Jose Gaspar Oregi (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = Jose Gaspar Oregi Aranbarri/ Aranburu | irudia = Argazkirik_ez.jpg | jaio = Soraluze, 1840 | hil = Donostia, 1916tik aurrera | pro...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:33, 21 abendua 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Jose Gaspar Oregi Aranbarri/ Aranburu
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Soraluze, 1840
    Hil Donostia, 1916tik aurrera
    Profila Abadea, euskalzalea


    Jose Gaspar Oregi Aranburu, abade eta euskalzalea, Donostian sortu zen lehen Euskal Katedraren titularra izan zen (1886-1899).


    Soraluzen jaio?

    Jose Antonio Arana Martija euskalzale eta historialariak galdetzen zuenez[1]: Nor zen Gipuzkoan euskararen irakaskuntzarekin arduratu zen apaiz hau? Soraluzen jaioa omen zen, 1840an, Jose Gaspar Oregi Aranburu jauna.

    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bataio agiritan Jose Gaspar Oregi bakarra agertzen da, Jose Gaspar Oregui Aramberri izenekoa, Soraluzen 1840/01/09an jaioa. Hortik Jose Antonio Arana Martijaren "Soraluzen jaioa omen zen".

    Soraluzeko Jose Gasparren gurasoak Emeterio Oregui Zabaleta eta Martina Ygnacia Aramberri Bereciartua izan ziren. Jose Gaspar anaia gazteena zen, aurretik Manuel Maria (1831) eta Francisco Xavier (1837) jaio zirela.

    Dena dela, Jose Gaspar Oregi euskalzaleak beti sinatu zituen bere lanak Jose Gaspar de Oregui y Aramburu, eta ez Arambarri. Agian ez ziren pertsona bera… baina, zein zen orduan Jose Gaspar Oregi Aranburu?

    1831-10-23Manuel Maria, Oregui, AramberriEmeterio, Oregui, ZabaletaMartina Ygnacia, Aramberri, BereciartuaSoraluze-Placencia de las ArmasAndre Mariaren Zeruratzea / Nuestra Señora de la Asunción1837-03-14Francisco Xavier, Oregui, AramberriEmeterio, Oregui, ZabaletaMartina Ygnacia, Aramberri, BereciartuaSoraluze-Placencia de las ArmasAndre Mariaren Zeruratzea / Nuestra Señora de la Asunción1840-01-09Jose Gaspar, Oregui, AramberriEmeterio, Oregui, ZabaletaMartina Ygnacia, Aramberri, BereciartuaSoraluze-Placencia de las ArmasAndre Mariaren Zeruratzea / Nuestra Señora


    Euskalzalea

    =Ikastola

    1884. urtean ikastola antzeko bat sortzen ahalegindu zen, Donostian, baina aurrekari honek ez zuen arrakastarik izan.

    =Harremanak

    Garaiko hainbat euskalzalerekin harremanetan ibili zen, horietako bat Edward Spencer Dodgson. Honek olerki bat zuzendu zion, Donostiako gorputzdi edo obide santuko obizkira bat, eta Inscriptions basques : Neuskarazko Scributoak / (Publiées par Edward Spencer Dodgson) izeneko bere liburuan sartu zuen (Madril 1896).

    Azkuerekin ere izan zituen harremanak eta lankide zirenez Bizkaiko eta Gipuzkoako euskal katedretan, Euskal Izkindea igorri zion bizkaitarrak 1891.eko irailaren 26an.

    Euskal Erria aldizkarian bi lan eskaini zizkioten, gutxienez: Lapurtarren euskeraz berso batzuk Oregiko Jose Gaspar Donostian dagoen apez iaunari donkituak eta On Jose Gaspar Oregi-ko euskera izkuntzen maisu argidotar jakintsu eta adiskide onenen onenetako jaunari.


    Katedraduna

    Euskal katedren sorrera

    Bigarren karlistadaren porrotaren ostean euskararen aldeko hainbat talde eta ekintza sortu ziren: Asociación Euskera de Navarra elkartea (1877-1883), Fermín Herrán arabarrak bultzatutako Revista de las Provincias Euskeras (1878-1879) aldizkaria, José de Manterola zuzendutako Euskal-Erria: revista bascongada (1880-1918), Fidel Sagarminagaren inguruan bildutako talde bilbotarra…

    Aldi berean, euskal literatura eta ikasketak modu sakon eta serioagoan landu ziren: José de Manterolaren Cancionero Vasco" (1877-1880) eta Arturo Campiónen Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskera (1884)...

    Eszenategi honetan, Aldundiek Euskal Katedrak sortzea erabaki zuten. Lehena Gipuzkoakoa izan zen, 1886.eko ekainaren 7an[2]. Gero etorriko ziren besteak: Bizkaiako Aldundiak, esateko, hiru sortu zituen: probintziako institutuan, maistren Eskola Normalean eta Barakaldoko Arte eta Ofizioen Eskolan.


    Donostian katedraduna

    Donostiako katedra bereganatzeko lehiaketa zabaldu zuten. Katedradunak urteko 1.500 pezeta kobratuko zuen[3].

    Pertsona bakarra aurkeztu zen, Jose Gaspar Oregi Aranburu, eta katedraduna izendatu zuten[4].

    Dakigunetik, katedra lortu ondoren eta 1887-1888 lehen ikastaroari ekin baino lehen, Maria Cristina erreginari euskarazko klaseak ematen dihardu zuen urte hartako udan (1887).

    Jose Gaspar Oregik ez zuen asmatu ikasleak erakartzen: erabiltzen zuen irakasteko metodoa eta irakasten zuen euskara moetagatik (bere lagun Azkueren Bizkaierazko Gramatika erabiltzen zuen) katedrak oso ikasle gutxi izan zituen urteetan zehar.

    Honetaz saminduta, Jose Gasparrek halaxe idatzi zion Azkueri 1891.ean:

    Nire, ai!, Donosti dontsu onetan Euskarak duan baño ikasle geiago ez izatea ezin geiagoraino mingarri bazait ere, zeñi erakutsi daukadan bitartean, gure ikastegi onetako argijariorik onena paregabeko zure Izkinde bikan au izango zaigu.

    Azkenean, eta arrakasta faltarengatik, 1899.ean Gipuzkoako Aldundiak bertan behera utzi zuen.

    Katedra ostekoak

    Gasteizko Gida Eklesiastikoan agertzen denez, 1905.ean Oregi jauna Donostiako Artzain Onaren Elizan aritzen zen.


    Lanak

    Euskal-Erria: revista bascongadan lanak argitaratu zituen 1882.etik 1891.era. Orohar, Jose Gaspar Oregik bi motako lanak idatzi zituen.

    Alde batetik, olerkia. Hizkuntza aldetik oso artifiziala da, neologismoz betea. Gutxienez bi olerki gordetzen dira:

    • Iparraguirre-ri (Euskal-Erria 1884/01)
    • Donostiako gorputzdi edo obide santuko obizkira bat (Euskal-Erria 1888)

    Bestetik, euskara aztertzen eta laudatzen artikulu eta liburuak:

    • Etimologías bascongadas (Euskal-Erria 1882).
    • A Roma a los pies pontificios de Benedicto XV (Zaragoza 1916).

    ¡Gloriosisimo descubrimiento reconocimiento y demostración de la lengua paradisiaca en el vascuence! (Zaragoza 1916)


    Erreferentziak

    1. [EstekaBilatu Euskal Katedraren lehiaketa eta eragina]. Jose Antonio Arana Martija (Euskera XXXIII 361-378 orr. 1988/07/01).
    2. Euskal Erria aldizkaria (213. zbk. 1886/06/10).
    3. Ez zen oso soldata altua, Bizkaiako Institutuaren katedradun "arruntek" 3.500 pezera kobratzen zuten eta.
    4. Euskal Erria aldizkaria (1886/09/20).