Hispania ex Archetypo Roderici Mendez Sylvae (eu)

    Sorapediatik
    Hispania ex Archetypo Roderici Mendez Sylvae
    Egilea G.M. Seutter
    Urtea 1735 ingurua
    Hiria Ausburgo
    Tamaina 52.2 x 63.0 zm
    Hispania ex Archetypo Roderici Mendez Sylvae (G.M. Seutter 1735).jpg


    Mapa zertan den

    Georg Matthäus Seutter (Matthias Seutter ere, 1678-1757) Augsburgoko argitaratzaile, kartografo eta grabatzaile alemaniarra izan zen. 1678an jaio zen urregile baten seme gisa. Nürnberg-eko J. B. Homann-en ikasketak egin ondoren, Augsburgo jaioterrira itzuli eta Jeremiah Wolf-en argitaletxean lan egin zuen. 1707an bere argitaletxe arrakastatsua sortu zuen eta mapak, atlasak eta globoak ekoitzi zituen.

    1757an hil ostean, enpresa hiru lagunen eskuetara pasa zen: Albrecht Carl semea, eta bi suhiak, G.B. Probst eta T.C. Lotter. Azken hau benetako ordezkotzat hartu izan zen, eta garaiko kartografo ospetsuenetakoa bilakatu zen.

    Mapa hau egiteko Rodrigo Méndez Silva-ren eredua jarraitu zuten, Guillaume Delislek hobetua. Mapa guzti hauek oso antzekoak dira.


    Soraluzeri buruzkoak

    Gipuzkoako herri gutxi agertzen dira, eta horietako bat Soraluze.

    T.C. Lotter inprimatutako mapa (1757 baino gerokoa)

    Bitxikeriak

    Bizkaia hirutan agertzen da: Bizkaia bera (Santander badiaraino heltzen dena, Gipuzkoa eta Araba (Avila jartzen du). Errioxak Arabako Sonsierra hartzen du.

    Euskal Herria zeharkatzen duen bide nagusia ere erakusten du: Miranda - Gasteiz - Gatzaga - Arrasate - Urretxu - Tolosa - Irun - Baiona.


    Erreferentziak