Historia. Burdin Aroa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:36, 7 urria 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Aurretik, Brontze Aroa

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen


    Kastroak

    Burdin Aroko[1] hainbat aztarnategi aurkitu dituzte Euskal Herrian, batzuk Soraluzetik nahikoa gertu: Munoaundi (Azkoitia-Azpeitia), Muru (Elgoibar) edo Murugain (Aretxabaleta).

    Baina ez da, oraindik behintzat, ezer agertu Muskiritsu mendilerroan edo Soraluzeko udalerrian.


    Ibi ondoko herrixka?

    Dena dela, honek ez du esan nahi Soraluzeko lurraldean biztanlerik ez zegoenik. Alde batetik, abeltzain familia edo talde batzuk ibiliko ziren mendietan, eta beste familia batzuk nekazaritzan arituko ziren gero Soraluze ("soro luzea") sortuko zen esparruan.

    Eta "soro luze" honen alboan Ibaizabal ibia zegoen, Deba ibaia zeharkatzeko tokirik aproposena[2]. Oso gune estrategikoa zen, bi bide garrantzitsu elkartzen zirela bertan eta: Arabako lautadatik itsasertzera zetorrena eta Bizkaiatik Akitaniarakoa.

    Kantauri-Pirineo mendilerroko mila kilometroetan mendate baxuena Arlaban da (498 m), eta handik pasatzen zen bide errezena, nahiz eta inguruko mendateak ere aspalditik erabiliak izan[3]. Bidea Deba ibaiaren paraleloan zetorren, eskuma aldetik batzuetan eta ezkerretik bestetan. Bergaratik aurrera eskumatik zetorren, Osintxu parean ezker aldera pasatzeko. Soraluzeko Ibaizabal ibian berriro zeharkatzen zuen Deba ibaia, gero Ezozia eta San Roketik Elgoibar aldera jotzeko, eta handik itsasertzera.

    Beste bidea Bizkaia eta Gipuzkoa lotzen zituen, Eibar aldetik Iruretik zetorrena, eta Irukurutzetatik Azkoitia aldera pasatzen zena. Bi bideek bat egiten zuten Deba ibaiko ibian, Ibaizabal izenekoan. XVIII. mende bukaeran Maltzagako bidea zabaldu zuten arte inguruko bidegurutze garrantzitsuenetakoa izan da.

    Ibiaren ondoan, "soro luze"aren alboan, bidaiari eta garraiolariei zerbitzuak emateko herrixka bat sortzea ez litzateke batere harritzekoa.


    Karistiarrak eta barduliarrak erromatarren garaian

    Karistiarrak eta barduliarrak

    Eta K.a. lehen mende bukaeran, Kantauriko gerrak prestatzeko, erromatarrak agertu ziren inguruan, Kortazarreko Haitzan castra aestiva bat ezarriz.

    Soldaduekin batera geografoak etorri ziren, bertakoen berri jasotzeko. Haien arabera (Estrabon, Plinio Zaharra, Ponponio Mela, Klaudio Ptolomeo...) Soraluze inguruan bi herri edo tribu bizi ziren: karistiarrak (mendebaldean) eta barduliarrak (ekialdean). Batzuren arabera Debarroan karistiarrek bizi ziren eta, beraz, Soraluze ingurukoak ere karistiarrak izango ziren. Besteon arabera, aldiz, bi herri hauek Deba ibaia zuten muga.


    Eta ostean, erromatarrak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen


    Erreferentziak

    1. Burdin Aroa. Wikipedia (eu).
    2. Gogoratu behar da garaimhaietan Maltzaga harkaitz arteko amildegia zela, bideak eta bertako bidegurutzea ez ziren zabaldu XVIII. mende arte.
    3. Lizarrate (San Adrian), esaterako.