«Inkisizioa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 5 ekarpen ez dira erakusten)
    16. lerroa: 16. lerroa:
    Badira lan batzuk Soraluzen Inkisizio epaiketak izan zirela diotenak, baina datu gehiago falta dira.
    Badira lan batzuk Soraluzen Inkisizio epaiketak izan zirela diotenak, baina datu gehiago falta dira.


    Dena dela, Soraluzen gutxienez bi inkisidore sortu ziren (Juan Ignacio de Obiaga eta Joachin Antonio Lacunza), eta "senide" bat (Juan Joachin Cendoya).
    Dena dela, Soraluzen gutxienez hiru inkisidore sortu ziren (Simon de Obiaga, Juan Ignacio de Obiaga eta Joachin Antonio Lacunza), eta "senide" bat (Juan Joachin Cendoya).
     
     
    ==Simon de Obiaga==
    Simon de Obiaga Espilla Soraluzeko [[Obe baserria (eu)|Obeaga/Obe]] baserrian jaio omen zen (1681/10/20). Gurasoak Domingo Goenaga Goenechea eta Cathalina Espilla Alçuaran izan ziren.
     
    Apaiztu ostean, Soraluzeko Santa Maria la Real parrokian aritu zen, bertako abade onuradun. Handik Madrila joan zen, bertako Santa Cruz parrokian kargu bera betetzeko.
     
    1736. urtean Inkisizioan sartzeko eskatu zuen, eta horretarako bere ''odol garbitasuna'' frogatu behar izan zuen<ref>Información genealógica de Simón de Obiaga Espilla, presbítero, natural de Plasencia, pretendiente al cargo de ministro oficial, remitida por el Tribunal de la Inquisición de Logroño (Consejo de Inquisición 1736).</ref>.
     
    Hurrengo urtean (1737) Valentzian agertzen da, Andres de Orbe y Larreategui apezpikuaren idazkaria. Ordutik aurrera egin zuen, Inkisizio Gorenaren idazkaria izateraino heldu arte.
     
    Bitartean, ez zuen Soraluzeko harremanak galdu<ref>Carta de obligación y pago de Simon de Obiaga de Placencia (Libro de protocolos de Domingo Ignacio de Echeverria, Bergara 1740-1741).</ref>, eta [[Zuloaga baserria (eu)|Zuloaga]] baserria berarena izan zen.
     
    1764. urtean, jubilatua, testamentua egin zuen. Bertan Soraluzeko parrokian kapilautza ezartzeko agindu zuen. Urte batzuk geroago hil zen (1768 ala 1771), Soraluzen bertan.




    26. lerroa: 40. lerroa:
    Presoen abokatu moduan hasi zen; gero, Epaitegiaren fiskala zein erruki-lanen arduraduna izan zen; eta azkenik, Peruko erresumen inkisidore apostolikoa.
    Presoen abokatu moduan hasi zen; gero, Epaitegiaren fiskala zein erruki-lanen arduraduna izan zen; eta azkenik, Peruko erresumen inkisidore apostolikoa.


    Liman hil zen 1764. urtean. Kapilautza eta fundazioak sortu zituen jaioterrian.
    Liman hil zen 1764. urtean. Fundazioak sortu zituen jaioterrian.





    Hauxe da oraingo bertsioa, 21:23, 2 urria 2021 data duena

    Diego de Deza Inkisidore Orokorra

    Inkisizioa

    Erdi Aroko inkisizioa[1], beste guztien oinarria, 1184an sortu zen Languedocen (Frantziako hegoaldean) albitar eta kataroen heresiari aurka egiteko. 1249an ere Aragoiko Erresuman ere ezarri zen eta Aro Modernoan Tribunal del Santo Oficio izenarekin (1478-1834) Aragoi eta Gaztelaren elkarketarekin hedatu zen. Nafarroa konkistatu ostean bertan ere ezarri zuten (1513).

    Tribunal del Santo Oficio buruan Inkisidore Orokorra zegoen. Azpian hainbat Epaitegi zeuden eta, bakoitzean, epaileez gain, beren laguntzaileak ziren (ofizialak). Gainera, hiri eta herrietan zabaldutako behatzaileen sarea zuten, "senideak" izenekoak[2], jardun ez egokiak antzeman eta salatzen zituenak.

    Espainiako Inkisizioa 1820an deseustu zuten, Hirurteko Liberalekin. Hiru urte geroago berrezarri zuten (1823), baina 1834. urtean behin betiko desagertu zen.


    Soraluze eta Inkisizioa

    XV mendean Soraluze Kalagorriko Epaitegiari zegokion; orduan epaitegi honek Osma eta Kalagorriko elizbarrutiak hartzen zituen. 1512. urtean Nafarroako Epaitegia sortu zen, azpian Iruñea, Tutera, Osma eta Kalagorriko elizbarrutiak hartuz. Baina 1521. urtean epaitegia Logroñora pasa zen, azpian Nafarroako erresuma, Kalagorriko elizbarrutis, Gipuzkoako probintzia eta Bizkaiko jaurgoa zituela.

    XVII. mende hasieran sortutako irzpideen arabera, Soraluzek 2 "senide" izan behar zituen, 250 auzotar zituelako. Hala ere, egoera oso bestelakoa zen: Hego Euskal Herri osoan 15 familiar ziren bakarrik: 1 Gipuzkoan (Donostia), 1 Bizkaian (Bilbao), 2 Araba (Gasteiz eta Lantziego) eta 11 Nafarroan (Biana 1, Gares 1, Iruñea 4, Lizarra 2, Olite 1, Peralta 1 eta Tutera 1).

    Badira lan batzuk Soraluzen Inkisizio epaiketak izan zirela diotenak, baina datu gehiago falta dira.

    Dena dela, Soraluzen gutxienez hiru inkisidore sortu ziren (Simon de Obiaga, Juan Ignacio de Obiaga eta Joachin Antonio Lacunza), eta "senide" bat (Juan Joachin Cendoya).


    Simon de Obiaga

    Simon de Obiaga Espilla Soraluzeko Obeaga/Obe baserrian jaio omen zen (1681/10/20). Gurasoak Domingo Goenaga Goenechea eta Cathalina Espilla Alçuaran izan ziren.

    Apaiztu ostean, Soraluzeko Santa Maria la Real parrokian aritu zen, bertako abade onuradun. Handik Madrila joan zen, bertako Santa Cruz parrokian kargu bera betetzeko.

    1736. urtean Inkisizioan sartzeko eskatu zuen, eta horretarako bere odol garbitasuna frogatu behar izan zuen[3].

    Hurrengo urtean (1737) Valentzian agertzen da, Andres de Orbe y Larreategui apezpikuaren idazkaria. Ordutik aurrera egin zuen, Inkisizio Gorenaren idazkaria izateraino heldu arte.

    Bitartean, ez zuen Soraluzeko harremanak galdu[4], eta Zuloaga baserria berarena izan zen.

    1764. urtean, jubilatua, testamentua egin zuen. Bertan Soraluzeko parrokian kapilautza ezartzeko agindu zuen. Urte batzuk geroago hil zen (1768 ala 1771), Soraluzen bertan.


    Juan Ignacio de Obiaga

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Soraluzen jaio zen, 1702. urte inguruan. 1741rako Perun zegoen. Hainbat ikasketa eta lan egin era gero, 1759. urtean Inkisizioan hasi zen lanean.

    Presoen abokatu moduan hasi zen; gero, Epaitegiaren fiskala zein erruki-lanen arduraduna izan zen; eta azkenik, Peruko erresumen inkisidore apostolikoa.

    Liman hil zen 1764. urtean. Fundazioak sortu zituen jaioterrian.


    Joachin Antonio Lacunza Urreta

    Soraluzen jaio zen (1729/06/01). Gurasoak Manuel Lacunza Dicastillo eta Maria Theresa Urreta Uzin izan zituen.

    Apaiztu ostean, hainbat tokitako bikarioa izan zen Astorgako katedraleko kanonigoa izan baino lehen. 1774. urtean Inkisizioaren Logroñoko Epaitegiko ofiziala izateko eskatu eta lortu zuen[5].

    Gero, Zaragozako Epaitegira pasa zen. 54 urte zituela, Soraluzen hil zen (1783/08/11). Ez dakigu zer harreman mota zituen Zaragozan, bertan errezatu zen erresponsora dominikoak ez ziren agertu eta[6].

    Josef Francisco anaia (Donostia?, Soraluze 1789/12/09) ere abadea zen, Soraluzeko bi kapilautzen kapilaua[7].


    Juan Joachin Cendoya Arizabaleta

    Soraluzen jaio zen (1741/10/15). Gurasoak Juan Baptista Cendoia Jauregui eta Ygnacia Arizabaleta Goia izan ziren.

    Mexikora pasa zen merkararitzan aritzeko, Veracruz ondoko Jalapa herrian. Eta 1782. urtean Ana Maria Zugadi Soltero del Toro anderearekin ezkondu zen[8].

    Bi urte geroago (1784) Inkisizioko senidea izateko eskatu zuen[9].

    Elizarekiko harreman hauek baliozkoak izan zizkion: bi urte geroago berak eta José Miguel de Iriarte Lezeta seguratarra bere bazkideak 12.000 pesotako mailegua (zentsua) eskatu zuten Puebla hirian, Nicolas Ladron de Guevararen bidez, azken hau Pueblako Eliz Kuriaren notarioa zela.

    1794. urtean Juan Joachin izendatu zuten Venus izeneko gerra fragataren maestrea eta, penintsulara etorri behar zenez, Ana Mariak baimena eman ziola idatziz behar izan eta gero urte t'erdi edo gehiagotan etxetik kanpo ibiltzeko[10].


    Erreferentziak

    1. Inkisizioa. Wikipedia (euskaraz).
    2. Inkisizioko senideak. Gazteleraz familiares de la Inquisición.
    3. Información genealógica de Simón de Obiaga Espilla, presbítero, natural de Plasencia, pretendiente al cargo de ministro oficial, remitida por el Tribunal de la Inquisición de Logroño (Consejo de Inquisición 1736).
    4. Carta de obligación y pago de Simon de Obiaga de Placencia (Libro de protocolos de Domingo Ignacio de Echeverria, Bergara 1740-1741).
    5. Información genealógica de Joaquín de Lacunza, presbítero, vicario y canónigo de Astorga, natural de Placencia (Guípúzcoa), pretendiente a oficial del Tribunal de la Inquisición de Logroño (Consejo de Inquisición 1774-1775).
    6. Cartas del Tribunal de la Inquisición de Zaragoza al Consejo de la Inquisición. Trata, entre otros asuntos, las competencias con el Real Convento de Santo Domingo de Zaragoza, sede de la Cofradía de San Pedro Mártir, por no concurrir su comunidad al responso del fallecido inquisidor Joaquín de Lacunza. Inquisidor del Tribunal: Bruno Antonio de Haro Salazar (1783 -1784).
    7. Capellán de la capellanía que fundaron Sebastián de Ibarra e Isabel de Olariaga, y de la que fundó Juan Bautista de Aguirre Gorostegui...
    8. Don Joaquín de Cendoya, del Comercio de España y residente en el pueblo de Jalapa, casado con doña Ana María Zugadi Soltero del Toro, otorga que ha recibido por carta de dote de su expresada esposa, la cantidad de 28 pesos 7 reales y 7 granos de dinero (Universidad Veracruzana 1782).
    9. Información genealógica de Juan Joaquin Cendoya Arizabaleta, natural de Placencia (Guipúzcoa), pretendiente a familiar del Tribunal de la Inquisición de México, casado con Ana María Zugadi Soltero del Toro (Consejo de Inquisición 1784-1785).
    10. Doña Ana María Zugadi Soltero del Toro, vecina de la Villa de Xalapa, esposa de don Juan Joaquín de Cendoya y Arizabaleta, al cual se le ha dado la maestría de la Fragata de Guerra nombrada la Venus, anclada en la bahía de San Juan de Ulúa del puerto de la Nueva España, y próxima a realizar viaje a la Península, que es de gran importancia para la solicitante, esposo e hijos, por lo que otorga poder y consentimiento y licencia a su esposo para que haga dicho viaje por el tiempo de año y medio o más si necesita (Universidad Veracruzana 1794).