Hispania ex Archetypo Roderici Mendez Sylvae (eu)

    Sorapediatik
    Hispania ex Archetypo Roderici Mendez Sylvae
    Egilea T.C. Lotter
    Urtea 1757-tik aurrera
    Hiria Ausburgo
    Tamaina 52.2 x 63.0 zm


    Mapa zertan den

    Georg Matthäus Seutter (Matthias Seutter ere, 1678-1757) Augsburgoko argitaratzaile, kartografo eta grabatzaile alemaniarra izan zen. 1678an jaio zen urregile baten seme gisa. Nürnberg-eko J. B. Homann-en ikasketak egin ondoren, Augsburgo jaioterrira itzuli eta Jeremiah Wolf-en argitaletxean lan egin zuen. 1707an bere argitaletxe arrakastatsua sortu zuen eta mapak, atlasak eta globoak ekoitzi zituen. 1757an hil ostean, enpresa hiru lagunen eskuetara pasa zen: Albrecht Carl semea, eta bi semeorde, G. B. Probst eta T. C. Lotter[1]. Azken hau benetako ordezkotzat hartu izan zen, eta garaiko kartografo ospetsuenetakoa izan zen.

    Mapa hau egiteko Rodrigo Méndez Silva-ren eredua jarraitu zuten, Guillaume Delislek hobetua. Mapa guzti hauek oso antzekoak dira.


    Soraluzeri buruzkoak

    Gipuzkoako herri gutxi agertzen dira, eta horietako bat Soraluze.


    Bitxikeriak

    Bizkaia hirutan agertzen da: Bizkaia bera (Santander badiaraino heltzen dena, Gipuzkoa eta Araba (Avila jartzen du). Errioxak Arabako Sonsierra hartzen du.

    Euskalherria zeharkatzen duen bide nagusia ere erakusten du: Miranda - Gasteiz - Gatzaga - Arrasate - Urretxu - Tolosa - Irun - Baiona.


    Erreferentziak

    1. Suhia zela diote batzuk.