Isiltasuna hausten. Eskultura (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Isiltasuna hausten | irudia = Soraluze_1936._Oroitarria.jpg | estiloa = Abstraktoa | mendea = XXI | kokapena = Iturburu pasealekua...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:12, 22 ekaina 2020
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Isiltasuna hausten
    Soraluze 1936. Oroitarria.jpg
    Estiloa Abstraktoa
    Mendea XXI
    Kokapena Iturburu pasealekua
    Mota Eskultura


    Eskaera

    Gerra bukatu eta 75 urteetara, Soraluze 1936 lan taldeak sortu zen garai haiek ikertzeko eta argitzeko. Emaitzak zabaltzeko, erakusketa antolatu zuen (75 urteko isitasuna hausten) eta liburua argitaratu (Isiltasuna hausten. 1936ko gerra Soraluzen.

    Honetaz gain, Tere Guenetxea artista soraluzetarrari eskultura bat egiteko eskatu zioten, gerra zibilean eta frankismoan zehar gertatutako giza eskubideen urraketak gogora ekarri eta biktimei zor zaien aitortza, justizia eta erreparamendua aldarrikatzeko helburuz.


    Inaugurazioa

    Tere Guenetxeak egindako eskultura Iturburuko pasealekuan jarri zuten, eta 2014ko irailak 22an inauguratu zuten, Soraluzen nazionalak sartu ziren 78. urteurrenean hain zuzen.

    Alderdi politikoetako ordezkariak, testigantzak eman dituzten zenbait pertsona eta beste hainbat herritar hurreratu ziren inaugurazio ekitaldira. Gertatu zenaren inguruko egia eta memoria berreskuratzearen beharra nabarmendu zuten hitza hartu zuten ordezkariek.

    Ekitaldian Soraluze 1936 lan taldekoek irakurri zuten manifestua:

    36ko gerran pasau zanaren gainian argi egitia izan da azken urtiotan Soraluze 1936 lan taldetik bultzatu dittugun ekimenen helburua. Herriko beste hainbat eragilen laguntasunakin, artxiboetan informaziñua bilatu dogu, argazki batzuk batu, aittitta-amamen testigantzak jaso, erakusketatxo bat antolatu, dvd- bat argitaratu, omenaldi batzuk antolatu eta gaurko eguna, Irailaren 22xa, urte askuan gerraren garaipena ospatzeko eguna izan zana, Oroimenaren akorduaren Eguna da gaur.
    Gerra sufritu bihar izan zeben herrittarrekin akordatzeko, bereziki, horrenbeste urtetan isilik egon bihar izan zeben eta sarrittan ahaztuta geldittu ziran gizon-emakume harekin. Euren danez omenez ipini dogu eskultura hau, akordatzeko eta pentsatzeko.
    Zorionez, gero eta indartsuagoa eta zabalagoa da 36ko gerraren eta Frankismoan gertutakoak argitzeko eskatzen duen aldarrikapena. Munduko beste herrialde askotan egin dute bide hori eta hemen ere egingo dugu.
    78 urte pasatu dira baina atzo Pako Etxeberria forentsiak diñuan moduan arazo hau gaur egunekua da, eta pasatu zanaren inguruko egia osoa jakitzia, demokraziaren baloriak, giza eskubidiak eta balore zibikuak indartzeko modua da, gaur eta hemen. Eskultura hau Soraluzen egiten dihardugun ahaleginaren ikurra da, ahaztutako sufrimenduaren eta ahotsen aitortza, oroitzeko eta hausnartzeko gunea... gerra sufritu behar izan zuten soraluzetar guztiei eskainia Soraluzeko herriak.
    SORALUZE 1936
    Isiltasuna hausten eskultura Iturburu pasealekuan

    Udalari dohaintza

    Hurrengo urtean Soraluze 1936 taldeak eskultura Udalari pasatzea proposatu zuen, eta honek dohaintza 2016ko martxoak 7an onartu zuen.


    Tere Guenetxea

    Eugène Marioton (Paris 1857-1933) eskultore eta dominagilea izan zen. Anaiak ere artistak izan zituen: Claudius (eskultorea) eta Jean Alfred (margolaria).

    Heziketa klasikoa izan zuen. Lehiaka askotan parte hartu zuen (1883-1922), batez ere Salon de la Société des artistes français zelakoan. Irabazten ari zen ospeari esker, 1905 epaile izendatu zuten, eskultura sailean. Bere lana oso arrakastatsua zenez, behin eredua eginda eskulturak tamaina desberdinetan urtzen zituen, gehienetan Parisko E. Colin eta Siot Decauville arte-fundizioetan.

    Soraluzez gain, gaur egun bere lanak hainbat tokitan ikus daitezke: Paris, Rouen, Béjaïa (Aljeria), Errumania... Eta sarri askotan nazioarteko enkanteetan eskuragarri izaten dira.


    Erreferentziak