Iraola baserria (eu)

    Sorapediatik
    Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
    Iraola
    Iraola baserria. Aurrekaldea 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Iraolagoitia
    Bailara Irure
    Altuera 145 m
    Hedadura 17 Ha
    Kaletik 1,65 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]

    Iraola edo Yraola, bi modutan agertu izan da, eta inoiz Yraola-goitia ere, Iraolabeitia azpiko baserriarekin bereizteko.

    Iraola Plazentziako abizena da, eta XVI. mendekoa da lehen aipamena. Esan nahi garbirik ez du: ihi edo garo tokia batzuentzat, eta garo tokiaren ola besteentzat.

    Hau da abizenaren armarria: urrean, bi lehoi gorri (gules), gainetik hiru lili urdin (azur) dituztela. Bada beste armarri bat, Soraluzeko abizenari ere dagokiona: zatitua, ezkerrean bi eskopeta, bata bestearen gainean banda moduan jarrita, eta gainean izar bat; eskuman berriz zuhaitza, enbor aurrean basurdea duela, azpikaldean.

    1651 urtean telleria baten aipamena egiten da, "Iraolagoytia, Yraolamanto y Yraolaveitia"ren esparruan[4].

    1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Domingo de Iraolagoitia zen, Iraolagoitia bere baserria hipotekatu zuela[5].

    1740. urtean Domingo de Yraola-goitia bera agertzen da Iraola zein Casilla de Yraola-goitiaren jabea.

    1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Domingo de Iraolagoitia zen, Iraolagoitia baserria aurkeztu zuela.

    Agustin de Iraola e Iparraguirre, bertan jaioa, Mariscal de Campo izan zen, eta 1874. urtean Tarragonako gobernadorea ere.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (119. orrialdea)
    2. Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
    3. Soraluze. Monografía histórica. (250 orrialdea)
    4. (Soraluzeko Udal Artxibategia 1651/10/16).
    5. (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).