Isiltasuna hausten (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:58, 26 urria 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Isiltasuna hausten
    Isiltasuna hausten. Azala.jpg
    Egilea Soraluze 1936 lan taldea
    Hizkuntza Euskaraz eta gaztelaniaz
    Urtea 2015
    Argitaletxea Soraluzeko Udala
    Hiria Soraluze


    Izenburu osoa

    Isiltasuna hausten. 1936ko gerra Soraluzen


    Irudiak

    Handitzeko sakatu


    Liburua zertan den

    Liburuak gerra denboran Soraluzen gertatutakoaren kontakizuna jasotzen du; garaiko kontestuan txertatuta, plazentziatarrek bizi izandakoa, hartutako erabakiak eta horien ondorioak ezagutarazten ditu.

    40 urte baino denbora gehiagotan isildutako edo isilarazitako historia zati honek irizpide kronologikoari jarraitzen dio orokorrean, eta atalak kontakizuna eta testigantzak tartekatuz osatu dira. Denbora ordenari jarraituz, beraz, honako atalak bereizten ditu II Errepublikako urteetan hasi eta gerra amaiera arte: II Errepublika; 1936: gerraren atarian; Altxamendua eta lurraldeen okupazioa; Bizkaiko ofentsiba; itzulera herrira; errepresioa; gero, frankismoa; hildakoen zerrenda.

    Informazioa biltzeko erabilitako iturrien artean artxiboak (Udal artxiboa batez ere, baina baita Parrokikoa eta PARES artxiboa ere), ahozko testigantzak eta hainbat pertsonek helarazitako dokumentu ezberdinak daude, eta hori guztia, garaiko kontestuan txertatuta, kontakizuna harilkatzeko erabili da. Dokumentuen bidez, ahozko testigantzak berretsi dira, eta horien bidez, dokumentuetako eta historiografiako ezagutzak geure errealitatera gerturatu ahal izan dira, herritarren ikuspuntuaz osatuz.


    Erreferentziak

    Liburua ekartzeko, euskaraz zein gaztelaniaz, Liburutegi digitalera joan.
    Oharra. epub eta mobi bertsioek ez dute argazkirik, pdf-ak berriz bai.