Industrialdeak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:02, 2 urtarrila 2019

    Industrialdeak

    Gaur egun zortzi industrialde daude Soraluzen.

    Industrialdea Eraikia Bideak etab Guztira Beste izena/k
    Aginaga-Maltzaga 18.200 m2 3.800 m2 22.000 m2 Gabilondo
    Amillaga 2.300 m2 13.700 m2 16.000 m2 Agate/ Ansola
    Unamuno 4.450 m2 7.750 m2 12.200 m2
    Sologoen 1.100 m2 400 m2 1.500 m2
    Mendiola 23.000 m2 12.700 m2 35.700 m2
    Mendizabal 4.600 m2 2.000 m2 6.600 m2
    Sagarraga 3.150 m2 5.150 m2 8.300 m2
    Sagar-erreka 6.500 m2 5.100 m2 11.600 m2
    Guztira 63.300 m2 50.600 m2 113.900 m2


    Kokapena

    Lau industrialde handienak Deba ibaiaren eskumaldean kokatzen dira, ibaia eta aintzinako trenbidearen artean. Forma luzea eta okerra dute, beraz. Beste bi Sagar-errekan daude. Gainontzeko biak Deba ibaiaren ezkerraldean daude.

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Garai batean olak inguru guztietan, ur jauzien arabera (Olak, errotak eta )

    Gero, enpresak herri barruan. Salbuespena, La Euscalduna aurretik eta The Placencia de las Armas Cmpany Limited gero, Baltegieta bukaeran egin zituela fabrika berria. Baina, gainontzekoak, 1950 urte hasieran txikiak baziren eta pixkat kanpoan ba zeuden, 1970rako asko hazi ziren eta herri barruan geratu ziren: Construcciones Sacia, Aranguren, Amuchastegi, Arizaga… eta hainbat eta hainbat enpresa txiki sotoetan.

    Lehen industrialdea Sagar-errekakoa izan zen, han topa zuten enpresa batzuk hedatzeko tokia.

    Gero, 1970 hamarkadan, hainbat enpresa txikik Mendiola industrialdea sustatu zuten. Baina petrolioaren krisia etorri zen, eta kosta zen industrialdea betetzea.

    Beste industrialde libre, Unamuno industrialdea.

    Sagarraga Udalak sustatutakoa da, hasieratik ondo egina, baina enpresa batentzako bakarrik: G>alvanizados Arrate.

    Bi enpresa handik herri kanpoan egin zituen. Vicente Gabilondo e Hijos-ek 1956 urtean Amillaga-Maltzaga industrialdea (G>abilondo industrialdea) sortu zuen, berak erabiltzeko; hurrengo hamarkadetan hadatu zuen behin eta berriz, baina 2018 itxi zuen. Embalajes Ansolak, berriz, 1970 hamarkadan Amillagako industrialdea sortu zuen, hainbat aldiz handitu baina 2010 hamarkadan ere itxi zuen. Hirugarrena, azkoz apalagoa, Lucio Arizbnabarreta enpresa izan zen, Sologuen industrialdea sortu eta handitu zuela. Hau ere itxi zuten 2018 urtean.

    Eta Mendizabal oso bitxia da: enpresa batek sustatua, baina beraien lantegiaz gain besteentzako tokia eginda.


    Erreferentziak