Irure Hamengua baserria (eu)

    Sorapediatik
    Administratzailea (eztabaida | ekarpenak) (1 berrikuspen)(r)en berrikusketa, ordua: 17:00, 17 azaroa 2015
    Irure Hamengua
    [[Fitxategi:
    Argazkirik ez.jpg
    | 400px | frameless | center]]
    Izen formala Irure Hemengua
    Bailara Irure bailara
    Altuera 310 m
    Hedadura 35 Ha
    Kaletik 3,35 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi.


    Baserriaren inguruko kontuak

    XVI. menderako baserri honetan bizi ziren Artolazabaldarrak, gaur egungo jabeak. Baserri honetakoek, Intxaustikoek eta Ilordokoek bezala, jokera handiagoa izan dute beti Eibarrerako, eta 1985. urtera arte Irurekoek postua izan zuten Eibarko plazan.

    80. hamarkada hasieran, Jesus Artolazabalek Eibarren daukan jatetxea Eibarko zezenzaleen solasgune bihurtu zen eta Irureko zezenketaren gainean eztabaidatzen zuten. Ramiro Larrañaga ere tartean zebilela, Oiñatiko artxibo zaharretan ere arakatzen ibili ziren, interesak piztuta.

    Televisión Españolakoak ere etorri ziren sasoi hartan zezenketei buruzko programa bat egitera, baina azkenean ez zuten egin. 4 edo 5 kotxetan etorri zirenean, Jesusen ama bakarrik aurkitu zuten etxean. Ama beldurtu egin zen hainbeste kamara eta kanpotarrekin, eta itxura denez, berak ere ikaratu zituen etorritakoak. Azkenean, Itziarrera joan ziren programa egitera, tradizio handiko herri zezen zalea hau ere.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak