ez bezala, honek ez zuen inguruan ez ganorazko iturririk, ez eta askarik, eta mandozainentzat arazoa izaten zen.

    1820 hamarkada bukaeran iturri berria egiteko asmoa sortu zen. Bultzatzaile nagusienetako bat Ambrosio Maria de Aldasoro jauna izan zen. Aurretik alkatea izan zen, eta 1831 urtean, Udalak Plaza Barriko iturria eraikitzea erabaki zuenean, alkateordea. Eta halaxe esan zuen orduko Udal bileran:

    ...edateko ur faltak herritarren artean sortutako beharra hain handia izanik, eta kontuan hartuta Arane iturriak oso ur gutxi ematen duela eta Errekaldekoa kalitate oso txarrekoa dela eta, medikuaren esanetan, edanez gero gaixotzeko arriskua dagoela, ona litzateke herriarentzat Ipiñarrieta baserritik gertu dagoen iturburua aprobetxatzea.

    Urte hartan hasi eta bukatu egin zituzten bai Ipiñarrietatik zetorren ubidea, baita Plaza Barriko iturria ere.

    Bertako iturria hornitzeaz gain, ekarritako ura beste iturri eta labadero hornitzeko erabili zuten: Zubi Nagusiko alboan eraiki zuten labadero berrira, Gabolatseko iturri eta labadero berrietara, eta Andikokalera, Zubi Nagusiaren beste ertzean egin zuten iturrira. Gerora (1894 urtean) Elizburuko iturria ere Ipiñarrietako urez hornitu zuten.


    XIX-XX mende bueltako iturriak

    XX mendearen bueltan iturri berri bat egin zen, eta beste bat konpondu:


    Azken urteetako iturriak

    Inguruko herri guztien antzera, 1950-60 hamarkadatan Soraluze asko hazi zen. Etxe berri asko eraiki ziren, eta hainbat iturri berri ere. Eta inoiz iturri zaharrak desagertu egin dira:

    • 1960. hamarkadan Soraluze Kirol Bazkunak Ospital iturria berregin zuen. Sagar-errekako iturri hau jubilatuen helburua izaten zen, beraien ibileratan.
    • 1967 urtean, Zubi Nagusia zabaltzearekin batera, Andikokaleko iturria Zubi Nagusira ekarri zuten.
    • Ezozibidean, bertako auzo berria urez hornitzeko.
    • Igaraten, Sagar-errekan hasieran, metal-ura zuen iturria zegoen. Saihesbidea egiterakoan (1985) desagertu zen.
    • XX mende bukaeran Gol enpresa zabaldu zutenean, Errotabarri bota eta leku hartan iturri berria jarri zuten.
    • Urte haietan ere Errabaleko iturria itxi eta desagertarazi zuten.
    • Azkenik, XX mende hasieran haur-parke gehienetan bere iturria jarri dute: Sagar-erreka, Txurruken, Arrizabaleta, Olea...


    (Handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Urdinez, desagertutako iturriak)

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak

    1. Iturriak eta urteurrenak. Mengela (Soraluzeko jaiak 1994)