«Isabel II.aren bisita (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    16. lerroa: 16. lerroa:
    ==Soraluzeko bisita==
    ==Soraluzeko bisita==
    ===Eguerdiko geraldia===
    ===Eguerdiko geraldia===
    Arrasatetik abiatuta, eguerdian heldu ziren Soraluzera, ondo apainduta ordurako. Jose Manuel de Lascurain alkateak, Miguel de Ascaray parrokoak eta Jose Solos Erret Lantegiaren zuzendariak hitzaldi bana egin zuten. Ostean, lantegiko diputatu batek idazkia eman zion erreginari, babesa eskatuz.
    Arrasatetik abiatuta, 27an eguerdian heldu ziren Soraluzera, ondo apainduta ordurako. Jose Manuel de Lascurain alkateak, Miguel de Ascaray parrokoak eta Jose Solos Erret Lantegiaren zuzendariak hitzaldi bana egin zuten. Ostean, lantegiko diputatu batek idazkia eman zion erreginari, babesa eskatuz.


    Behereala biztanle guztiek bibaka eta txaloka hasi ziren, herriko musikazaleen bandak Errege Martxa jotzen zuen bitartean. Ostean kanpaien eta etxaferuen hotsak nahastu ziren.
    Behereala biztanle guztiek bibaka eta txaloka hasi ziren, herriko musikazaleen bandak Errege Martxa jotzen zuen bitartean. Ostean kanpaien eta etxaferuen hotsak nahastu ziren.
    25. lerroa: 25. lerroa:


    ===Mendaroko sakristaua===
    ===Mendaroko sakristaua===
    Bitartran, erregina eta familia Debara joan ziren, eta bertan bazkaldu.
    Bitartean, erregina eta familia Debara joan ziren, eta bertan bazkaldu.


    Itzultzerakoan, Mendaron gelditu ziren, herriak oparia egin nahi zietelako. Bertako bizkotxoek ondo irabazitako ospea zuten, txokolatez hartzeko, eta pentsatu zuten bizkotxo handi bat egitea, erret koroarekin gainean.
    Itzultzerakoan, Mendaron gelditu ziren, herriak oparia egin nahi zietelako. Bertako bizkotxoek ondo irabazitako ospea zuten, txokolatez hartzeko, eta pentsatu zuten bizkotxo handi bat egitea, erret koroarekin gainean.

    01:27, 25 urtarrila 2022(e)ko berrikuspena

    Isabel II.a 14 urtekin (Federico Madrazo 1844)

    Arrasateko egonaldia[1]

    1845.eko abuztuan Isabel II.a erregina Arrasatera etorri zen, Gesalibarreko[2] bainuetxeko urak hartzera. Berarekin Maria Cristina ama (erreginaordea) eta Maria Luisa Francisca ahizpa etorri ziren. Erreginak hamabost urte zituen artean, eta ahizpak hamahiru.

    Ia pare bat aste egin omen zuen bertan, 16tik 29ra arte. Eta errege-familiarekin batera Espainiako gobernu osoa Arrasatera etorri zenez, aste haietan Arrasate izan zen Espainiako hiriburua.

    Erregina eta familia Monterron jauregian hartu zituzten, eta ia egunero Gesalibarreko bainuetxeea joaten ziren, urak hartzera.

    Honetaz gain, inguruak ezagutzeko aprobetxatu zuen: Arrasate bera, Aretxabaletako bainuetxea, Bergara, Oñati, Soraluzeko arma lantegiak, Deba, Mendaro... Lehen Karlistada (1833-1840) bukatu berria, agintariek bidaia aprobetxatu zuten erregina gaztea hainbat tokietan erakusteko, "propaganda" edo "marketing" egiteko.

    Azkenik, 29 goizean errege-familia Bilbora abiatu zen. Bertan pare bat egun eman eta gero, irailak lehenean Azkoitiara pasa ziren.


    Maria Cristina de Borbon-Dos Sicilias (F.X. Winterhalter 1841)

    Soraluzeko bisita

    Eguerdiko geraldia

    Arrasatetik abiatuta, 27an eguerdian heldu ziren Soraluzera, ondo apainduta ordurako. Jose Manuel de Lascurain alkateak, Miguel de Ascaray parrokoak eta Jose Solos Erret Lantegiaren zuzendariak hitzaldi bana egin zuten. Ostean, lantegiko diputatu batek idazkia eman zion erreginari, babesa eskatuz.

    Behereala biztanle guztiek bibaka eta txaloka hasi ziren, herriko musikazaleen bandak Errege Martxa jotzen zuen bitartean. Ostean kanpaien eta etxaferuen hotsak nahastu ziren.

    Erregeak eskatu zuen arma lantegia ikusteko, baina bueltarako laga zuten. Eta erreginak Debako bidea hartzen zuela, bibek era txaloek lagunduta.

    Erregina itzuli artean batzuk gauerako argiteria prestatu zuten, eta gainontzean sokamuturran eta dantzetan aritu ziren ordu luzeetan.

    Mendaroko sakristaua

    Bitartean, erregina eta familia Debara joan ziren, eta bertan bazkaldu.

    Itzultzerakoan, Mendaron gelditu ziren, herriak oparia egin nahi zietelako. Bertako bizkotxoek ondo irabazitako ospea zuten, txokolatez hartzeko, eta pentsatu zuten bizkotxo handi bat egitea, erret koroarekin gainean.

    Alkateak berak eman zion bizkotxoa erreginari, gazteleraz hobetuen moldatzen zen eta. Berba hauek erabili zituen: "Señora, este viscocho haser en Mendaro para ti, no haser otra cosa en Mendaro, solo haser viscochos… parte pues éste con la madre"[3]. Eliza ikustera joan ziren gero, eta erregina konturatu zen alkatea, hizlaria eta sakristaua pertsona berbera zirela.

    Zuzen, motz eta bihotzetik egindako hitzaldia izanik, erreginari barruan geratu zitzaion eta, beste hitzaldi luze eta aspergarriak entzuterakoan ingurukoei esaten omen zien: "Ay, mi sacristán de Mendaro..."[4].

    Erregetxea

    Iluntzeko geraldia

    Iluntzeko zortzi t'erditan abisua heldu zen, erregina gertu zela. Ziztu bizian agintariak herriko sarreran paratu ziren, jendetza, musika eta lantegiko diputatuak beren banderez. Bederatzi eta laurdenetan kapitain bat agertu zen erregina segituan helduko zela esanez, eta parrokia eta Erregetxea ikusi nahi zituela.

    Zubi nagusira heldu zirenean, udaletxea, erregetxea eta kale guztiak argituta zeuden, eta hainbat lagunek zuziak eta lastargiak zituzten erreginaren bidea argitzeko. Gurditik jaitsi eta parrokira joan ziren; aldare nagusiaren aurrean errezatu ostean Nazarenoaren kapera bisiratu zuten. Erregetxean armagintzari buruzko azalpenak jaso ondoren Bergara aldeea jo zuten, harrera beroa eskertuz.

    Bergarako sarrerara heldu zirenean, hamar eta laurdenetan, seireratik zain zeuden agintariak topa zituzten. Eta handik San Antonioraino lagundu zituzten, jendetza izugarrirekin batera, 200 bat lastargiak zituztela.

    Bitartean Soraluzen batzuk bibaka eta txaloaka jarraitu ziren, plazan oraindik ordu batzutan danbolinak jotzen zuten bitartean.


    Hemeroteka

    Journal de Toulouse: politique et littéraire (1845/09/02)

    Isabel erregina eta bere ama Soraluzera heldu ziren 27an, hiri honetako su-armen fabrika ikustera. Iluntzean Arrasate hirira itzuli ziren.
    29 goizean, errege-familiak azken hiri hau utzi zuten Bilbora heltzeko, Elorrio eta Durangotik pasatuz. Erreginak eta infantea Bilbon geratu behar ziren 30 eta 31ean, hilak lehenean Azkoitiara joateko, bertan prestaturik zeukaten geletan lo egitera, Egako Granadako dukearen jauregian, Espainiako handia, erregeen bizkarzaineen kapitaina eta Don Karlosen Gerra ministroa izandakoa...


    La Esperanza (1845/09/06)

    A las doce llegaron las Personas Reales á la entrada del pueblo, donde estaba levantado un arco triunfal de laureles con una corona de flores. Sobre esta habia un pabellón de fusiles, y los costados hallábanse cubiertos de otras armas de fuego. Los diputados do los cuatro gremios de la fábrica llevaban sus respectivas banderolas, en que figuraban las armas Reales , el nombre de cada gremio , que son de cañonistas, llaveros, aparejeros y cajeros ; y las inscripciones siguientes: «Real fabrica de armas de Placencia», «Placencia siempre fiel á la corona Real.» El pavimento del camino por donde debían transitar sus Magestades y Alteza hasta la parroquia y la casa Real, estaba cubierto de juncos, y todas las casas de la población adornadas de colgaduras varias, según la posibilidad de cada habitante, pero todas limpias y aseadas en extremo. Los señores alcalde D. José Manuel de Lascurain, el Cura párroco y Vicario del partido D. Miguel de Ascaray, y el director de la fábrica de armas, coronel del cuerpo de artillería, H. José Solís, en nombre de las corporaciones á cuya frente estaban, arengaron á SS. MM. y A. con las expresiones mas respetuosas; uno de los diputados de la fábrica entregó á S. M. una exposición haciendo ver el estado de ella, y suplicándola se dignase protejerla. Las Reales Personas los acogieron con amabilidad. En seguida prorumpieron todos los habitantes, que estaban reunidos, en vivas y aclamaciones, y la música de los aficionados de esta villa tocó la marcha Real. Se repicaron todas las campanas , y se tiraron multitud de cohetes. Llegado e! coche de S. M., en medio de tanto regocijo, al puente de comunicación .del pueblo, recordando que en él habia una fábrica de armas, mostró deseos de verla ; pero dejó de hacerlo hasta la vuelta, ordenando que toda la gente se trasladase á la salida del pueblo para Deva , una vez que deseaba ver á S. M. y Real familia, lo cual se verificó asi, continuando sin cesar las aclamaciones, vítores y la música. Se dispuso la iluminacion general de todo el pueblo , y se adoptaron otras medidas con el objeto de alumbrar en lo posible á SS. MM., debiendo ser la noche muy oscura cuando regresasen. Hechas estas prevenciones, los habitantes de Placencia se dedicaron á las diversiones propias del pais, habiéndose corrido una vaca brava navarra por la maroma ; y en seguida hubo bailes públicos, que no cesaron , hasta que á cosa de las ocho y media de la noche se observó la señal de aproximarse SS.MM.; y atoda prima las autoridades covil, eclesiàstica y militar se colocaron a la entrada del pueblo, acompañadas de un gentío inmenso, música, y los diputados de la fábrica con sus banderas : á las nueve y cuarto vino un capitán anunciando que SS. MM. llegarían en breve , y que se dignarían ver la parroquia y la casa de la fábrica ó Real: y en efecto á pocos minutos llegaron SS. MM. y fueron recibidas con el mayor entusiasmo por todo el pueblo, pues bajaron á la calle todos los caseros; estando junto al puente, se apearon del coche , y corrieron á paso acelerado á la parroquia, donde con edificación de todos oraron ante el altar mayor , y en seguida en la capilla de Jesús Nazareno, cuya efigie es obra de mucho mérito. Después pasaron á la casa Real, donde se enteron de las armas que para el ejército se elaboran en esta fábrica , que es la primitiva del reino ; y en seguida se dirigieron para la villa de Vergara , dando gracias á todas las autoridades. Al tiempo que recorrían las calles SS. MM., la casa consistorial, casa Real y las demás de la poblaciòn, estaban iluminadas con el mayor esmero, y muchísimas personas acompañaban á las Reales Personas con hachas de cera y fajos encendidos de paja. Habiendo salido de esta villa SS. MM., los habitantes de ella no cesaron de vitorear por mucho tiempo á la reina Isabel, su augusta Madre y á la Serenisima Señora Infanta ; y el baile continuó por algunas horas en la plaza al son del tamboril.



    Boletin del Ejercito (1845/09/10)

    Mendaron bizkotxo batzuk egiten dira, eta horien masa oparoak herrialdean zein kanpoan ospe handia eman die. Herriko udalak erreginari opari bat egin nahi ziola, iritzi zitzaien pertsona bikain horren mailakoa izango zela herriko industriaren erakusgarria bere eskuetan jartzea, eta, horretarako, Mendaroko herriaren leialtasun eta maitasun sentimendua adierazteko, bizkotxo handi bat eginarazi zuen, gainean errege koroa zuela.
    Iritsi zen eguna, eta herriko errejidoreak, opari gozoa Erreginaren eskuetan jartzeko mandatua jaso zuenak, hitz hauek esan zizkion erreginari: Señora, este viscocho haser en Mendaro para ti, no haser otra cosa en Mendaro, solo haser viscochos… parte éste con la madre. Erreginari grazia egin zion hitzaldiak, eta are gehiago elizan, erregidorea, hizlaria eta sakristaua gizon bakar batean hiru postu desberdin zirela kustean.


    Erreferentziak

    1. Isabel II heldu zen Arrasatera, 1845ean. Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga (Euskonews 2013).
    2. Santa Ageda.
    3. "Anderea, bizkotxo hau Mendaron egin dugu hiretako, Mendaron ez dugu besterik egiten, bizkotxoak bakarrik... amarekin partitu hau, ba".
    4. "Ai Mendaroko nire sakristaua!"