Iraola baserria (eu)

    Sorapediatik
    Iraola
    Iraola baserria. Aurrekaldea 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Iraolagoitia
    Bailara Irure
    Altuera 145 m
    Hedadura 17 Ha
    Kaletik 1,65 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Iraola edo Yraola, bi modutan agertu izan da, eta inoiz Yraola-goitia ere, Iraolabeitia azpiko baserriarekin bereizteko. Iraola Plazentziako abizena da, eta XVI. mendekoa da lehen aipamena. 1740. urtean Domingo de Yraola-goitia agertzen da Iraola zein Casilla de Yraola-goitiaren jabea.

    Esan nahi garbirik ez du: ihi edo garo tokia batzuentzat, eta garo tokiaren ola besteentzat.

    Hau da abizen honen armarria: urrean, bi lehoi gorri (gules), gainetik hiru lili urdin (azur) dituztela. Bada beste armarri bat, Soraluzeko abizenari ere dagokiona: zatitua, ezkerrean bi eskopeta, bata bestearen gainean banda moduan jarrita, eta gainean izar bat; eskuman berriz zuhaitza, enbor aurrean basurdea duela, azpikaldean.


    Erreferentziak