«Historia. Mende ilunak. Goi Erdi Aroa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    31. lerroa: 31. lerroa:
    Orduko abelzaintza eta gaur egunekoa oso desberdinak dira. Gehien bat behi taldeak izaten ziren (ardiak gutxiago, eta txerriak ia batere), eta urte osoa toki berean ematen zuten. Poliki poliki, giza taldeen arteko harremanak sendotu ahala, elkarren larreak egun argiz erabiltzeko aukera zegoen; hau da, abereak herri batetik bestera eraman zitezkeen, bazkatzeko, baina iluntzean ikuiluetara itzultzen zituzten.
    Orduko abelzaintza eta gaur egunekoa oso desberdinak dira. Gehien bat behi taldeak izaten ziren (ardiak gutxiago, eta txerriak ia batere), eta urte osoa toki berean ematen zuten. Poliki poliki, giza taldeen arteko harremanak sendotu ahala, elkarren larreak egun argiz erabiltzeko aukera zegoen; hau da, abereak herri batetik bestera eraman zitezkeen, bazkatzeko, baina iluntzean ikuiluetara itzultzen zituzten.


    Poliki poliki, abeltzainak biltzen hasi ziren mendiak eta larreak kudeatzeko. Urte eta mendeekin, "bailarak" sortu ziren (dozena bat Gipuzkoan). Soraluzeko abeltzainak Elgoibar, Eibar eta Markinakoekin bat egin zuten, Markinako bailara sortzeko<><>.
    Poliki poliki, abeltzainak elkarrekin batzen hasi ziren mendiak eta larreak kudeatzeko. Urte eta mendeekin, "bailarak" sortu ziren (dozena bat Gipuzkoan). Soraluzeko abeltzainak Elgoibar, Eibar eta Markinakoekin bat egin zuten, Markinako bailara sortzeko<ref>La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).</ref>.


    ===Burdingintzaren hastapenak===
    ===Burdingintzaren hastapenak===

    17:05, 27 abuztua 2022(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Oharra. Gutxi badira ere, Soraluzen gordetzen dira historiaurreako eta erromatarren garaiko aztarnak. Hurrengo mendeak ilunak dira oso, ez da ezer geratu, ez aztarnik, ezta aipamenik ere. Sarrera honetan Euskal Herriko historia orokorra Soraluzeri egokitzen zaio, ahal den neurrian. Besteren faltan, sarrera hau oso eztabaidagarria izan daiteke.


    711. urtean Rodrigo errege bisigodoa baskoien kontra ari zen (berriro ere), hegoaldera ziztu bizian irten behar izan zuenean: Muzaren gudarostea Afrikatik sartu berria zen. Heldu zenean, musulmanek garaitu zuten eta orduan bukatu omen zen bisigodoen erresuma.

    Batzuren ustez, Rodrigo erregearen aurkako borroka haiek markatzen dute Erdi Aroaren hasiera Baskonian[1].


    Soraluzetarren bizimodua

    Abeltzaintzaren loraldia

    Goi Erdi Aroan bizimoduak egonkortu egin ziren. Eta, salbuespenak salbuespen, erromatarren garaietako Saltus Vasconum eta Ager Vasconum berriro agertu ziren.

    Ebro arroan nekazaritza (garia, ardoa…) garatu zen, nolabaiteko aberastasuna eta merkataritza ekarriz. Ardatza ekialdetik mendebaldera zetorren (gerora Santio bidea izango zena) eta alboan hiriak sortu eta garatu ziren.

    Isuri atlantikoan, Soraluze ingurua tarteko, abeltzaintzak hartu zuen indarra. Abeltzaintzaren oinarrian kortak zeuden[2]. Mendiak ustiatzeko sistema zaharrena omen da: basoan garbitutako zelai borobila (bazka lekua) eta borda erdian. Orografiaren arabera, zelaia ez zen borobila edota borda alde batean egon zitekeen. Soraluzen ere korta asko izango ziren, baina aipatzekoak dira Kortazar (Muneta gaur egun) eta Korta oraingo baserriak, izenek adierazten duten moduan.

    Bestalde, lurra aproposa ez zenez, bertako nekazaritza Ebro arrokoa baino askoz eskasagoa zen, eta batez ere autokontsumora zuzenduta zegoen: barazkiak, sagastiak, lekadunak edota laboreak.

    Ezoziako herrixka

    Orotara, biztanle kopurua apala zen, Ebro arrokoak baino pobreagoak ziren, eta sakabanatuago bizi ziren, bordetan (baserriak gerora etorri ziren).

    Gutxi gora behera, borda hauek 15 metro koadro izaten zituzten, bi gelatan antolatuta: logela eta biltegia. Zorua egiteko lurra industen zuten, eta paretak jasotzeko zutabeak erabiltzen zituzten, adarrez saretuak eta, seguru asko, buztinez berdinduak.

    Historialariek esaten dutenez, IX. mendetik aurrera bizigune berriak (hiriak) mendi magaletan sortu zituzten: toki eguzkitsuetan, goiko zelaien gertu, abereak bazkatzeko, eta aldiberean ibaitik hurbil, nekazaritzako lur egokienak eskura izateko. Hiri hauek, benetako herrixkak ziren, bizpahiru etxek osatuak, nekazaritzarako esparruak eta basoak inguruan, eta eliza batekin, askotan herrizka baino geroago jasoa.

    Itxura guztien arabera, hauetako toki bat Ezozia ingurua izango zen[3].

    Soraluzeko abeltzaintza

    Orduko abelzaintza eta gaur egunekoa oso desberdinak dira. Gehien bat behi taldeak izaten ziren (ardiak gutxiago, eta txerriak ia batere), eta urte osoa toki berean ematen zuten. Poliki poliki, giza taldeen arteko harremanak sendotu ahala, elkarren larreak egun argiz erabiltzeko aukera zegoen; hau da, abereak herri batetik bestera eraman zitezkeen, bazkatzeko, baina iluntzean ikuiluetara itzultzen zituzten.

    Poliki poliki, abeltzainak elkarrekin batzen hasi ziren mendiak eta larreak kudeatzeko. Urte eta mendeekin, "bailarak" sortu ziren (dozena bat Gipuzkoan). Soraluzeko abeltzainak Elgoibar, Eibar eta Markinakoekin bat egin zuten, Markinako bailara sortzeko[4].

    Burdingintzaren hastapenak

    Mende ilunetako beste aldaketa bat, txikia artean, burdin industriarena izan zen, gerora Soraluzerekin zerikusia handia izango zuena. Haizeolak topa dira Arbiun-en (Zarautz), Goiburun (Andoain) eta Astigarribia (Mutriku), Kristo osteko IV. eta XI. mende artekoak.


    Kapareen sorrera

    Erregeek haien azpiko eskualdeak kudeatzeko gogoa/ beharra zuten (zergak eta soldaduak eskuratzeko), baina ez zuten indar nahikorik eta, Soraluze moduko inguru pobreetan, interes handirik ere ez. Horregatik, herrietan sortzen ari zen egitura berri batetaz baliatu ziren: kapareak[5].

    Hasiera batean, VIII. eta IX. mendeetan, biztanle multzo txikiak (auzoak, herrixkak, etxe taldeak…) nekazari askeez osatuak izaten ziren. Lotura gutxi eta arinak zituzten, erregearekin. Baina multzo bakoitzean berezko buruzagiak sortzen hasi ziren. Agian, bagauda garaietatik zetozen, eta saldo armatuen agintariak izango ziren.

    Herritarrei "babesa" eskaintzen zieten, kanpoko mehatxuen aurka (armen bidez) eta barruko liskarretan (epaiak emanez). Urte eta mendeetan armagizon saldoak antolatuz eta aginduz, buruzagitza hauek egonkortu ziren eta aitengatik semeetara pasatzen hasi ziren, gizarte maila berria sortuz: kapareak. Soraluzeko abizen zaharrenek jatorri hau daukate: Mendiola, Bagozkoitia, Unamuno, Txurruka, Arregia, Espilla...

    Erregeek ere begi onez ikusten zituzten. Kapareek, beraien lurraldeak bakean mantentzeaz gain, beraien gizon saldoak erregearen esanetara jartzen zituzten eta, noizean behin, dirua (zergak) jaso eta ematen zieten.

    Ordainetan, eta batez ere XI. mendetik aurrera, beraien leialtasuna saritzeko (edota erosteko) erregeek hainbat mesede eman zieten kapareei, beti menpekoen kontura: zergak (zuzenak edo zeharkakoak) jasotzeko eskubidea, doako eskulan behartua, kapareen baliabide batzuk erabili eta ordaintzeko premia (errotak, esateko), agintari eta epaileak kapareak izatea... Eta horrela, poliki poliki, kapareak "jauntxoak" bilakatu ziren.


    Iruña eta Asturiasen artean

    Banu Qasitarrak, Iruñea eta Asturias

    714ko udaberrian musulmanak ailegatu ziren Ebro ingurura, Casius comes hispano-godoa islamdartu zen eta Banu Qasitarren dinastia sortu zuen Ebro erdialdean. Lau mende iraun zuen Banu Qasitarren dinastia honek.

    Ehun bat urte geroago, eta etsaien aurkako borroka koordinatzeko asmoz, Iruñea inguruko noblezia elkartu egin zen eta Eneko Arista hautatu zuten agintari, gerora errege bihurtu zena. Hurrengo urteetan Iruñeko erregeak Lizarraldeaz jabetu ziren; eta 923. urtean, Goi Errioxaren zati handi bat konkistatu ostean, Naiarako erresuma sortu zuten. Handik aurrera erresuma biek errege berbera izan zuten, Iruña eta Naiarako erregea hain zuzen.

    Eta mendebaldean Asturias zegoen. Dueroko eskualdea basamortua zenez, musulmanek Araba erabiltzen zuten Asturias erresuma erasotzeko: lehen sarraldiak 767. urtean hasi ziren, eta azkena 883.koa da. Horregatik, VIII. mendearen erdialdean Alfonso I. erregeak Araba birpopulatu omen zuen, marca edo muga moduan erabiltzeko: Gauza bera gertatu zen, baina geroago, Enkarterriak eta Bizkaiarekin. Lehen konde arabarraren aipamena 868.koa da, Leylo; eta bigarrena 882.koa, Vigila Ximenez; Bizkaiako lehen kondearen aipamena, Momo, 925.koa da.

    "Inoren eskualdea"

    VIII. eta IX. mendean Soraluze ingurua "inoren esparruan" geratu zen: Iruñeko erresuma ekialdean, Asturiasekoa mendebaldean eta Banu Qasirarrak hegoaldean.

    Orokorrean, eskualde oso txiroa izanik, ez zegoen ondasunik ezta saleroste handirik zergak ezartzeko. Gainera, biztanle gutxikoa zenez, ez zituen soldadu asko sortzen.

    Beraz, Soraluze ingurua (Kantauri aldeko gainontzeko bailaren moduan) ez zen lurralde "erakargarria" erregeek zuzenean eskua hartzeko. Iruña eta Asturias/ Leon erresumen arteko muga lausoan zegoen. Nafarroa zela edo Gaztela zela esateak ez du zentzurik, garai hartan ingurua oso pobrea zen, eta ez zuen inolako interesik. Hau da, "inoren eskualdea" ez zen... inguruko erregeen interesen faltaz.

    Iruñako erregeen hedapena

    X. mendean, Leongo erresumak Asturias ordezkatu zuen. Aldaketa gora-beheratsua izan zen, eta Iruñako erregeak lanean hasi ziren mendebaldeko mugak zabaltzeko. Esateko, Antso Gartzea I.ak Belaskita alaba ezkontzarazi zuen Bizkaiko Momo kondearekin. Helburua, Bizkaia, Araba, Gaztela… azpian hartu, tartean Soraluze zegoen "inoren esparrua" ere.

    Lan honi esker, XI. mendean Antso III.a Gartzes Nagusiak (1004-1035) bere azpiko lurraldeak hedatu zituen, konkistaz, ezkontzaz edo aliantzaz: 1032.erako, Iruñako, Aragoiko, Sobrarbeko, Ribagorzako, Baskoniako, Gaztelako, Leongo eta Astorgako errege izendatu zuen bere burua. Beraz, sasoi hartan Soraluze ingurua ere bere menpean zegoen.


    Erreferentziak

    • La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
    • Erdi Aroko euskararen historia kanpotik eta barnetik (Historia apur bat). Urtzi Reguero Ugarte (Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 2021).
    1. Sustrato cultural de la Vasconia altomedieval. Roldan Jimeno Aranguren (Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria 1999).
    2. Korta, sarobea edo saroia. Gazteleraz sel. Wikipedia (euskaraz).
    3. Aintzinako eliza dago bertan, nahiz eta oso altu ez egon eguzkiak jotzen du Sagar-erreka aldetik, eta bi baserrien izenek bertan hiria zegoela salatzen dute: Irigoin dauka gainean, eta Iribe azpian.
    4. La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).
    5. Gaztelaniaz hidalgos, hijosdalgo.