José Sirvent Dargent (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = José Sirvent Dargent | irudia = Alejandro_Calonge_y_Motta.jpg | jaio = 1899 | hil = 1971 | profila = Enpresagizona <br> Militarra...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:57, 21 otsaila 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    José Sirvent Dargent
    Alejandro Calonge y Motta.jpg
    Jaio 1899
    Hil 1971
    Profila Enpresagizona
    Militarra


    (1899, Malaga – 1971, Madril)

    Gerraurrekoak eta gerra garaikoak

    José Sirvent Dargent Málagan jaio zen, 1.899 urtean.

    Ikasketa militarrak egin ostean, Marokora bidali zuten. Baina bertan zauritu zuten, larri gainera.

    Sendatzerakoan, ingeniari-postua lortu zuen SAPAn. Bizkor egin zuen aurrera, eta 1.935 urtean Alejandro de Calonje zuzendariak ahaldundu zuen atal batzuetarako. Eta hurrengo urterako zuzendariordea zen.

    Gerra sortu zenean, Soraluzeko fabrikan 8 kainoi antiaereo bikoitzak 40/40 montatzen ari ziren, Vickers lizentziarekin. Eibarko miliziano sozialistak Plazentziara etorri ziren, kainoi-fabrikara, ametralladoreak eta kainoiak hartzera, baita kamionetak blindatzera ere. Kainoi antiaereoak ere fronterako eraman zituzten, osorik zeudelakoan. Baina automatikoki tiro egiteko egokitzapena falta zitzaien, eta zuzendaritzatik ez zuten ezer esan.

    Irunera eraman zituzten kainoi horiek tiro-akatsak izan zituzten eta, horregatik, kainoi-fabrikako hainbat bururen destituzioa agindu zuten, zuzendaria zen Rafael Hernández komandantearekin hasita. Hiltzeko mehatxuak ere izan ziren, baina Venancio Iñurrieta zinegoitzak[1] egoera bideratzea lortu zuen, eta azkenean bere etxean atxilotuta geratzera behartu zuten.

    Rafael Hernández-en ordez, Defentsarako Batzordeak proposatuta, zuzendariordea zen Jose Sirvent militarra izendatu zuten zuzendari.

    Irailean, nazionalek Soraluze hartu behar zutela eta, milizianoek kainoi-fabrika hustu zuten. Eramateko moduan zegoena Sestaoko Navalera eraman zuten, baita langile asko ere, Jose Sirvent zuzendaria haien artean. Izan ere, Errepublikako ejertzitoaren artilleria piezarik ohikoenetako batzuk, Trubian ez ezik, Plazentziako SAPAn egiten ziren, eta Sestaon jarraitu zuten fabrikazio eta konponketa lanak egiten.

    Erreketeak herrira sartu zirenean, José Sirvent-en etxean (eta beste askotan) lapurretan egin zuten.

    Dena dela, José Sirvent-ek ez zuen denbora asko egin Sestaoko Navalean. 1.037 urtean, Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zutenean, Bilbotik alde egin zuen ingelesen urpekari batean, frankisten bandora.


    Gerra osteko bide profesionala

    1.939 urtean SAPAko Bulego Teknikoaren zuzendariordea zen. Eta Espainiako armadak mortero berri bat eskatu zuenean, José Sirvent izendatu zuten diseinatzeko arduraduna.

    SAPAn zuzendariordea eta injeniari-burua izan eta gero, gerrako industria-arduradun izendatu zuen Francok.

    INIren (Industria Institutu Nazionalaren) sortzaileetako bat izan zen, eta Endesako zuzendaria.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. Gero, lau urte egin zituen preso espetxe frankistetan. Zutik ozta ozta nator liburuan bere eskutitzak jasota daude.