Jose Manrique de Arana (eu)

    Sorapediatik
    Josepho Manrique deArana e Iraola
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio 1654
    Hil 1711 baino beranduago
    Profila Politikaria, militarra


    Josepho Manrique de Arana e Iraola Soraluzen[1] jaio zen (1654/04/17). Aita Jose Manrique de Arana y Salvatierra zen, gasteiztarra eta Santiagoko zalduna (1630); ama, berriz, Catalina Josefa de Iraola soraluzetarra.

    1672ko urtarrilaren 7an Ana Maria Arangurenekin (1655/07/06) ezkondu zen, Arrasaten.

    Urte berean Gasteizko errejidore (udalkide) izan zen, kapare edo nobleek aukeratuta.


    Villa Alegreko Markesa eta beste tituluak

    Arabako Erroeta[2] eta Andollu[3] herrietako jauna izan zen.

    1657. urtean, hiru urtekin, Santiagoko zalduna izendatu zuten. Alcantarako zalduna ere izan zen.

    Villa Alegreko markeserria, izen bereko aurretiazko bizkonderriarekin, 1685eko azaroaren 27an eman zioten abenduaren 17ko Errege Despatxoarekin.

    Noblezia titulu hau lortu izana ez da Monarkiari egindako soldadutza-ibilbide garrantzitsua saritzeko, baizik eta, dirudienez, Erregeari egindako dohaintza handin baten ondorioa.


    Militarra

    Ibilbide politiko eta militar luzea izan zuen. Hasieran Espainiako Guardietako tenientea izan zen.

    Espainiako Ondorengoaren gerra sortu zenean oso aurrean zegoen. 1707an, Jorge Blascoren Zalduneria errejimenduko teniente koronela zen,eta honen buru zela Almansako guduan parte hartu zuen.

    Lau urte geroago (1711/02/20) Heriotzaren[4] Erregimentuko koronel izendatu zuten, erregimentuak izan zuen azkena[5].


    Juan Francisco anaia

    Gasteizen jaiotako Juan Francisco Manrique de Arana e Iraola[6]anaiak (1655-1736) karrera militar luzea egin zuen.

    1704.tik Ceutako kapitain jenerala zen; eta urtebete beranduago, Jose Antonio de Isasi soraluzetarra laguntzaile moduan hartu zuen. Lau urte geroago Itsas Ozeanoko, Kostetako eta Andaluziako Armadako kapitain jeneral izatera iritsi zenean (1709-1720), Jose Antonio de Isasi berarekin eraman zuen, idazkari gisa.

    Ramiro Larrañagak topa topa zuenez[7], 1745. urteko irailak 6an, Juan Francisco de Manrique y Arana jaunak, Capitán General de los Reales Ejércitos de Su Magestad, testamentua eman zuen gure herrian.

    Segururena, zahartzaroan, Juan Franciscok familia aldera joko zuen, hortik Soraluzen agertu izana.

    Bitxiena zera da, testamentua 1745. urtekoa da, baina Espainiako Real Academia de la Historiaren arabera Juan Francisco 1736. urtean hil omen zen.


    Oinordekoa

    José Manrique de Arana y Aranguren (Madril, 1688/03/18) izan zen Villa Alegreko bigarren markesa. Zalditeriko kapitaina eta Santiagoko zalduna ere.

    Aitaren izen bera zuenez, behin baino gehiagotan nahastu izan dute.


    Erreferentziak

    1. Hala dio Espainiako Real Academia de la Historiak. Baina Soraluzeko bataio liburuetan ez da agertzen.
    2. Erroeta. Wikipedia (euskaraz).
    3. Andollu. Wikipedia (euskaraz).
    4. Regimiento de Caballerìa "la Muerte". Caballipedia (gaztelaniaz).
    5. Caballipediak dioenez, azken koronela bere semea izan zen, Jose Manrique de Arana y Aranguren. Aita eta semea behin baino gehiagotan nahastu dute.
    6. Francisco Manrique de Arana e Iraola. Francisco Javier Gutiérrez Núñez (Real Academia de la Historia).
    7. Sorprendente lugar de retiro de un Capitán General. Ramiro Larrañaga (Boletín de la R.S.B.A.P. 31 urtea 1-2, 280-281 orrialdeak, 1975).