Historia. Milurte berriko aldaketak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Argitaratzen}} Milurteko berriarekin, ekonomia hobetzen hasi zen: teknika berriak erabiliz, nekazaritzak indar handiagoa hartu zuen: uzta hobeak lortzeaz gain, lur berr...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:45, 20 abuztua 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Milurteko berriarekin, ekonomia hobetzen hasi zen: teknika berriak erabiliz, nekazaritzak indar handiagoa hartu zuen: uzta hobeak lortzeaz gain, lur berriak hartu ziren lantzeko. Aberastasun berri honek merkataritza bultzatu zuen.

    Mugimendu hauekin Soraluze Kapareek

    Soraluzeko bilakaera urbanistikoa

    Soraluze eta Herlabia

    Hazkunde ekonomikoak merkataritzaren susperketa ekarri zuen. Ardatz nagusiak aurrekoak ziren, lehorrekoa (Santio bidea) eta itsasokoa. Eta hauekin batera, biak lotzen zituzten bideak, tartean Arabako lautadatik itsasorainokoa. Erromatarren garaietan gertatumzen moduan, etxe multzo txikiak sortzen hasi ziren ibi inguruetan, zerbitzuak emateko asmoz: ibaiak zeharkatzeko laguntza, jan eta lo egiteko aukera, mandoak eta abereak artatzeko tokiak, konponketak..

    Soraluzen bi ibi zeuden, eta bien inguruan bildu zen jendea. Bat Herlaibia zen, Debarroko bidean zegoena, Erlai erreka zeharkatzen zuen ibian hain zuzen (hortik izena). Bigarrena garrantzitsuagoa zen, Debarroko bideak eta Bizkaiatik Gipuzkoarakoak bat egiten zuten ibian, Ibaizabal parajean hain zuzen.

    Soraluzeko eliza

    Ekonomia hobetzerakoan, biztanle kopurua ere handitu egin zen. Orduan eliza berriak jasotzen hasi ziren, jendeari gertuko zerbitzu erlijiosoak emateko asmoz. Riqueza y economía del País Vasco liburuan jasotzen duenez, Andoni de Astigarraga soraluzetarraren arabera 1215. urtean bazegoen eliza bat Soraluzen[1]. Eliza honek erret patronatua zuen; hortik Santa Maria la Real izena. Garai haietan elizari hamarrenak ordaintzen zizkien: uztaren hamarrena, jaiotako abereen hamarrena… Patroiak kobratzen zituen, eta haien ordez abadeak ordaindu eta mantentzeko lanei aurre egiten zien. Hala ere, hamarrenak diru asko izaten ziren eta, gastu guztiak ordainduta, patroiari erdia edo bi herenak geratzen zitzaizkion. Erregeak, aurretik esan denez, kapareen leialtasuna bermatzeko mesedeak egiten zizkieten, eta horierako bat patronatua uztea izaten zen. 1267.eko agiri batean jasotzen denez, urte hartan Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak berea zen Soraluzeko monastegiaren[2] patronatua Elgoibarko Olasotarren Etxeko Jaun zen Lopez de Ganboari eman baitzion.</ref> 26 urte geroago, 1293.eko apirilak 3an, Gaztelako Antso IVak María González de Olasori berretsi zion patronato hau (eta Olaso, Eibar eta Errezilgoa). XVII. mendea arte familia honek eta oinordekoek Soraluzeko elizaren patronatua izan zuten. Hau da, harrian jasotzen zen hamarrena, besteak beste, beraiek kobratzen zuten: Soraluzeko benetako jauntxoak ziren.

    Kapareen diru iturri berriak

    Erregeen mesedeei esker, aurreko mendeak kapareek diru iturri sendoak lortu zituzten. Baina milurte berriarekin, hazkunde ekonomikoarekin batera, lehengo iturriak sendotu eta berriak eskuratu zituzten.

    Nekazaritzaren loraldia

    Milurteko berriarekin, nekazaritza teknika berriak zabaltzen hasi ziren, eta uzta hobeak jasotzen hasi ziren. Emaitza onak ikusita, kapareek nekazaritza bultzatzen hasi ziren, lur berriak haetuz abeltzaintzaren kaltetan. Horretarako, kortak[3] sortu zituzten mendietan. Hasieran korta hauek abeltzaintzarako erabili baziren ere, bertan etxeak sortu ziren (baserriak) eta hauen inguruetan nekazaritza zabaltzen hasi zen. Soraluzeko bi baserrien izenek ederki asko erakusten dute jatorria: Kortazar (egungo Muneta) eta Korta bera. Nolabaiteko aberastasuna honek biztanleen hazkundea ekarri zuen, atzerrira irtetzeko premia gutxiago zegoen eta.

    Bidezaintza

    Hazkunde ekonomikoak merkataritzaren susperketa ekarri zuen. Ardatz nagusiak aurrekoak ziren, lehorrekoa (Santio bidea) eta itsasokoa. Eta hauekin batera, biak lotzen zituzten bideak, tartean Arabako lautadatik itsasorainokoa. Eta kapareak aurki hasi ziren beraien babesa eskaintzen… eta kobratzen. Ez da kasualitatea Soraluzeko baserri eta etxe zaharrenak orduko bide bazterretan sortu izanak. Debarroko bide nagusiaren ondoan Atxuri, Arregia, Espila, Armendia, Iturbe… agertu ziren. Eta Bizkaitik Gipuzkoarako bide alboan gauza bera: Irure (Iruñako erregearen Don Celinos lehengusuak sortua, XII. mendean), Bagozkoitia... Herriko agiriczaharretan abizen hauek behin eta berriz agertzen dira, aurrean daudela. Beste abizen batzuk Egotza, Unamuno, Urruzkate… Dena dela, baserri gehienak geroxeago jaso ziren, Berpizkunde garaitik aurrera.

    Errotak

    Beste diru iturri bat errotak izan ziren. Errotak egiteko diru asko behar zenez, bi aukera ziren: edo guztion artean jaso, edo aberats batek (kapare batek) eraikitzea. Bigarrena izaten zen ohikoena. Gainera, erregeek emandako mesedeen artean "monopolioarena" zen; hau da, menpekoek ezin zutela beste errotarik erabili, beraien jaunarena baizik.

    Elizen hamarrenak

    Azkenik, diru iturri oparoenetakoak hamarrenak ziren. Nekazariak behartuta zeuden elizari emateko jasotako guztiaren hamarrena: uztak, jaiotako abereaki… Baina hamarren hauek ez ziren Elizarenak, eliza bakoitzaren patroiarenak baizik; hau da, eliza sortu edota sustatu zutenenak. Patroiak inoiz herriak baziren, gehienetan kapareak izaten ziren, zuzenean (eliza beraiek sortu zutelako) edo erregeak izendatuta (jatorrizko patroia erregea izanda, patronatua kapare bat oparitzen zion, bizi bitartean). Hamarrenak kobratzen zituztela, patroiak ziren benetako jauntxoak. Soraluzeko jatorrizko eliza erregeak sustatu omen zuen, eta hamarrenak berarentzat ziren. Haien ordez, bertako abadeak izendatzen eta ordaintzen zituen, konponketen kargu egiten zen eta, behar zenean, zabaltze lanei aurre egin behar zizkion. Baina 1267. urtean Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak Elgoibarko Olasotarren Etxeko Jaun zen Lopez de Ganboari eman zion patronatua, eta XVII. mendea arte familia horrek eta oinordekoek Soraluzeko elizaren patronatua izan zuten

    Erreferentziak

    • La evolucion del hábitat y el poblamiento en el País Vasco durante las Edades Media y Moderna. Álvaro Aragón Ruano (Domitia, 2011).
    1. Dena dela, aipatuko liburuan ez du berri honen iturririk aipatzen.
    2. Monastegia. Hamarrenak apezpikuari ordaintzen ez zizkion elizari esaten zitzaion.
    3. Edo sarobeak, gazteleraz sel.