«Historia. Soraluze Gipuzkoan (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    57. lerroa: 57. lerroa:


    1399. urteko Batzarrak erregeari mezua helarazi zion, zerga biltzaileen eskaerak bideratzeko eskatuz. Sinatzaileen artean Soraluze agertzen da.
    1399. urteko Batzarrak erregeari mezua helarazi zion, zerga biltzaileen eskaerak bideratzeko eskatuz. Sinatzaileen artean Soraluze agertzen da.
    ==Eta ostean, XV. mende oparoa==
    Gehiago jakiteko, sakatu [[Historia. XV. mende oparoa (eu) | ''hemen'']]





    23:20, 14 iraila 2022(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Aurretik, Hiribilduaren sorrera

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen


    1025. urteko dokumentu batek aipatzen du lehenengoz Gipuzkoa deitura (Ipuscua, Huescako San Juan de la Peñako monasterioan aurkituriko dokumentu batean). Garai hartan Gipuzkoa izena toponimoa zen, eskualde bati zegokiona. Eta, beraz, muga zehatzak ez zituena.

    XIII. mendearen hasieratik hasi ziren Gipuzkoako hiribilduak biltzen, beraien arazoak konpontzeko asmoz. Hiribilduak erregeek sortuak zirenez (jauntxoen boterea murrizteko asmoz), Gaztelako erregeen ordezkariek ere, korrejidoreek, hartzen zuten parte.


    Tolosako Batzar Orokorrak (1375)

    Soraluze Gipuzkoako Batzarretan

    XIV. mendearen erdialdean Markinako lurraldean lau hiribildu antolatu ziren: Soraluze (1343), Eibar (1346), Elgoibar (1346) eta Markina (1355).

    Ez da ezagutzen noiz batu ziren Soraluze, Eibar eta Elgoibar Gipizkoako Batzarretara, baina 1375. urteko Batzar Orokorretan, Tolosan egin zirenak, parte hartu zuten.

    Batzar hau oso garrantzitsutzat jotzen da, bertan antolatu zen Gipuzkoako Lurraldeko Ermandadea[1], Gipuzkoaren sorrera ofiziala omen dena. Ordurako Soraluze bertan zegoen.

    Gipuzkoako Lurraldeko Ermandadea

    XIII. mende bukaerako krisiaren eraginez, jauntxoen diru sarrerak dezente murriztu ziren. Ondorioz, jauntxoek jopuak lapurtzen hasi ziren (beste kapareen jopuak, ez beraienak), hiribilduak erasotzen eta, azkenean, bi talde eginda elkarren aurka aritu ziren (oinaztarrak eta ganboatarrak).

    1362. urtean lehengo aldiz agertzen da Gipuzkoa izena erakunde bati lotua: ‘’Gipuzkoako Lurraldeko Ermandadea’’. Ermandadeak hiribilduen arteko elkarteak izaten ziren, helburu jakin batekin sortuak eta, gehienetan, behin behinekoak. Hurrengo urtetan (1362-1370) behin baino gehiagotan aipatzen da agirietan ‘’Gipuzkoako Lurraldeko Ermandadea’’.

    1375.eko Tolosako Batzar Orokorretan jorratutako gai larri bat lapurrena eta jauntxoen bortizkeriarena izan zen. Eta orduan antolatu zuten Ermandadea benetan.

    Helburu nagusia herri bakea mantentzea zen; argiago esateko, hiribilduak babestu jauntxoen gehiegikerien aurrean.

    Besteak beste, Ermandadeko alkateek eskumen bereziak zituzten Gipuzkoako edozein tokitan jardun ahal izateko, salatutako edozein kasu ikertzeko eta behin betiko epaiak emateko (hau da, helegiterik ez zutenak).


    Getariako Batzar Orokorrak (1397)

    1397. urtean Getarian egin ziren Batzar Orokorrak oso garrantzitsuak izan ziren, Gipuzkoaren eratze politikoan mugarria izan zirelako: orduan aitortu zieten jatorri gipuzkoarreko guztiei kaparetasuna eta, bestetik, Batzar hartan hartutako ebazpenak Probintziako lehen Ordenantza Liburuan idatzi zirelako.

    Erregeak erakunde politiko berria sustatzeko interes handia zuen, batez ere jauntxoen boterea apalduko zuelakoan. Horregatik, Gonzalo Moro korrejidorea izan zen Batzarraren burua.

    Kapituluetako batean, "Ermandadeko alkatearen" figura sortzea ezarri zen, lurraldean maiz gertatzen ziren gaiztakeriei aurre egiteko.

    Soraluze Arrasateko Ermandadean

    ‘’Gipuzkoako Lurraldeko Ermandadea’’ren lana eraginkorragoa egiteko, beste ermandade txikiagotan antolatu zuten, orduko hiri nagusien inguruan: Arrasate, Azkoitia, Donostia, Getaria, Tolosa eta Segura.

    Soraluze Arrasateko barrutian geratu zen, Bergara, Eibar, Elgeta eta Gatzagarekin batera.

    Arrasateko Ermandadearen alkatea izendatzeko prozedura ere ordenantzetan dator: "Arrasatek bi urte bere alkatea, hirugarren urtean Bergarak, eta horrela urte guztietan"; hau da, bakarrik adineko gizon arrasatearrak eta bergararrak izan zitezkeela hautatuak eta, gainera, ezarritako txandari jarraituz.

    Soraluze, Eibar, Elgeta eta Gatzaga txandatik kanpo geratzerakoan, batzarren bilera-egoitzak finkatzeko orduan ere kanpoan geratu ziren.

    Nahiz eta Soraluzeri ez zegokion alkatetza hori edukitzea, soraluzetarrek botoa emateko eskubidea zuten, urteroko San Joan egunean egiten baitzen aukeraketan.

    Ordenantza zaharrean jasotzen zen nahitaez joan behar zirela hautaketa horretara[2]: Deialdia Iraegi onibarretik[3] egiten denean, etxe bakoitzetik gizon bat bertaratu dadila, bestela hogei marabediko isuna ezarriko da. Iraegi hau Eibarko Otaola bailarako baserria da.

    Gainera, garrantzitsutzat jo zuten hautapen hori; izan ere, bileretara ez agertzeagatik jarritako isuna kontzejuko bileretara ez agertzeagatik baino ia hiru aldiz handiagoa zen eta.


    XIV. mendeko beste Batzar Nagusi

    1390. urteko Batzarrean Soraluzek ez zuen ordezkaririk bidali, eta Azpeitiako ordezkariak haren izenean aritu zen.

    1399. urteko Batzarrak erregeari mezua helarazi zion, zerga biltzaileen eskaerak bideratzeko eskatuz. Sinatzaileen artean Soraluze agertzen da.


    Eta ostean, XV. mende oparoa

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen


    Erreferentziak

    • La formación de las villas en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain-Gaiztarro (Revista de Administración Local 1947).
    1. Gazteleraz, Hermandad de la Tierra de Guipúzcoa.
    2. "Quando el apellido se fiziere de la Herdad de Yraegui, que acuda de cada casa un omme so pena de veynte maravedís".
    3. Onibar. Landa, sail, soro.