Iturriaga baserria (eu)

    Sorapediatik
    Iturrixa / Iturrixaga
    Iturriaga baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Iturriaga
    Bailara San Andres
    Altuera 255 m
    Hedadura 20 Ha
    Kaletik 1,70 km


    Bertako familia

    Urizar-Arangurentarrak


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak iturriaren tokia esan nahi du.

    1574. urtean bazeuden soraluzetarrak abizen honekin; eta, letra berekin hasitako beste abizenekin moduan, Yturriaga agertzen da.

    Baserria XVII mendekoa omen da, eta 1.700. urte inguruan Bartolomé de Alberdi zen maizterra. XVIII mendean baserria Elgoibarko San Frantzisko komentuarena zen.

    Armarria: zilarrezkoa, zuhaitz berdea (sinople) olatu urdin (azur) eta zilarrezkoen gainean, eta bi basurde beltz (sable) enborrari lotuak; ertza gorria (gules), urrezko zortzi maskorrekin.

    XIX. mendean etorri ziren Iturriagara Urizar familia: Jose Mariren aittitak erosi zuen baserria, 14.000 errieletan. 1980 urte inguruan kalean barazkiak saltzeari laga zioten; esne banaketari ere utzi zioten. Orain dela gutxirarte ardiak zeuzkaten.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:

    ITURRIAGA, San Andres bailarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
    (ITURRIAGA: cas. del valle de San Andres, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. jurisdiccional de Placencia).

    1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (24. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (245 orrialdea)
    3. Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)