«Hiltegi zaharra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    25. lerroa: 25. lerroa:
    Placencia de Soraluze hiribildua sortu zutenean (1343) eraikitako esparrua Kalebarren 5 arte heltzen zen. Hurrengo mendeetan Plaza Zaharrerutz luzatu zuten herria. Dena dela, orube honetan ez zuten ezer eraiki, eta jaietan zezen-korta moduan erabiltzen zen.

    1730eko maiatzaren 19an Soraluzeko herritarrak bilduta, Martin Isasi Isasmendi alkate jaunak proposamena egin zuen herriko plazan<ref>Gaur egungo Plaza Zaharra, garai batean Kalebarrengo Plaza Berria.</ref>, zezendegiak zeuden lekuan, etxe berria egiteko<ref>(Soraluzeko Udalaren Eskritura Publikoen Erregistroa 1730/05/19).</ref>. Etxe berri honetan zezendegi berriak, harategi berria, harakinarentzako bizilekua eta balkoi luzea egingo zuten, udalgizonek handik zezenak behar bezala ikusteko.
    1730.eko maiatzaren 19an Soraluzeko herritarrak bilduta, Martin Isasi Isasmendi alkate jaunak proposamena egin zuen herriko plazan<ref>Gaur egungo Plaza Zaharra, garai batean Kalebarrengo Plaza Berria.</ref>, zezendegiak zeuden lekuan, etxe berria egiteko<ref>Mención a la providencia de" fabricar una casa en el mismo sitio de los toriles, que sirva de carnicería (Soraluzeko Udalaren Eskritura Publikoen Erregistroa 1730/05/19).</ref>. Etxe berri honetan zezendegi berriak, harategi berria, harakinarentzako bizilekua eta balkoi luzea egingo zuten, udalgizonek handik zezenak behar bezala ikusteko.

    Hilabete bat beranduago hornikuntzak esleitu zituzten: zimenduentzako Bergarako karea 300 anega, Andrés de Mendiola soraluzetarrari anegako 8 kuartotan; behar den Elgoibarko kare zuri guztia, Antonio de Olavegoitia soraluzetarrari, anegako 8 kuartotan; teilak, Joseph de Garay Elorza bergararrari millako 97 erreal kuartotan; adreiluak, Francisco de Zulaiher soraluzetarrari milako 73 erreal kuartotan.

    Hauxe da oraingo bertsioa, 14:44, 18 azaroa 2021 data duena

    Hiltegi zaharra / Mataderua / Carniceria
    23 Hiltegi zaharra. Lehen.jpg
    Estiloa Barrokoa
    Mendea XVIII
    Kokapena Plaza Zaharra
    Mota Arkitektura

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...

    Azalpena eta historia

    Placencia de Soraluze hiribildua sortu zutenean (1343) eraikitako esparrua Kalebarren 5 arte heltzen zen. Hurrengo mendeetan Plaza Zaharrerutz luzatu zuten herria. Dena dela, orube honetan ez zuten ezer eraiki, eta jaietan zezen-korta moduan erabiltzen zen.

    1730.eko maiatzaren 19an Soraluzeko herritarrak bilduta, Martin Isasi Isasmendi alkate jaunak proposamena egin zuen herriko plazan[1], zezendegiak zeuden lekuan, etxe berria egiteko[2]. Etxe berri honetan zezendegi berriak, harategi berria, harakinarentzako bizilekua eta balkoi luzea egingo zuten, udalgizonek handik zezenak behar bezala ikusteko.

    Hilabete bat beranduago hornikuntzak esleitu zituzten: zimenduentzako Bergarako karea 300 anega, Andrés de Mendiola soraluzetarrari anegako 8 kuartotan; behar den Elgoibarko kare zuri guztia, Antonio de Olavegoitia soraluzetarrari, anegako 8 kuartotan; teilak, Joseph de Garay Elorza bergararrari millako 97 erreal kuartotan; adreiluak, Francisco de Zulaiher soraluzetarrari milako 73 erreal kuartotan.

    Etxe berria egiten (gero hiltegi zaharra izenez ezagutuko zena), urte hartako ekainaren 19an hasi ziren. Urtebete geroago (1731/10/04) Azkoitiko Joseph de Lizardi maisuak harginen zein arotzen lanak aztertu zituen. Harri lanak Soraluzeko Pedro de Azkarate eta Eibarko Zeledon de Etxebarria harginek egin zituzten, 8.012 marabeditan; egur lanak, berriz, Bergarako Andrés de Aldaeta eta Francisco de Muguerza arotzek, 73 marabeditan.

    1733 urtean, berriz, lanak ez ziren oraindik bukatu[3], teilak eta adreiluak eraman behar izaten ziren[4]. Agian lehen bi solairuak eginak izango ziren, eta hirugarrena zen teilatua faltako ziren?

    Aurreko plazan zezenak jokatu nahi izan zituztenean ordea, Joakin Larreategi apaiza (Arregi Garaikoa etxeko maiorazkoa) kontra atera zitzaien, plazako lurrak bereak zirela esanez. Udalgizonek, berriz, laster frogatu zuten lurrak herriari zezenplaza egiteko laga zizkiotela. Beraz, handik aurrera han korritu ziren zezenak soraluzetarren gozagarri, Lamot-en grabatuan ederki asko ikus daitekeen.

    Zezenketa Plaza Zaharrean (Josepf Florencio Lamot 1756)

    Eguneroko jarduera

    Bertan zezenak eta txerriak hiltzen ziren. Gainontzeko animali motak (ardiak, oiloak, untxiak...) harategietan hiltzen ziren, edota etxeetan.

    Hil baino lehen albaitariak aztertu behar zuen ganadua, eta hil ostean okelaren kalitatea ere. Zezenak etxe barruan akabatzen ziren; hiltzeko ez zen puntilarik erabiltzen, baizik eta bekokian burnizko mailu batez jotzen zituzten.

    Txerriak, berriz, kanpoan hiltzen ziren, Plaza Zaharrean. Lepotik burnizko kako batetik oratu eta mahai txiki baten gainean jartzen zen; orduan harakinak eztarriko zaina mozten zion ganibet handi batekin; txerria txilioka odolusten zen, bizpahiru lagunek eusten zutela.

    Sabela zabaldu eta barrukoak atera ostean lurrean etzan, garoaz estali eta erretzen zuten, azala garbitzeko. Azkenik, harakinak bere harategia eramaten zuen, eta lepoan haga bat sartuta kanpoaldean zintzilikatzen zuen, harategi guztietan horretarako zegoen kako batetik (oraindik bakar batzuk ikusi ahal dira).

    Azken urteak[5]

    Hiltegi zaharrak jatorrizko helburuak bete zituen berrehun eta hogei urte baino gehiagotan: harategia, etxebizitzak, zezen korta eta zezenketak ikusteko balkoia. Honetaz gain, Kalebarren aldean Gayarre zinemaren kartelerak egoten ziten.

    1960ko hamarkadan udal hiltegi berria egin zuten Sagar-errekan, eta hiltegi zaharra erabiltzeari utzi zioten. Eraikina hainbat urtetan lagata egon ondoren, 1970 hamarkadan bota zuten.

    Ostera, orube hartan Anbulatorio berria[6] egin zuten eta 1985 urtean zabaldu.

    Erreferentziak

    1. Gaur egungo Plaza Zaharra, garai batean Kalebarrengo Plaza Berria.
    2. Mención a la providencia de" fabricar una casa en el mismo sitio de los toriles, que sirva de carnicería (Soraluzeko Udalaren Eskritura Publikoen Erregistroa 1730/05/19).
    3. Beste iturrien arabera, 1731.eko urrian hiltegi zaharra bukatua zuten bere balkoi eta guzti.
    4. "...conduzir y entregar en la Plaza pública de la villa de Placencia toda la teja necesaria para la casa nueva que en dicha plaza se ha fabricado por la dicha villa de Placencia, al precio de 97 reales de vellón el millar, y cada millar de ladrillo que nezesitase la casa nueva, a razón de 73 reales" (Soraluzeko Udalaren Eskritura Publikoen Erregistroa 1733/11/12).
    5. Soraluze. Monografía histórica. (197 orrialdea)
    6. Behin behineko anbulatorioa Errekaldeko Mesedeetako Amaren ikastetxeko ikasgela berritan egon zen.