Istorioak (eu)

    Sorapediatik

    Soraluzen beste herri askotan bezala istorio eta ipuin herrikoi ugari daude. Zenbait kasutan, jatorria denboran atzera galtzen da, beste batzuk ordea XX. mendean bertan sortuak izan dira.

    Kondaira zaharrak, kasu askotan, aiton amonek bilobei kontatzen zizkieten ipuinak dira, kutsu mitologikoa dute batzuek, baita kutsu erlijiotsua ere beste zenbaitek. Kasu askotan mitologiaren antzera, naturan eta gure ingurunean gertatzen diren hainbat fenomeno azaltzeko erabiltzen dira eta baita haurrei irakaspenak emateko ere.

    XX. mende hasieran Jose Migel Barandiaranek herriko zenbait pertsona elkarrizketatuz egin zuen era honetako ipuinen bilduma. Ipuin hauek ahoz ahoko transmisioaren eta Euskal Herriko kultura herrikoiaren adibide garrantzitsua dira, nekazal giroan errotuak.

    Beste ipuin mota batzuk ere gorde dira, berriagoak eta kale giroan sortutakoak: umorezkoak edo Kolon soraluzetarra.


    Historiaurreko istorioak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Istorio batzuk jentilei buruzkoak dira, Arzabalagako jentilla esateko, edota jentilak botatako harriaz: Leziagako haitza, ollarraitz, Osuma errekakoa.

    Beste batzutan, berriz, Mendiganean izkutatutako gordailuak agertzen dira: hamabi kutxak, urrezko kanpaia, Irukurutzetako trikuharria, Pagobedeinkatu.


    Erlijio istorioak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Garrantzitsuena, duda barik, Ezoziako Andramariarne kondaira da. Dena dela, beste pare bat ere badago: Atxolineko Amabirginaren aztarna eta Errekaldeko gurutzea.


    Sorginen istorioak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Bada beste istorio multzoa, sorginekin eta antzekoekin zerikusia duena: Mugarriko sorginak, Sorginak eta bidegurutzeak, Juanito txistularia...


    Umorezko istorioak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Istorio hauen jatorria askoz gertuago dago: XX mendearen hasiera eta erdialdea. Istorio asko eta asko Juan San Martin eibartarrak bi liburutan[1] jaso zituen: 1960 urtean Zirikadak eta bost urte geroago Eztenkadak.

    Horretaz gain, beste umorezko istorio batzuk ere jaso izan dira: Herriko kanpaiak, Eibarko sorrera, Itzularria, Eibarko txitia beti oilo, Zorristro…


    Bestelakoak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Bi istorio jasoko dugu hemen. Bata, Euskal Herrian (eta beste hainbat lekutan) ondo zabaldutako Garbancito edo Barbantxo. Eta bigarrena Paco Vargas idazleak sortutako teoria, Cristobal Colón soraluzetarra zela, alegia.


    Erreferentziak

    1. Sorapedian bertan eskuragarri daude, mobi eta epub formatuetan-