Josefa Micaela Maiztegi (eu)

From Sorapedia
Revision as of 23:20, 5 March 2021 by Jcao (talk | contribs) (Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = Josefa Micaela Lucasa Maiztegi Aldasoro | irudia = Argazkirik_ez.jpg | jaio = 1784 | hil = 1858 | profila = Aberatsa, ongilea }}...)
(diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
Jump to: navigation, search
Josefa Micaela Lucasa Maiztegi Aldasoro
Argazkirik ez.jpg
Jaio 1784
Hil 1858
Profila Aberatsa, ongilea


Dama Mikaela izan dela ongile aparta bai, baina kasta gogorrekoa ere. bere ideiak gizon guztien kontra ezarri zituen, diruaz lagunduta, noski.

Jaiotza

Josefa Mikaela Maiztegi Aldasoro 1820ko urriaren 17an jaio zen, gaueko hamarretan, Etxaburueta kaleko 6.ean, gaur egunean Arrano Elkartea dagoen etxean hain zuzen. Gurasoak Jose Alejo Maiztegi Galarraga eta Maria Josefa Aldasoro Lasalde izan ziren. Amak herriko zirujaua zen Juan Pedro Yarzaren laguntza izan zuen erditzean. Jaio berria hurrengo egunean bataiatu zuten Parroki Elizan; osaba Ramon Frantzisko Aldasorok Josefa Mikaela Lukasa izenak jarri zizkion, eta aita eta ama besoetakoak Jose Ramon Maiztegi Aldasoro neba eta Maria Hipolita Maiztegi Galarraga izekoa izan zituen.

Familia

Maiztegi-Aldasoro senar-emazteek bost seme-alaba izan zituzten, Juan Ramon, Ambrosio, Jose Domingo, Josefa Mikaela eta Maria Concepcion. Josefa Mikaelaren aita, Jose Alejo Maiztegikoa, maisu ikuskatzailea zen, armagilea beraz. Baltegieta kalean zeukan lantegia eta hiriko alkate ere izan zen. Maria Josefa Aldasorok berriz familia aberatsa zuen, lur jabeak eta indianoak. Osaba Domingo Aldasorok Ameriketan utzitako herentzia jaso zuen. Beraz, 1812an Jose Alejorekin ezkondu zenean 300 dukat eta tona bat gari jaso zituen dote gisa.

Aberastasuna

Gainontzeko neba-arrebak os gazte hil zirenez, Josefa Mikaelak gurasoan ondasunak hartu zituen. Amarenak oso handiak ziren. Horretaz gain, amaren aldeko izebak, Bernarda Tomasa Aldasoro Lasaldek, hura ere ezkongabea, XIX. mendeko lehen zatian eskuratu zuen ondasun handia: 1822ko abenduan Errekaldeko ospitale zaharra Udalari erosi zion, eta 1853ko apirilaren Mendizabalen oinordekoei erosi zien izen horretako etxea, atzekaldean zegoen ortua eta Erlaegiko gaztainadi bi. 1858 urtean hil zen, eta hauek denak Josefa Mikalela Maiztegirako iutzi zituen. Dama Mikalea uzen izena, aberatsa eta ezkongabea.

UDALAREKINO TIRABIRAK

1896ko irailaren 21ean, astelehena, Udalak eta Mesedeetako mojek Erruki-Etxe berria zuzentzeko akordioa sinatu zuten. Eta horretarako Mendizabal etxea alokatu zioten Josefa Mikaelari Baina 1898ko abuztuan Pedro Martín Irigoien herritarrak, Josefa Mikaela Maiztegiren ordezkariak, Udalari idatzi zion ea alokatutako etxeari beste erabilera eman behar zion. Aurreko hilabeteetan Zergatik? Errege-etxean kantonatuta zegoen Itsas Infantería destakamenduko soldaduak, gaixotzen zirenean, Sorlauzeko Erruki-Etxera bidaltzen zituzten (ordurako babesetxe-Ospitalea izena aldatu zioten). urtebetean hogetamar soldadutik gora pasa ziren bertatk. Eta Dama Mikalea ez zegoen ados Babesetxean artatzearekin, segururena arrazoi politikoengatik (karlista gureMikaela?). Horregatik, Babesetxea bai, baina Ospitala ez. Bestela, denak etxetik botatzeko mehatzua egin zuen. Azkenean, Udalbatzarra Josefa Mikaela Maiztegirengana joan zen, Mutrikura, bertan denboraldiak egiten baitzituen. Hasiera batean Udalaren eskaera onartu bazuen, sei hilabete barru berriro mehatsua egin zuen, eta Udalak eman egin zuen.

Hil zenean

1901eko martxoaren 3an, igandea, arratsaldeko hiruretan, Etxaburueta kaleko 6. zenbakiko bere etxean hil zen Josefa Mikaela Maiztegi Aldasoro, 82 urte zituela. Medikuak esan zuenez, garun-kongestioak eragin zion heriotza.

HIL ETA GERO, IRABAZI

Baina hilabete batzuk lehenago, 1900.ko abuztuan, Josefa Mikaela Maiztegik testamentua egin zuen Elgoibarko Ramon Lekuona notarioaren aurrean. Eta testamentu hau isilpean gorde zuten hil aurretik, baita hil ostean ere. Udala, arduratuta, 1902.ko urtarrilan, Bergarako Jose Joaquin Egaña Arregi testamentu-betearazlearengana bidali zuen batzorde bat, baina honek ez zien gauza handirik argitu. Tirabira askoren sotean, 1904ko otsailean batzorde mistoa izendatu zuten Dama Mikaleak esaten zuenean zera zen, Erruki-etxe berria soertzeko, udalarekin edo gabe, eta San Vicente de Paul-eko Alabak (Karitateko Alabak) ekartzeko. Dena dela, hilabete berean akordioa sinatu zuten Bruno Maiztegi Mendikute (alkateak), Pedro Oregi Larreategi (zinegotzi diruzainak) eta Egaña jaunak. Babes-etxea zazpi urte bazeraman martxan, Dama Mikaleraen baldintza guztiak onartu zituztem, mojena ezik (Mertzedariak mantendu zituzten). Gainera, Dama Mikaleraren erretratua etxeko Ieku garrantzitsu batean ipini zuten


Erreferentziak