Jose Javier de Lardizabal (eu)

    Sorapediatik
    Jose Javier de Lardizabal
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Soraluze, 1777
    Hil Madril, 1814
    Profila Militarra


    Soraluzen jaioa?

    Halaxe dio bere zerbitzu orriak, Clonardeko kondeak 1811ko urriaren 29an sinatua. Bertan adierazten denez, Soraluzen (Gipuzkoa) jaio zen eta hogeita hamalau urte zituen.

    Aita Josef Maria de Lardizabal Olloqui zen[1], Karlos III.aren ordenako zalduna, eta ama Maria Manuela de Marticorena Alday.

    Dena dela, Soraluzeko bataio liburuetan bere sei anaia-arreba agertzen dira (1779.tik 1990. arte), baina ez bera.


    Konbentzioaren gerra (1793-1794)

    1793ko irailak 3an Kadete bezala sartu zen Infanteriako Espainiako Guardiaren Erregimentuan.

    Konbentzioaren gerra lau hilabete lehenago sortu zenez, Roseilonera (Pirineo ekialdea) bidali zuten. Bertan, frantziar gotorleku baten baionetaz egindako erasoan lehena izan zelarik, 1794ko hasieran alferez izendatu zuten.

    Urte horretan frantsesak aurrera egin zuten, eta espainiar tropak Frantziatik erretiratu ziren, Colliouren mantenduz. Tartean Jkse Javier de Lardizabal zegoen.

    Azkenean, Colliourek 1794ko martxoak 26an kapitulatu zuen. Bere defendatzaileak gerra ohoreekin irten ziren, Frantziako Errepublikaren aurka gehiago egingo ez zutela zin egin ondoren.


    Bi gerren artekoa (1795-1808)

    1795.eko ekainaren 22an biharren teniente mailara igo zen Espainiako Guardiaren erregimentuan.

    1796.an, Ingalaterrari gerra deklaratua, Gibraltarren aurkako setioan parte hartu zuen, hogeita hemeretzi hilabetez.

    1801.ean Portugalen aurkako Naranjen Gerra laburrean parte hartu zuen, bigarren laguntzaile izatera igoz.

    1807.an Portugalen inbasioan eta okupazioan parte hartu zuen, Infanteriako Espainiako Guardiaren erregimentuan, 1808ko ekainean Gipuzkoara gaixotasunagatiko lizentziarekin joan zen arte.


    Espainiako Independentzia gerra (1808-1814)

    Osatuta, irailaren 2an Bizkaian zegoen Blake jeneralarekin bat egin zuen, eta honek bere laguntzaile izendatu zuen.

    1808.ko bukaeran Madrilera joan zen, Zentroko armadarekin bat egiteko. Uclesen garaituak izan ondoren, Santa Cruz de Mudelan Zentroko armada berria eratu zuten, hauekin batera Lardizabal. Hurrengo hilabeteean lehen laguntzailea (1809/01/11) eta kapitaina (1809/07/05)k izendatu zuten.

    Frantsesek aurrera egiten ari zirela, Lardizabal Alburquerqueko dukearen tropetara bildu zen, hauek Sevilla eta Cadizera atzera egiterakoan (1810/03/18). Cadizen rigadierra egin zuten.

    Hurrengo urtean Algeciraseko serioa apurtzera joan zirenen artean egon zen (1811/02/26), eta martxoaren 5ean Chiclanako guduan nabarmendu zen. Erakutsitako merituengatik, landa mariskal (dibisioko jenerala) izendatu zuten (1811/03/10).

    Apirilaren 18an, Ayamonten lehorreratu zen, Blake jeneralak agintzen zuen Espedizio Kidegoko abangoardiako Dibisioaren buru zela. Eta maiatzaren 16an Albuelako guduan hartu zuen parte, gerra hartako gudurik odoltsuena.

    Urte bereko ekainean Niebla konderriko espedizioan parte hartu zuen, uztailaren 8an Cadizera itzuliz.


    Valentziako setioa

    Bost egun beranduago, uztailaren amaieran, Almerian lehorreratu zen Blake jeneralaren espedizioarekin, Valentzia eta Murtzia defendatzeko asmoarekin.

    Haimbat guduetan lehiatu zen (Venta del Baul, Sagunto, Hostales...) baina frantsesek atzera bultzatzen zituzten. Azkenean, Valentzia ingurutan ezarri ziren.

    1811.ko abenduaren 26an frantziarrek eraso zuten. Arratsaldean egin zen gerra Kontseiluan, Lardizabalek Valentziaren defentsa ezinezkoa zela esan zuen, eta hobe zela goarnizioak setioa haustea eta alde egitea. 28ko gauean saiatu ziren, Lardizabal buruan zihoala, baina frantziarrek atzera bota zituzten eta oso batailoi gutxik lortu zuten ihes egitea.

    Tropak itzuli zirenean, 1i12.ko urtarrilaren 5ean, Blakek kanpoko gotorlekua uzteko agindu zuen, eta Valentziako harresi zaharren barruan babesteko.

    Urtarrilaren 9an Valentziako kapitulazioa sinatu zen. 16.270 defendatzaileak, tartean Lardizabal, preso eraman zuten Frantziara. Han, Vicenneseko gazteluan sartu zuten, Zaragozako Palafox jeneralarekin.


    Heriotza

    Gerra amaitzean, aske utzi zuten, eta 1814ko abuztuaren 29an Madrilera itzuli zen, osasuna oso urratuta zuela.

    1814ko irailaren 10ean teniente jeneral mailara igo zuten eta Madrilen hil zen, urte bereko urriaren 11n, hogeita hamazazpi urte zituela.


    Erreferentziak

    1. Espainiako Real Academia de la Historiaren arabera, José María de Lardizabal Oriar.