«Historia. Mende ilunak. Goi Erdi Aroa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    50. lerroa: 50. lerroa:
    Ebro arroan nekazaritza (garia, ardoa…) garatu zen, nolabaiteko aberastasuna eta merkataritza ekarriz. Ardatza ekialdetik mendebaldera zetorren (gerora Santio bidea izango zena) eta alboan hiriak sortu eta garatu ziren.
    Ebro arroan nekazaritza (garia, ardoa…) garatu zen, nolabaiteko aberastasuna eta merkataritza ekarriz. Ardatza ekialdetik mendebaldera zetorren (gerora Santio bidea izango zena) eta alboan hiriak sortu eta garatu ziren.


    Isuri atlantikoan, Soraluze ingurua tarteko, abeltzaintzak hartu zuen indarra. Abeltzaintzaren oinarrian kortak zeuden<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Saroi Korta edo saroia]. Wikipedia (euskaraz).</ref>. Mendiak ustiatzeko sistema zaharrena omen da: basoan garbitutako zelai borobila (bazka lekua) eta borda erdian. Orografiaren arabera, zelaia ez zen borobila edota borda alde batean egon zitekeen. Soraluzen ere korta asko izango ziren, baina aipatzekoak dira Kortazar (Muneta gaur egun) eta Korta oraingo baserriak, izenek adierazten duten moduan.
    Isuri atlantikoan, Soraluze ingurua tarteko, abeltzaintzak hartu zuen indarra. Abeltzaintzaren oinarrian kortak zeuden<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Saroi Korta, sarobea edo saroia]. Gazteleraz ''sel''. Wikipedia (euskaraz).</ref>. Mendiak ustiatzeko sistema zaharrena omen da: basoan garbitutako zelai borobila (bazka lekua) eta borda erdian. Orografiaren arabera, zelaia ez zen borobila edota borda alde batean egon zitekeen. Soraluzen ere korta asko izango ziren, baina aipatzekoak dira Kortazar (Muneta gaur egun) eta Korta oraingo baserriak, izenek adierazten duten moduan.


    Bestalde, lurra aproposa ez zenez, bertako nekazaritza Ebro arrokoa baino askoz eskasagoa zen, eta batez ere autokontsumora zuzenduta zegoen.
    Bestalde, lurra aproposa ez zenez, bertako nekazaritza Ebro arrokoa baino askoz eskasagoa zen, eta batez ere autokontsumora zuzenduta zegoen.

    16:29, 20 abuztua 2022(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Gutxi badira ere, Soraluzen gordetzen dira historiaurreako eta erromatarren garaiko aztarnak. Hurrengo mendeak ilunak dira oso, ez da ezer geratu, ez aztarnik, ezta aipamenik ere.

    Sarrera honetan Euskal Herriko historia orokorra Soraluzeri egokitzen zaio, ahal den neurrian. Besteren faltan, oso eztabaidagarria izan daiteke.


    Mundu baten gainbehera

    Kristo osteko III. mendean erromatar inperioa indarra galtzen hasi zen. Ekonomia gero eta ahulagoa zegoenez, eragin handia izan zuen Soraluze moduko esparruetan.

    Ondorioz, Saltus Vasconum-ek presio demografiko handia sufritzen hasi zen, eta goseteak matxinadak eragin zituen. Matxinatu hauei bagaudak[1] esaten zieten, eta gehien bat Galia eta Hispania parajetan sortu ziren.

    Soraluze inguruko biztanleek, seguru asko, gainontzekoen patu berea izango zuten: merkataritza desagertuta, abeltzaintza eta nekazaritzaren emaitza urriak, soldadu joateko aukerarik ez, gosea eta, azkenik... Ebro arrora pasa behar lapur bilakatuta.

    405. urtean herri germaniar batzuk Rhin-eko muga zeharkatu zuten, erromatarren "baimenaz". 449an Via Ad Asturica Burdigalam erabiliz sueboek Pirinioak zeharkatu zituzten, eta hurrengo urteetan Ager Vasconum zena harpilatu zuten, ekonomia goitik behera hondatuz. 455an ere, heruloen itsas ontziek barduliarren eta kantabriarren kostaldeari eraso zioten; ondorioz, itsas merkataritza ere ia desagertu zen.

    Gosea eta eskasia orokortuta, ez da harritzekoa hurrengo urteetan bagaudak berriro ere matxinatzea. Ekintza gogorrenak izateaz gain, azkenak ere izan ziren.

    Soraluze inguruan eragina erabatekoa izan zen: merkataritza desagertuta, eta emigratzeko bi aukerak (morroi edota soldadu) bertan behera geratuta, nekazaritza (eskasa) eta abeltzaintza besterik ez ziren geratu.


    Bisigodoak

    ...et domuit vascones

    Erromatarrak desagertuta, eta germaniarrak (sueboak, bandaloak, alanoak eta bisigodoak) eskualde aberatsetan ezarrita, baskoiak eta kantabriarrak herri askeak ziren, inoren menpe ez zeudenak[2].

    Hala ere, merkataritza barik, nekazaritza (ahula) eta abeltzaintza jarduera bakarrak izanik, oso herri txiroak ziren; eta noizean behin Ebro eta Duero arroetara pasatzen ziren, herriak eta etxaldeak (villae) arpilatzeko asmoekin. Urte hauetan baskoien, barduliarren eta karistiarren arteko harremanak sendotu ziren, eta bisigodoek Baskoniako probintziak izenarekin ezagutzen zuten eskualdea.

    Bisigodoak egonkortu zirenean (Toletum-eko erresuma) iparraldeko herrialdeak "baketzen" saiatu ziren, behin eta berriz. Hortik errege bisigodo askoren leloa: ...et domuit vascones[3]; hau da, "...eta euskaldunak menperatu zituen".

    Baina ez zuten lortu. Alde batetik, lur txiro hauek inolako interesik ez zutelako. Eta bestetik, bisigodoen erresuma barne oreka falta zuelako. Eta baskoiak zaintzeko, Victoriacum[4] hiria fundatu zuten 581. urtean eta Erriberri gotortu zuten 621.ean. Iparraldetik, berriz, frankoek Waskoniako dukerria sortu zuten, Bizkaiako kostalderaino hedatu zena.

    Soraluzeko bizimodua

    Bitartean, Soraluzen aurreko egoera txarra egonkortu zen.

    Alde batetik, Ibaizabal ibi ondoan sortutako herrixka, merkatari eta garraiolariak zerbitzeko, hustu egingo zen, bideak ere hustu zirelako.

    Nekazaritza eta abeltzaintza besterik ez ziren geratzen, baina inguru aldapatsuak ez zuen batere laguntzen. Horregatik, aukera asko daude bagauda artean soraluzetarrak egotea.

    Erromatar inperioarekin batera orduko gizarte egiturak desagertuko ziren. Eta bagauden bizimodu berriak, segururena, egitura berriak ekarriko zituen, agintari eta menpekoez osatuta. Geroko jauntxoen jatorria izango zen.


    Goi Erdi Aroa

    711. urtean Rodrigo errege bisigodoa baskoien kontra ari zen (berriro ere), hegoaldera ziztu bizian irten behar izan zuenean: Muzaren gudarostea Afrikatik sartu berria zen. Heldu zenean, musulmanek garaitu zuten eta orduan bukatu omen zen bisigodoen erresuma.

    Batzuren ustez, Rodrigo erregearen aurkako borroka haiek markatzen dute Erdi Aroaren hasiera Baskonian[5].

    Soraluzeko abeltzaintza

    Goi Erdi Aroan bizimoduak egonkortu egin ziren. Eta, salbuespenak salbuespen, erromatarren garaietako Saltus Vasconum eta Ager Vasconum berriro agertu ziren.

    Ebro arroan nekazaritza (garia, ardoa…) garatu zen, nolabaiteko aberastasuna eta merkataritza ekarriz. Ardatza ekialdetik mendebaldera zetorren (gerora Santio bidea izango zena) eta alboan hiriak sortu eta garatu ziren.

    Isuri atlantikoan, Soraluze ingurua tarteko, abeltzaintzak hartu zuen indarra. Abeltzaintzaren oinarrian kortak zeuden[6]. Mendiak ustiatzeko sistema zaharrena omen da: basoan garbitutako zelai borobila (bazka lekua) eta borda erdian. Orografiaren arabera, zelaia ez zen borobila edota borda alde batean egon zitekeen. Soraluzen ere korta asko izango ziren, baina aipatzekoak dira Kortazar (Muneta gaur egun) eta Korta oraingo baserriak, izenek adierazten duten moduan.

    Bestalde, lurra aproposa ez zenez, bertako nekazaritza Ebro arrokoa baino askoz eskasagoa zen, eta batez ere autokontsumora zuzenduta zegoen.

    Orotara, biztanle kopurua apala zen, Ebro arrokoak baino pobreagoak ziren, eta sakabanatuago bizi ziren, bordetan (baserriak gerora etorri ziren). Historialariek esaten dutenez, bizigune berriak (hiriak) mendiaren magalean sortu zituzten: goiko zelaien gertu, abereak bazkatzeko, eta aldiberean ibaitik hurbil, nekazaritzako lur egokienak eskura izateko. Hauetako toki bat Ezozia ingurua izango zen[7].

    Orduko abelzaintza eta gaur egunekoa oso desberdinak dira. Gehien bat behi taldeak izaten ziren (ardiak gutxiago, eta txerriak ia batere), eta urte osoa toki berean ematen zuten. Poliki poliki, giza taldeen arteko harremanak sendotu ahala, elkarren larreak egun argiz erabiltzeko aukera zegoen; hau da, abereak herri batetik bestera eraman zitezkeen, bazkatzeko, baina iluntzean ikuiluetara itzultzen zituzten.

    Ia mila urte geroago (1548) sistemak bizirik zirauen. Urte hartan Elgoibarko mendizainek Soraluzeko eta Eibarko abereak bahitu zituzten, 18 urte lehenago Soraluzek eta Eibarrek gauza bera egin zutelako Elgoibarko ganauarekin[8].

    Mende ilunetako beste aldaketa bat, txikia artean, burdin industriarena izan zen, gerora Soraluzerekin zerikusia handia izango zuena. Haizeolak topa dira Arbiun-en (Zarautz), Goiburun (Andoain) eta Astigarribia (Mutriku), Kristo osteko IV. eta XI. mende artekoak.

    Orokorrean, eskualde oso txiroa izanik, ez zegoen ondasunik ezta saleroste handirik zergak ezartzeko. Gainera, biztanle gutxikoa zenez, ez zituen soldadu asko sortzen. Beraz, Soraluze ingurua (Kantauri aldeko gainontzeko bailaren moduan) ez zen lurralde "erakargarria" erregeek zuzenean eskua hartzeko.

    Iruña eta Asturiasen artean

    Goi Erdi Aroaren hasieran Soraluze ingurua "inoren esparruan" geratu zen: Iruñeko erresuma ekialdean, Asturiasekoa mendebaldean eta Banu Qasirarrak hegoaldean.

    714ko udaberrian musulmanak ailegatu ziren Ebro ingurura, Casius comes hispano-godoa islamdartu zen eta Banu Qasitarren dinastia sortu zuen Ebro erdialdean. Lau mende iraun zuen Banu Qasitarren dinastia honek.

    Ehun bat urte geroago, eta etsaien aurkako borroka koordinatzeko asmoz, Iruñea inguruko noblezia elkartu egin zen eta Eneko Arista hautatu zuten agintari, gerora errege bihurtu zena. Hurrengo urteetan Iruñeko erregeak Lizarraldeaz jabetu ziren; eta 923. urtean, Goi Errioxaren zati handi bat konkistatu ostean, Naiarako erresuma sortu zuten. Handik aurrera erresuma biek errege berbera izan zuten, Iruña eta Naiarako erregea hain zuzen.

    Eta mendebaldean Asturias zegoen. Dueroko eskualdea basamortua zenez, musulmanek Araba erabiltzen zuten Asturias erresuma erasotzeko: lehen sarraldiak 767. urtean hasi ziren, eta azkena 883.koa da. Horregatik, VIII. mendearen erdialdean Alfonso I. erregeak Araba birpopulatu omen zuen, marca edo muga moduan erabiltzeko: Gauza bera gertatu zen, baina geroago, Enkarterriak eta Bizkaiarekin. Lehen konde arabarraren aipamena 868.koa da, Leylo; eta bigarrena 882.koa, Vigila Ximenez; Bizkaiako lehen kondearen aipamena, Momo, 925.koa da.

    X. mendean, Leongo erresumak Asturias ordezkatu zuen. Aldaketa gora-beheratsua izan zen, eta Iruñako erregeek egoera aprobetxatu zuten beraien eragina mendebaderuntz hedatzeko. Esateko, Antso Gartzea I.ak Belaskita alaba ezkontzarazi zuen Bizkaiko Momo kondearekin. Helburua, Bizkaia, Araba, Gaztela… azpian hartu, tartean Soraluze zegoen "inoren esparrua" ere.

    Kapareen sorrera

    Erregeek haien azpiko eskualdeak kudeatzeko gogoa/ beharra zuten (zergak eta soldaduak eskuratzeko), baina ez zuten indar nahikorik eta, Soraluze moduko inguru pobreetan, interes handirik ere ez. Horregatik, herrietan sortzen ari zen egitura berri batetaz baliatu ziren: kapareak[9].

    Biztanle multzo txiki bakoitzean (auzoak, herrixkak, etxe taldeak…) berezko buruzagiak sortzen hasi ziren. Agian, bagauda garaietatik zetozen, eta saldo armatuen agintariak izango ziren.

    Herritarrei "babesa" eskaintzen zieten, kanpoko mehatxuen aurka (armen bidez) eta barruko liskarretan (epaiak emanez). Urte eta mendeetan armagizon saldoak antolatuz eta aginduz, buruzagitza hauek egonkortu ziren eta aitengatik semeetara pasatzen hasi ziren, gizarte maila berria sortuz: kapareak. Soraluzeko abizen zaharrenek jatorri hau daukate: Mendiola, Bagozkoitia, Unamuno, Txurruka, Arregia, Espilla...

    Erregeek ere begi onez ikusten zituzten. Kapareek, beraien lurraldeak bakean mantentzeaz gain, beraien gizon saldoak erregearen esanetara jartzen zituzten eta, noizean behin, dirua (zergak) jaso eta ematen zieten.

    Ordainetan, kapareen leialtasuna saritzeko (edota erosteko), erregeek hainbat mesede eman zieten kapareei, beti menpekoen kontura: zergak (zuzenak edo zeharkakoak) jasotzeko eskubidea, doako eskulan behartua, kapareen baliabide batzuk erabili eta ordaintzeko premia (errotak, esateko), agintari eta epaileak kapareak izatea... Eta horrela, poliki poliki, kapareak "jauntxoak" bilakatu ziren.


    Erreferentziak

    • La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
    1. Bagaudak. Wikipedia (euskaraz).
    2. Sobre los origenes sociales de la Reconquista. Abilio Barbero eta Marcelo Vigil (Ariel 1974)
    3. Domuit vascones. Wikipedia (euskaraz).
    4. Nahiz eta batzuk uste Gasteiz zela (Bitorixa/ Vitoria), ez da ezagutzen zehatz mehatz non zegoen.
    5. Sustrato cultural de la Vasconia altomedieval. Roldan Jimeno Aranguren (Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria 1999).
    6. Korta, sarobea edo saroia. Gazteleraz sel. Wikipedia (euskaraz).
    7. Irigoin dauka gainean, eta Iribe azpian.
    8. Trashumancia “media”, entre las sierras interiores y la costa guipuzcoanas, ¿desde tiempo inmemorial? Álvaro Aragón Ruano (Euskal Herriko Unibertsitatea).
    9. Gaztelaniaz hidalgos, hijosdalgo.