Iribe baserria (eu)

    Sorapediatik
    Iribe
    Iribe baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Iribe
    Bailara Ezozia
    Altuera 125 m
    Hedadura 14 Ha
    Kaletik 1,2 km


    Bertako familia

    Iraolagoitiatarrak


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak beheko hiria esan nahi du, gertuko Irigoin baserriaren izenak "goiko hiria" esan nahi duen moduan.

    XVIII mendearen hasieran bertan Pedro de Anabarrieta bizi zen; jabea, berriz, Santa Anako komentua zen. XIX mendean Francisco de Ariznabarreta agertzen da.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:

    IRIBE, Ezozia ballarako baserria Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian (IRIBE: cas. del valle de Ezozia en la prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. jurisd. de Placencia).

    XXI mende hasieran Iraola Etxebarri baserrikoak bertara etorri ziren bizi izatera, beraien baserria Maltzaga-Gasteiz autopista azpian geratu zelako (familiaren argazkiak Iraola Etxebarrin hartuak dira.). Iribe baserri zaharra bota eta goitik behera berritu zuten.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (73. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (250 orrialdea)
    3. Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)