«Izarre baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    3. lerroa: 3. lerroa:
      | irudia              = Izarre_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Kontrargi_2002).jpg
      | irudia              = Izarre_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Kontrargi_2002).jpg
      | izen_formala        = Izagirre
      | izen_formala        = Izagirre
      | bailara            = [[San Andres (eu) | San Andres]]
      | bailara            = [[San Andres bailara (eu) | San Andres]]
      | altuera            = 465 m
      | altuera            = 465 m
      | hedadura            = 13 Ha
      | hedadura            = 13 Ha

    23:23, 4 ekaina 2016(e)ko berrikuspena

    Izarre
    Izarre baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Izagirre
    Bailara San Andres
    Altuera 465 m
    Hedadura 13 Ha
    Kaletik 4,95 km


    Bertako familia

    Santamaria-Goiburutarrak


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izagirre abizena oso hedatua dago. Soraluzekoek armarri hau erabili izan zuten: Orlegi (sinople) gainean urrezko dorrea, olatu urdin (azur) eta zilarrezkoen gainean, eta bi lehoi dorreari oratuta; dorreko lehiotik beso armatua agertzen da, zilarrezkoa, burnizko mailau eskuan duela.

    XVII mendearen erdialdean Joan Ibañez de Yzaguirre jaunak etxe hau oinordetzan jaso zuen. 1740 urte inguruan Martín de Lizarriturri e Izaguirre izan zen jabea. XIX mende hasieran José Antonio de Izaguirre bizi zen bertan.

    Izaguirreko etxe berria, XVIII mendean inguruetan eraikia, Martín de Izaguirre-rena izan zen. Segururena gaur eguneko Izarre-etxetxo izango zen.

    Silvestre Santa Maria, umezurtza, morroi sartu zen XIX. mende bukaeran Aseginolazan, eta urte batzuk beranduago Izarreko alaba ezagutu eta berarekin ezkondu zen. Orain baserrian baserrian bizi direnak haren ondorengoak dira. Baserria XX. mende hasieran erosi zioten Zumarragako nagusiari.

    Pedro aitita eta bere anai Jose, korrika eta aizkora apostuetan ibili ziren gaztetan.

    1999. urte inguruan ardi eta behi esnea saltzen zuten. Gaztagintzan ere jardun izan dute baina orain, lege berrien eraginez batez ere, etxerako eta eskakizun berezietarako bakarrik egiten dute gazta.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:

    IZARRE, San Andres bailarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian (IZAGUIRRE: cas. del valle de San Andrés, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. jurisd. de Placencia).


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (45. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)
    3. Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)