«Historia. Erregea jaun eta jabe (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    77. lerroa: 77. lerroa:
    Abenduak 7an Acuñak foruak bertan behera utzi zituen, "desegokiro erabiltzeagatik", eta abenduak 24an herri "matxinoei" alkateak izendatzeko eskubidea kentzeaz gain, buruei heriotz zigorra ezarri zien.
    Abenduak 7an Acuñak foruak bertan behera utzi zituen, "desegokiro erabiltzeagatik", eta abenduak 24an herri "matxinoei" alkateak izendatzeko eskubidea kentzeaz gain, buruei heriotz zigorra ezarri zien.


    [[Fitxategi: Acuña_korrejidorearen_afera._Soldaduak.jpg | thumb | left | 300px | Soldaduak borrokarako prest]]
    ===Borrokak, Euskal Herrian===
    ===Borrokak, Euskal Herrian===
    1520/10/31an Uttechteko Hadrianok, nahikoa indarrak bildu zituelakoan, komuneroen aurkako borrokatan hasi zen. 1521.eko urtarrilan Busgosen komuneroek porrot egin zuten.
    1520/10/31an Uttechteko Hadrianok, nahikoa indarrak bildu zituelakoan, komuneroen aurkako borrokatan hasi zen. 1521.eko urtarrilan Busgosen komuneroek porrot egin zuten.

    01:57, 27 urria 2021(e)ko berrikuspena

    1520-1521 urteetan Gipuzkoan Acuña[1] errejidorearen afera izan zen, probintziako hiriak elkarren kontra jarri zituena, Soraluze tartean.

    Baina kasu honen bilakaeran beste bi gertaerek eragin nabarmena izan zuten: Nafarroako konkistak[2] (1512-1529) eta Gaztelako Komunitateen Gerrak[3] (1520-1522).


    Nafarroako inbasioa, kontraerasoa eta okupazioa bermatzea (1512-1515)

    Gaztelako Isabel erregina hil zenean, alaba Joana zen oinordekoa. Felipe senarrarekin aritu bazen ere, azken hau hiltzerakoan buruko gaixotasuna larritu egin zen. Orduan Aragoiko Fernando II.k, bere aitak, Gaztelako erregeordetza hartu zuen.

    Nafarroako Erresuman gauza ez ziren batere argiak. Agramondarren eta beaumondarren arteko gerra zibilak Fernandoren esku hartzea eragin zuen, Gaztelako gudaroste bat bertan ezarria zen, errege-erreginak behin eta berriz aldatzen ziren eta, azkenean, 1512.eko uztailak 21a, mugan zain zeuden Albako dukearen gaztelar gudarosteek eta aragoiarrek eraso egin, eta hilabete batzuetan Nafarroako Erresuma menderatu zuten.

    1512.eko udazkenean bertan, Nafarroako Katalina erreginak eta Joanes erregeak kontraerasoa jo zuten; hala ere, porrot egin zuten.

    Eta 1515.eko ekainak 11an Albako dukeak, Fernando Katolikoaren izenean, Nafarroa Gaztelako erresumara pasa zuen.


    Arazoak korapilatzen (1516-1520)

    Erregeordeak eta erregeak

    Fernando Katolikoa 1516.eko urtarrilan hil zen, erresuma bakoitzeko erregeordea izendatuz Carlos biloba Flandriatik etorri artean (Joana erregina ez omen zegoen burutik oso sano eta).

    Orduan anabasa hasi zen: erresuma batzuk Carlos onartu zuten errege moduan, beste batzuk Joana bere ama eta azkenek ama-semeak elkarrekin.

    Nafarroako biharren kontraerasoa eta okupazioa bermatzea

    Egoera nahasia aprobetxatuz, nafar erregeak erasora pasa ziren, baina alferrik, atzera bota zituzten berriro eta.

    Orduan, Gaztelako erregeordea zen Cisneros kardenalak Nafarroako gotorlekuak birrantolatu zituen: aurka aritu zirenak eraisteko agindu zuen, beste batzuk konpondu eta, azkenik, berriak eraiki zituen. Lan horietan Pedro de Placencia soraluzetarra nabarmendu zen.

    Carlosen etorrera

    Bitartean, 1517.eko irailean Carlos Asturiasera heldu zen, eta hurrengo lau urteetan erresuma guztiak korritu zituen, errege moduan onartua izateko… amarekin batera asmotan.

    Arazo hauetaz gain, berak arazo berriak sortu zituen, atzerritik ekarritako laguntzaileei posturik onenak eman zizkielako. Beraz, Gaztelako kapareak kontra jarri zitzaizkion.

    Halako batean, 1519.ko urtarrilean hil zen Maximiliano I enperadorea, Carlosen aitona. Eta ekainean Carlos aukeratu zuten enperadore berria.


    Istiluak nonahi (1520-1521)

    Gaztelako Komunitateen Gerra

    Alemaniara joateko dirua behar zuenez, 1520.eko otsailean Carlosek Santiago de Compostelan Korteak deitu zituen. Bertaratutako prokueadoreek ezetz esan zioten diru eskaerari. Carlosek segituan Korte berriak Coruñan deitu eta orduan dirua lortu zuen.

    Orduan Carlos Alemaniara joan zen, enperadore koroatu izateko. Utrechteko Hadriano kardinala izendatu zuen erregeorde.

    Carlosen diru eskaerek hirien haserrea piztu zuten, inoiz bueltatutako prokuradoreak hil zituztela. Toledon hasi zen oldarraldia, apirilean 15ean, Joana erreginaren alde eta Carlos I erregetzat arbuiatuz. Aurki, hainbat hiri bildu zitzaion eta Elkarte Santua sortu zuten. Orokorrean, arrakasta izan zuten bi Gaztelatan eta Leonen, baina Estremadura, Andaluzia, Galizia eta Kantauriko itsasertzean ez.

    Hadriano kardinala, hilabete hauetan, oldarraldiari indarra kentzen saiatu zen, eta ahal zuen lagun gehien biltzen.

    Fitxategi:Usarragako Batzar Nagusiak
    Gipuzkoako Batzar Nagusiak Usarragan

    Gipuzkoako haserraldiak

    1520/04/04an Hadriano kardenalak Gutierrez de Quijada bidali zuen Gipuzkoara korrejidore gisa. Gipuzkoak baina ez zuen militarrik nahi, zuzenbide gizona baizik, eta halaxe eskatu zion kardenalari irailak 13an, Basarteko Batzar Nagusian.

    Ordurako Komunitateak armak erosten hasiak ziren Gipuzkoan (Arrasaten, esateko), eta Burgoseko Juntak Probintzia inbitatu zuen Komunitateekin bat egiteko[4]. Aurki Briviescatik etorri zen erregearen agindua, Tordesillaseko Juntari inolako kasurik ez egiteko[5]. Hala ere, herri batzuk komuneroen alde agertu ziren, eta mugatik Gaztelara deituak izan ziren soldaduen eta artilleriaren mugimendua oztopatuko zutela iragarri zuten

    Gipuzkoako giroa lasaitzeko, eta Komunitateei lagunak kentzeko asmoz, azaroak 11an Hadriano kardinalak korrejidore berria izandatu zuen, Cristobal Vazquez de Acuña, hamar urte lehenago postu bera bete zuena inolako arazo barik[6].

    Gaztelako Komunitateen Gerra Euskal Herrian

    Oldartutako Komunitateak mugimendua zabaldu nahi zuten, eskualde berriak bilduz.

    Araban bazen Pedro Lopez de Ayala kaparea, botere handikoa, eta Probintziarekin, korrejidorearekin, beste kapareekin, bere menpekoekin eta bere familiarekin etengabeko liskarretan ibilitakoa. 1520.eko irailean komuneroekin bat egin zuen, eta hauek Burgosetik itsasorainoko kapitain orokorra izendatu zuten[7].

    Acuña korrejidorearen aldeko eta kontrakoak (Iago Irixoa 2006)

    Soraluze Carlos I.ren alde

    Azaroaren hasieran, izandatu baino lehen, Cristobal Vazquez de Acuña Gipuzkoan zegoen. Soldaduen eta artilleriaren mugimenduak errazteaz gain, Tordesillaseko Juntak izendatutako korrejidoreari aurrea hartu nahi zuen.

    Cristobal Vazquez de Acuñak ez zuen lortu herri guztien onespena. Bere izendapena Gipuzkoako ekialdeko kostaldekoek (Zarautz, Orio, Donostia, Errenteria, Hondarribia), Debarroko gehienek (Elgoibar, Soraluze, Elgeta, Bergara eta Gatzaga) eta Saiazeko Alkatetza Nagusiak (Bidania, Goiatz, Errezil, Beizama eta Aia) onartu zuten.

    Izendapenaren aurka, mendebaldeko kostaldekoak (Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria), Urola bailarakoak (Zestoa,Azpeitia, Azkoitia, Urretxu), Oria bailarakoak (Tolosa, Ordizia, Segura), Eibar, Arrasate, Hernani, Oiartzun, Areriako Alkatetza Nagusia (Lazkao, Olaberria, Ezkioga, Itsaso, Arriaran, Zumarraga eta Gabiria) eta Aiztondoko Alkatetza Nagusia (Asteasu, Larraul, Sorabilla, Urnieta era Astigarraga) agertu ziren, foruen kontrakoa zelakoan. Eta soldaduak biltzen hasi ziren.

    Banaketa honen ostean bazegoen, besteak beste, Gaztelako Komunitateen Gerrako aldeekin lerrokatze bat: komuneroen aldeko herriek ez zuten onartu nahi Carlos I.aren erregeordeak izendatutako korrejidorerik, nahiz eta horretarako foruak aitzakitzat hartu; eta Cristobal Vazquez de Acuña onartu zuten herriek, berriz, Carlos I.aren alde egiten ari ziren, nahiz eta izendapena foruen kontra izan.

    Abenduak 7an Acuñak foruak bertan behera utzi zituen, "desegokiro erabiltzeagatik", eta abenduak 24an herri "matxinoei" alkateak izendatzeko eskubidea kentzeaz gain, buruei heriotz zigorra ezarri zien.

    Soldaduak borrokarako prest

    Borrokak, Euskal Herrian

    1520/10/31an Uttechteko Hadrianok, nahikoa indarrak bildu zituelakoan, komuneroen aurkako borrokatan hasi zen. 1521.eko urtarrilan Busgosen komuneroek porrot egin zuten.

    Pedro Lopez de Ayala bakartuta ikusi zuen bere burua, eta elkarrizketatan hasi zen, baina… lehengo lepotik burua: Hondarribiatik zetozen soldadu eta artilleria oztopatu, Gasteiz setiatu…

    Gipuzkoan ere ez zen giro. Bi taldeen arteko borrokak izan ziren, etxeak erre, basoak bota… 1521.eko urtarrilak 4ean Erret Kontseiluak erregearen aldeko herriak (Soraluze barne) baimendu zituen Acuñaren kontra zeudenen bortizkeriari indarrez aurre egiteko[8].

    Nafarroako erregeordeak parte hartu zuen bakea lortzeko, eta elkarrizketak hasteko Cristobal Vazquez de Acuñak alde egin behar izan zuen urtarrilean. Azkenean, apirilean bi taldeek behin betiko ituna izenpetu zuten. Soraluzeko ordezkaria Domingo de Acundia izan zen.

    Nafarroako hirugarren kontraerasoa, arrakastatsua

    Bitartean, Komunitateen Gerra zela eta, gaztelarrek 2.000 bat soldadu atera zituzten Nafarroatik.

    Orduan, Nafarroako Enrike II.ak eta Frantziako Frantzisko I.ak gudaroste bat antolatu zuten Nafarroa berreskuratzeko. 1521.eko maiatzak 10ean Donibane Garazi hartu zuten, altzamendua Nafarroa osora zabaltzen zen bitartean. Hamabost egunetan erresuma osoaz jabetu ziren atzera eta, azkenean, Logroño setiatu zuten maiatzak 25ean.


    Carlos erregea irabazle (1521-1522)

    Villalar borrokaren biharamuna

    Garaipenak lotzen

    1521.eko apirilak 23an erregearen gudarosteak komuneroak garaitu zituen Villalar-en. Eta hurrengo egunetan beren hiru buruzagi ezagunenak hil zituzten: Padilla, Bravo eta Maldonado.

    Araban ere gauzak okertu ziren komuneroentzat. Apirilan bertan Pedro Lopez de Ayala garaitua izan zen Betoñon (edo Miñano Nagusian), eta Portugal aldera ihes egin behar izan zuen.

    Orduan, Villalarren irabazi ostean eta Arabako bidea zabalik, 10.000 gizoneko gudarostea Logroñora abiatu zen eta ekainak 10ean askatu zuten.

    Jarraian, Nafarroan ostera sartu eta ekainak 30an nafarrak eta frantsesak garaitu zituzten Noainen. Ostean, Nafarroa osoaz jabetu ziren.

    Nafarroako laugarren kontraerasoa

    1521.eko udazkenean Enrike II.ak kontraerasoa jo zuen, eta Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaiko iparraldea eta Hondarribia hartu zituen.

    Gipuzkoan diru kontuak

    Beste aldetik, eta Gipuzkoa baketuta, diru arazoak konpondu behar ziren: Nafarroako errregeordeak egindako gastuenak, hain zuzen. Erregearen aldeko herriek ez zuten begi onez ikusi beraiek ere gastu hauek ordaindu beharra, eta pare bat aldiz erreklamatu zuten[9][10].


    Azken ostikadak

    Gaztelako Komunitateen Gerra 1522.eko otsailean bukatu zen, Toledok amore eman zuenean.

    Gaztelarrek Nafarroa osoa hartu zuten atzera ere. Amaiur 1522.eko uztailak 19an garaitu zuten. Eta Hondarribia eta Donibane Garazi 1524.ko apirilean erori ziren beren eskuetan.

    Utrechteko Hadriano kardinala Gasteizen zela, 1522.eko urtarrilak 22an Erromatik berria hartu zuen, Aita Santua aukeratua izan zela. Martxoan irten zen Erromara, eta hurrengo urtean hil zen (1523/09/14).

    Ondorioak eta galderak

    1481.ekoak dira Soraluzeko armagintzaren lehen aipamenak, baina XVI mende hasieran ez zen nabarmentzen, beste herri batzuk ere aipatzen dira suzko armatan: Bergara, Eibar, Markina, Ermua, Elorrio eta Arrasate.

    Baina 1542. urtean, Acuña afera gertatu eta 20 urtetara, Carlos I.ak Francisco de Roxas artilleria kapitaina bidali zuen arma ekoizpena zaintzeko, eta Soraluze aukeratu zuen egoitza.

    Aukera honetan eragina izan al zuen 1520. eta 1521.ean Soraluzen izandako erregearen aldeko jarrerak? Ala, Soraluzek nahita aukeratu zuen erregearen aldea, etorkizuna hor ikusi zuelako?


    Erreferentziak

    • Gipuzkoa, “so color de Comunidad” : conflicto político y constitución provincial a inicios del siglo XVI. Iago Irixoa Cortes (Donostia 2006).
    1. Cristóbal Vázquez de Acuña. Espainiako Real Academia de la Historia.
    2. Nafarroako konkista. Wikipedia (euskaraz).
    3. Gaztelako Komunitateen Gerra. Wikipedia (euskaraz).
    4. Información remitida por la Junta de Burgos a la provincia de Guipuzcoa, sobre los sucesos acaecidos al salir Carlos I de España, y petición para que esté a punto para defender los intereses de la Corona (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1520/09/13-18).
    5. Carta real desautorizando la actuación de la Junta Comunera de Tordesillas, y apercibiendo a la Provincia haga caso omiso a los mandamientos y requerimientos realizados por la citada Junta (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1520/10/31).
    6. Medina de Rioseco. Real cédula comunicando el nombramiento del Licenciado Acuña para el cargo de Corregidor y prometiendo que no se enviará a otras partes gente armada de la provincia, si no es con voluntad de su Junta (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1520/11/11).
    7. Capitán general como hasta aqui lo haveys seydo del Condado de Vizcaya e provincias de Guipúzcoa e Álava e de las cibdades de Vitoria e Logroño e Calahorra e Santo Domingo de la Calzada e de las siete Merindades de Castilla Vieja e de todas las otras cibdades, villas e logares e merindades e tierras e bailes que caen y están desde la cibdad de Burgos hasta la mar.
    8. Provisión Real de Consejo, dando permiso y facultad a las villas que se mencionan de la provincia de Guipúzcoa para resistir a los pueblos que se oponian al recibimiento del Licenciado Acuña como Corregidor de ella, en lamfor a que se expresa (Simancaseko Erret Artxiboa 1521/01/04).
    9. Apelación de las villas de San Sebastián, Bergara, Elgoibar, Fuenterrabía, Rentería, Salinas de Añana, Elgueta, Placencia de las Armas, Orio, Zarauz, y alcaldía de Sayaz, de los repartimientos que mandó hacer el virrey de Navarra, cuando fue a pacificar los territorios que ocupaba el licenciado Acuña (Gaztelako Erret Kontseilua 1521).
    10. Las villas de San Sebastián, Fuenterrabía, Bergara, Elgoibar, Rentería, Salinas de Leniz, Elgueta, Placencia de las Armas, Orio, Zarauz, y la Alcaldía de Sayaz, apelan de los repartimientos realizados para el pago de los salarios de hombres de armas, y de los gastos que se han ocasionado por la convocatoria realizada por las villas de Tolosa, Segura, Azpeitia, Mondragon, Villafranca, Hernani, Azcoitia, Cestona, Deba, Motrico, Zumaya, Guetaria, Eibar, Tierra de Oyarzun, Villarreal de Urrechua, y Alcaldías de Areria, y de Aiztondo (Gaztelako Erret Kontseilua 1521).