Irure Hamengua baserria (eu)

    Sorapediatik
    Irure Hamengua
    Irure Zar / Irure Txiki
    Irure Hamengua baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Irure Hemengua
    Bailara Irure
    Altuera 310 m
    Hedadura 35 Ha
    Kaletik 3,35 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Irure Hamengoa edo Irure aquende, herritik gertunea delako. Irure Txiki gaizki esanda dago: alboko baserria Irure Handikoa-tik Irure Handi-ra pasa zen, eta orduan beste hau Irure Txiki bihurtu.

    XVIII mendean casilla del santuario de San Esteban izenekoa udalarena zen.

    XVI. menderako baserri honetan bizi ziren Artolazabaldarrak, gaur egungo jabeak. XVIII mendean, esateko, jabea Joaquín Artolazabal zen. Baserri honetakoek, Intxaustikoek eta Ilordokoek bezala, jokera handiagoa izan dute beti Eibarrerako, eta 1985. urtera arte Irurekoek postua izan zuten Eibarko plazan.

    Baserri honek eta Irure Handikua baserriak armarria dute, berdina. Eta hirugarren bat kalean dago, Arregia etxean, azken hau ederrena. Arregia etxe hau Andrés Ibáñes de Irure haunarena izan zen, Carlos I enperadorearen medikua, Alemaniako gerran hildakoa.

    80. hamarkada hasieran, Jesus Artolazabalek Eibarren daukan jatetxea Eibarko zezenzaleen solasgune bihurtu zen eta Irureko zezenketaren gainean eztabaidatzen zuten. Ramiro Larrañaga ere tartean zebilela, Oiñatiko artxibo zaharretan ere arakatzen ibili ziren, interesak piztuta.

    Televisión Españolakoak ere etorri ziren sasoi hartan zezenketei buruzko programa bat egitera, baina azkenean ez zuten egin. 4 edo 5 kotxetan etorri zirenean, Jesusen ama bakarrik aurkitu zuten etxean. Ama beldurtu egin zen hainbeste kamara eta kanpotarrekin, eta itxura denez, berak ere ikaratu zituen etorritakoak. Azkenean, Itziarrera joan ziren programa egitera, tradizio handiko herri zezen zalea hau ere.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (120. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (250-251 orrialdeak)